Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apailaketa iz apailatzea, prestatzea, antolatzea.
Alain Pessans-en trptikoak ozenki kantatzen du askatasuna eta Leire Etxagibel-en apailaketak lerrokatzen ditu bederatzi argazki eta hainbat gauza ezohiko hitzak nahasiz, ikuslearen adimenari eskainiz berezitasuna. Herria 2004-11-18
Haiek oro "hizkuntza komun batekoak" izatea (flandriar, aleman, daniar, suediarrak; baina baita ingelesak ere: zergatik bereizi germanistak eta anglosaxonistak, kontua hizkuntza baldin bada?), Unamuno-ri interesatzen zaion apailaketa da, berak espainolez mintzo diren arraza ezberdin guztiekin (hizkuntza erromanikoen arraza barik!) panhispanismo bat osatu ahal izateko. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 131. orr.
Elizak bere liturgi apailaketak ari ditu artoski prestatzen. Herria 2004-07-29