Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esnatu, hau ez da apaindegia eta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.
Menopausia uxatzeko apaindegiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.
Ezaguna izan behar zuen apaindegietan, boutique garestienetan eta bitxi-dendetan; eta ez merkealdi garaian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.
Domingok etxe ondoko ile-apaindegian egiten zuen lan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 70. orr.
Ile-apaindegiko laguntzailea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Kale-kantoiko ile-apaindegiko mutil hori. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.
Ile-apaindegiek eskaintzen dituzten zerbitzuetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.
Burua ileapaindegian orraztua eta ezpainak poliki margoturik zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.
Globe ile-apaindegia ere itxi egin beharko da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.
Ileapaindegi bateko erakusleihoaren parean geldirik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.
Saint-Honore kaleko ile apaindegi baten aurrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Xiringa batekin ile-apaindegi batean lapurreta egiteagatik atxilotua. Berria - Euskal Herria 2006-05-07
ile-apaindegira joateko hitzordua. Berria - Kirola 2006-01-25
Gizonak ile-apaindegian biltzen dira. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 215. orr.
Etxetik irtetera zihoala, ordea, nor topatuko eta ile-apaindegitik zetorren bere emaztea topatu zuen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.