Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Apaindu zaitez -esan zidan-. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.
Ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez. Elizen arteko biblia 1 Tm 2,9
Erantzi zituen soinean zeramatzan zakukia eta alargun-jantzia, bainatu, gorputza usain-gozo bikainez igurtzi, ile-adatsa apaindu eta xingolaz lotu eta beraren senar Manases bizi zelarik eraman ohi zuen jaietako soinekoa jantzi zuen. Elizen arteko biblia Jdt 10,3
Jantzi, ilea apaindu, ukitu batzuk egin makillajean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 88. orr.
Dantzari soineko garbi bat jantzi, orrazkera apaindu, zilar doratuko gerriko bat lotu, eta hartan ahoa eta eskutokia metal berekoak zituen sastagai bat ipini zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.
Gero eta bilgarri gehiago erabiltzen dira salgaiak apaindu eta garraiatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Haiek etorri ondoren, bainatu, begiak pintatu eta beren burua bitxiz apaindu zuten. Elizen arteko biblia Ez 23,40
Urrezko koroaz eta babeski txikiz apaindu zuten tenpluaren aurrea, sarrerak eta gelak konpondu eta ateak ipini zizkieten. Elizen arteko biblia 1 M 4,57
Ondarroa herriaren 675 urteen karietara, herritarrek, balkoiak, karrikak, saltegiak eta ostatuak apaindu dituzte. Herria 2002-10-24
Begiak zabal zabalik egona naiz ikustearekin nola eraberritu eta apaindu zuten abadia. Herria 2001-03-01
Musikazale zenez, sala bat apaindu zuen behealdean musika saioak entzuteko, Sala handia zipres-zurez estali zuen eta gainetik urre garbiz jantzi; gero palmondo eta lore-xorta-irudiz apaindu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.
Herioa asma liteke, disekatu, apaindu eta ospatu ere bai, baina, atzenean Biziak bereganatu eta ederragotzen du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.
Irribarre ergela utzi eta irmotasun bortxatu batez apaindu nituen hitzak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.
Txera bitxiz begiratu zion gorputz ñimiño hainbat aldiz apaindu izan zuen hari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.
Egia ez da inoiz bene-benetan egia, parte bat hitzekin apaindu edo ezkutatu edo makillatu, manipulatu egiten dugulako, geure neurrira ekartzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 368. orr.
Tartean eta aire zabalean geratzen diren espazioak landare berdeekin apaindu behar dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.
Gure Jainko zuhurtziaz beteak ez dituela kreatu arrazoirik gabe eta alferretan hain izate handi, gora eta bikaineko gure arimak, ez eta ere haiek apaindu hain ahalmen aberatsez. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 81. orr.
Gezurretan aritu nintzen pixka bat, apaindu egin nituen kontuak dexente. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.
Soinekoaren lepoko zuridunaren ertzak ukitu-apaindu zituen bular gainean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.
Gainera hainbat denbora emanen dut garbitzen eta apaintzen, zeren eta egun ontsa orrazturik nahi baitut egon. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.
Tapizez gain, errege-erregina hilen irudiek apaintzen zituzten paretak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.
Amy eskuak bete amaraunekin itzuli, harrapakinak kendu, eta estali zuen Setheren bizkarra, Eguberritako zuhaitza apaintzea bezala zela esanez. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 119. orr.
Hire ezkon-ohea apaintzea ninan, haur laztana, gogoan, eta ez hire hilobia loreztatzea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.
Oheaz gain, armairu bat bazen, ateetan ispiluak zituena; apaintzeko balio zuen komoda bat; mahaitxo biribil bat, kakorratz lanez estalia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Egun batean ministro izatera iristen bahaiz, ideiak emango dizkiat Paris apaintzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.
Neskatxa batek erregearen aurrera azaldu behar zuenean, apaintzeko eskatzen zuen guztia eman ohi zioten, haremetik jauregira berekin eraman zezan. Elizen arteko biblia Est 2,13
Artisauak urtzen du idoloa, zilarginak estaltzen urrez eta apaintzen zilarrezko katez. Elizen arteko biblia Is 40,19
Horrelaxe apaintzen ziren garai bateko emakume santuak ere. Elizen arteko biblia 1 P 3,5
Eskuliburuko faxista bat, ergela eta adoretsua, zeina armen lanbideak [...] ezjakintasun sendoz eta zozokeria larriz egoki apaindu baitzuen, baina ez baitzuen lortu, hala ere, usteltzerik ez gizagabetzerik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.
Gaitak, gainera, ondo apaintzea gustatzen zitzaion, hauspoan bikote baten oihalezko irudia josiz eta atzean zinta koloreduna ipiniz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.
Irudizta dezake inork nola edertuko genukeen eta zinez apaindu, berez ezin ederrago eta ezin apainago den hizkuntza noble hau, guztietan bat dena, horrela? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 27. orr.
Zokoan ere portuaren ondo hortan aparkalekuak berriz apainduko dituzte. Herria 2003-04-03
Zinezko gauzak axalez itxuraldatzen eta apaintzen, haurttoak bezala libertitzen ziren. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.
Burusia ganoraz apaindu nuen, eta, kanpora egin aurretik, Mihurubikoak agindu zehatza ematen zidala begitandu zitzaidan. Ez gara ohartzen gure diskurtso eskolastiko lojikaz apaindu eta itxuraz nobletu honek baino gizenki zuri gutxiago eta gihar gorri gehiago erakusten duela letratu gabeko edozein hiztun inozentek. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 240. orr.
