Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apa bi eman zizkion Felisak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 66. orr.
Haietako bat bere semea bide zen eta haren apa jaso zuen matrail bixarraz ziztatzailean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 163. orr.
Estrellitaren aldaka kiskalietara apa egin eta larrua jo zuten. ETC-literatura, saiakera Marlboro gizona, Mikel Zubeldia, Alberdania, 2012
Antzeko zerbait gertatu zitzaion Ellari baina bi gizonekin -aita-semeak-, eta Ellak gogoan zeuzkan ipi-apa guztiak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 168. orr.
I (A: bilin-balan, bristi-brasta, dilin-dalan, dinbi-danba, dinbili-danbala, firin-faran, firri-farra, hinkili-hankala, ipi-apa, kilin-kalan, kinkili-kankala, kirriki-karraka, ñiki-ñaka, pinpi-panpa, plisti-plasta, sigi-saga, tiki-taka, tipi-tapa, tirriki-tarraka, triki-traka, trikun-trakun, txipli-txapla, xirmi-xarma, ziburu-zaburu, zigi-zaga, zirkun-[...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 33. orr.
Larunbata noiz iritsiko pasatu nuen aste osoa, ipi-apa guztiekin planeatu nuen zer esango nion eta zer egingo genuen zinean eta zinetik irten ondoren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 99. orr.
Ipi-apa guztiekin esplikatu behar zaizu dena. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 69. orr.
Berehala konturatu nintzen gauza guztiei ipi-apak eta ñabardura orori osoro erantzuteak luze joko zidala egun hartan, eta ez zela auzitegi bat halako luzamenduetan ibiltzeko moduko lekua. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 15. orr.