Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haien apainduriak ez ziren aldi honetan ohi diren horietakoak, Tiroko purpurak eta hainbeste modutara sufritua den zetak garesti haziak alegia, lera-belar berdeen hostoz eginak baizik, huntzaz josita. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.
Lege-liburua eman zien erbesteratuei eta Jaunaren aginduak ez ahazteko eskatu eta beren pentsaera ez okertzeko, erbestean urrezko eta zilarrezko irudiak eta beraiek inguratzen zituzten apainduriak ikustean. Elizen arteko biblia 2 M 2,2
Tenpluaren aurrealdean zeuden urrezko apainduria guztiak ere eraman zituen. Elizen arteko biblia 1 M 1,22
Bat-batean jaiki zen mahaitik eta elizara joan zen; begiratu zuen ea aldarearen apainduria hondatua edo zerbaiten faltan ote zegoen, eta aldare-aurrealdeko txilintxoak moztuak eta kenduak ikusi zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.
Bere zerbitzariaren bidez Jaunak egin nahi izan zuen guztia kontatzeko orduan, estilo bitxi-apaina bazter uztea erabaki dut, hizkera sinplea irakurlearen debozioari onuragarriago gertatzen zaiolakoan apainduriaz jantzia baino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 740. orr.
Apainduria handiko lorategi batean ere, non hobeto artearen edo ezkiaren gerizpean baino? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.