Ezagun zitzaion ahairea hartu, elizan hainbatetan adituetarik bat menturaz, eta bat-batean berak asmatutako hitzez apaindu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.
Erabat desitxuratu zen, eta distiratsu apaindu ohi zuen gorputza ile-adats nahasiz estali. Elizen arteko biblia EstGr 203,13
Margoti eta niri paparreko orratz bana oparitu digu, zentimo bateko txanpon bat ongi apaindu eta distiraraziz egina. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.
Ahalik eta ikusgarrien apaindu zuen lana, eta Niels Bohr fisikari daniar ospetsuari bidali zion, erantzun azkarra aldarrikatuz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 96. orr.
Bizkor-bizkor apaindu eta irten behar dun. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 37. orr.
Hotelera itzulirik, arreta handiz apaindu zuen bere burua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.
Egunen batean gaitzeko pintaketaz apainduko genituen labar zabalak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.
Harribitxiz, oihal ederrez apainduko ote ditut, kalean arima onberak erakar ditzaten? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.
Eraikin handi eta itsusi, adreilu gorriz apaindu batera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.
-Ebe, apaindu ondo, gaur egun berezia da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 156. orr.
Ongi irakurtzen eta skribatzen zuen eta hainbat liburu irakurriz janzten eta apaintzen zuen bere jakintasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.
Aurrena fezaren mortxila irten zen, hurrena bere gorputz kakotua, eta azkena bera agertu zen, zoruan zut, bere itxurari apaindu bat emanez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
Sekulan ezin zen jakin nor zen solaskidea, eta bi gizon apaindu haiek, xingola palto hegian, zainketa komitekideak izan zitezkeen berdin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.
Pianojolea zahar argal apaindu bat zen, aurpegi estu luzea zuena, eta leiar lodiko betaurrekoak erabiltzen zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
Belarri apainduko gingilean hazka egin zuen, bere erantzunak zer ondorio ekar zezakeen neurtu nahi antzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.
Liburu apaindu guziak ikusten ahalko dira helduden larunbatetik aintzina, zortzi egunez segidan, irailaren 8-tik 15-erat beraz, Donibane Lohizuneko tenisgune estalian. Herria 2001-09-06
Behi laster, zezenketa, dantzaldi, kantu, soinu, dantza, pilota partida, karro apaindu eta beste, denetarik izaiten da! Herria 2001-08-09
Nerabezarora iritsi zenean, bere lehenbiziko bizarra kutxatila apaindu batean gorde ondoren, bere inguruan begiratzen hasi zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.
Horman erantsitako alga zerrenda apaindu luzeei gatza eta belargaizto usaina isurarazten zien. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.
Kaiola bat; horrexetan nintzen, kaiola poliki apaindu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.
Etxekoandreak gelatxo txiki, estu, oso apaindu bat erakutsi zien, barrenean, errezel gorri batez ezkutaturik, ohe bat zuela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.
Sabaian, kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Hendaian, giro alegera batean iragan da joanden larunbatean karro apainduen uztaileko ibilaldia. Herria 2003-06-05
Eguerdi irian, zortzi karro apainduk egin dute beren ibilaldia karrika nagusian gaindi. Herria 2004-10-07
Lapurtarren Biltzarrean, igandean, karro apainduek molde umoretsu batean bainan fermuki salatzen zuten gaietarik bat zen gure lurraren bilakaera. Herria 2004-10-07
Eskulan erakusketa eder bat eta hamabost karro apaindu, Baztango herri bakoitxak berea. Herria 2001-07-26
apaindu bat (4); apaindu batean (4); apaindu behar (6); apaindu bere (3); apaindu dituzte (3); apaindu egin (3); apaindu eta beste (3); apaindu gabe (3); apaindu nahi izan (3); apaindu ohi (3); apaindu zituzten (3); apaindu zuen (9); apaindu zuten (9); ilea apaindu (3); liburu apaindu (3); lorez apaindu (3); polliki apaindu (4)
antzoki gisa apaindua (6); apaindua aurkitzen du (3); apaindua den (3); apaindua izanen da (6); apaindua zegoen (9); apaindua zen (7); batez apaindua (18); bezala apaindua (3); ederki apaindua (9); ederrez apaindua (5); garbitua eta apaindua (3); gisa apaindua izanen (6); gorriz apaindua (4); harribitxiz apaindua (8); lorez apaindua (7); oso apaindua (4); polliki apaindua (5); zegoen apaindua (3)
apainduak zeuden (3); apainduak ziren (4); apainduak zituzten (3); gain gainetik apainduak (3); karro apainduak (5); ongi apainduak (5)
berina apainduen lehiaketa (3); karro apainduen ibilaldia (3)
apaindurik ageri (3); apaindurik zegoen (3); apaindurik zeuden (3); argazkiz apaindurik (3); batez apaindurik (8); ederki apaindurik (5)
batez apainduriko (3); lorez apainduriko (3)
apainduta zegoen (5)
apaindutako lastozko kapela (4); batez apaindutako (3); handiz apaindutako (3)
batez apainduz (3)
apaintzen ari dira (3); apaintzen da (3); apaintzen dituen (3); apaintzen dituzte (6); apaintzen du (4); apaintzen dute (8); apaintzen duten (5); apaintzen zen (5); apaintzen zion (3); apaintzen ziren (5); apaintzen zituen (3); apaintzen zituzten (9); apaintzen zuen (12); apaintzen zuten (9); batek apaintzen (4); batez apaintzen (3); burua apaintzen (4); hormak apaintzen (3); ilea apaintzen (3)