Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elizak ondasunak nahi zituen, apainkeria eta dotoretasuna. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.
Salbu mantentzeko: ez da apainkeria, ezta zahartzeko beldurra ere; den bezalaxe iraun nahi du, ez bestela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.
Zinez diot, duela 50 urteko eliz ezkontza ximple eta eskeptiko batean baino mila bider apainkeria, sineskeria eta jatorkeria zirinagoa nabaritu dut halakoen familietan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.
Zurikerietan jarduten zitzaizkion inguruko kide haiek barre egiten zioten gibeletik, baroi gaztearen bizkar trufan aritzen ziren, ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak. neska gazte ausart eta lotsagabe bat, beltzez jantzia hura ere, baina apainkeria nahasgarri eta nabarmen batez jantzia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Zahartzaroa jakintsua dela pentsatzen du, gaztaroa ederra, burua mugitzen du nolabaiteko apainkeriaz: ongi asko daki ederra dela oraindik, miresgarria dela zein ongi dagoen bere adinerako, bere larruazal belztuarekin eta bere gorputz mehearekin limurtzeko gauza dela oraindik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.