Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apaingela iz pertsonen apainketarako erabiltzen gela.

Gelazainari manatu nion nire logelan egon zedin ikustaldi horren denbora guztian, handik, dakizun bezala, nire apaingelan gertatzen den guztia ikusten baita, eta hantxe hartu nuen Prévan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.

Sartu zen, beraz, emaztea bere apaingelan, neska gazte bat zerbitzari zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.

Ohetik jaiki eta bere ibilera nagiekin biluzik apaingelara zihoanean ere desberdina iruditu zitzaidan, helduagoa, eginagoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.

Inongo emakumek, edozein luzeratakoa izanda ere, ezin izango luke apaingela eta logela hoberik lortu. Filosofia Apaingelan Saderen obrarik distiratsuena da, adituen ustez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus