Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apainketa 1 iz apaintze lana.

Hori eszenatokian islatzeko margolan batzuk ezartzea apainketa hutsa litzatekeela iritzita, nahiago izan dugu bi adiskideen arteko topaketa musikaren bitartez islatu.  Berria - Kultura   2004-04-20

Eraikinaren barnealdeko apainketa, tamalgarria, oro har: ukuiluetan argi fluoreszenteak, zoruan hormigoia eta paretan goldea, area, alferra, sega, laia eta igitaiak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 124. orr.

Nire iritzirako, ordea, faza gehiegi du apainketak, ahalegin nostalgiko bat da, iraganeko Ingalaterra Berriaren giroa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Nire protesta, dena dela, ahula izan zen, etxearen apainketaz ez nintzelako sekulan arduratu eta, ondorioz, ezer gutxi nuelako esateko, emazteak ondotxo gogorarazi zidan bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 100. orr.

Nekez aurkituko luke lege unibertsal bat, uharte desertuan galdutako gizaki bakarrak apainketan jardun behar duela aginduko duena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 55. orr.

Garbiketa nahiz apainketarako saltzen zizkioten produktuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Bainugelako bero lasaigarria gozoki lurrinduta zeukaten lababoaren ondoko apaletan paratutako krema, esne hidratagarri, jel-xaboi, ile-egokitzaile, laka, eta apainketarekin zerikusia zuten hainbat artikuluk, tapoiak gora eta behera begira zituztela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

McGonagall andereñoa eta Flitwick maisua lanpetuta zebiltzan Gabonetako apainketekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 177. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arrangoitzen, martxoaren 26tik 28ra, "Xaharki makilak" izeneko xaharki eta apainketa feria.  Herria   2005-03-24

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren, eta baita paretetako erretratuak ere, eta burdinazko argi-mutil eskergak, bitrinetako eta lurreko suaren arrapaleko apainketa-gauzak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

· Besteak beste erakusketa bat etxegintzari buruz bai eta etxe-apainketari buruz.  Herria   2004-03-04

Senpereko herriak ere laguntza ekarri dio, hala nola herri-apainketarako behar zituen lore guziak erosiz.  Herria   2004-09-23

Marisak 34 urte daramatza ile-apainketa irakasle eta bere txokoan, atzo behintzat, neskak besterik ez ziren ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

3 erakusleiho apainketa (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Enplegu eta Garapen Sailak merkatariei zuzendutako ikastaro bi antolatu ditu azaroan egiteko: erakusleiho-apainketa eta paketeria. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-10-21

Zehatzago hitz egin du: "Marka handiek kotoi metro bat bizpahiru eurotan lor dezakete, baina prezioaren barruan gauza asko daude sartuta: oihala: jostunaren soldata, eta jostun hori agian haur esplotatu bat da: marketin arduradunaren soldata: erakusleiho apainketako plan guztia: etekinak... ETC-prentsa   Berria, 2018-01-24

4 ile-apainketa

Marisak 34 urte daramatza ile-apainketa irakasle eta bere txokoan, atzo behintzat, neskak besterik ez ziren ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus