Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apailu 1 iz prestamena, prestalana.

Apailu orok teknikaren aldetik dituen zenbait ondorio aztertuko ditugu lehendabizi, eta gero apailuaren kontzeptua bera sinbolismoaren eremuaren barruan kokatzen ahaleginduko gara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 166. orr.

Datu material eta antolamenduzko horien guztien multzoari deituko diogu guk apailu; zentzu hori ematen baitzitzaion, hain zuzen ere, hirurogeiko hamarraldian zinemari buruz egin ziren -eta atal honen bukaera aldera aipatuko ditugun- garrantzi handiko zenbait azterketatan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.

Alderdiak badabiltza dena apailu.  Herria   2004-04-29

Poliziaren miatzeek ere erakusterat eman dute New-York-eko bi dorren suntsitzaleek beren apailuak eginak zituztela, parte bederen, Alemanian.  Herria   2002-09-12

Gure bigarren gauaren pasatzeko apailuak egiten ditugu -azkena omen da- bihar lekuan izanen gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.

Koadroak ideia hori bera egiaztatzen duten garai bereko testuekin lotuz, XVIII. mendeko pinturaren apailua aztertzen du, azken finean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

Apailuak arautzen du [...] ikusleak obrarekin duen harremana.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

Era horretan, zinemak efektu estetiko bihurtu zuen hasieran zinematografiako apailuaren ezaugarri berezi bitxi samar bat baizik ez zena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Bi determinazio horien arteko topagunea da, eta topaketa hori gertatzeko konfigurazioak dira, beraz, apailuaren denborazkotasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.

Apailu alegera guzien artetik, hor dira ere arrangura pisu batzu.  Herria   2002-12-12

Ia irudi guztiek "daukate", irudiok aurkezteko apailua egokia baldin bada, ikusleari komunika diezaioketen denborazko zerbait.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egia da ez dituela hasiz geroz nihoiz baratu gerla apailuak Bush presidentak.  Herria   2002-12-26

Baina zinema-apailuak eragintzat ematen ziren eragin ideologiko horiek guztiak zerutik eroriak ez zirela onartu beharra zegoen nahitaez, kulturaren historia luze batean txertatzen zirela baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Asko azpimarratu da, adibidez, bideo-apailuan elkarren segidako irudien artean beltz-aldirik ez izatea, eta irudi hori tiraldi etenez eragina ez izatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Hori da, bada, irudi-apailu ororen lehenengo datua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Argazki-apailuak, apailu hori izateko diren mila moduak gorabehera [...] beti du oinarrian ikusleak badakien gauza bat: argazki-irudiak denbora jakin bat atzeman duela, niri ekartzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 158. orr.

Denborazko irudiak, ikusleak hartan parte hartu gabe, beren produkzio- eta aurkezpen-apailuaren eragin soilez, denboran zehar aldatuz doazenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus