Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar. Berria - Gaiak 2004-10-20
Bi saihets hautsi zituen eta aorta lehertu egin zitzaion. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Bentrikuluaren uzkurtzea amaitzen denean, bere egoera normalera itzultzen da aorta, eta arteria txikiagoetara bultzatzen du odola; horrenbestez, egonkor samar mantentzen da emaria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Ezkerreko bentrikulutik aortara irteten den odol-zurrusta ez da oso urrun joaten hasieran; parte handi bat aortan geratzen da, aortaren pareten zabaltzeari egokituta. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.
Arteriok aortatik irteten dira, eta hornibide nagusitik gorputzeko beste organo eta ehunetara desbideratzen dute odol oxigenatu berria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Orain, ustekabeko eta ezin saihestuzko zerbait gertatuko ote zitzaion beldur zen: buruko odol-kolpe bat, bihotzekoa, aorta mehe zozoren bat behingoan lehertzea, odolaren presioari ezin eutsirik, hala nola lehertuko litzatekeen hatz lodi batzuetan nekez sarturiko eskularru estua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.
Gizonak botika batzuk hartzen zituen aortako aneurisma bat zuelako. Berria - Gaiak 2004-08-28
Autopsiak agerian utzi zuen aortako aneurisma baten ondorioz odolustuta zendu zela Rivero. Berria - Kirola 2004-11-27
Txagorritxun probak egin, eta aortako estenosia duela esaten diote. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Aortako balbulari eragiten dion bihotz lesio bat diagnostikatu zioten pasa den astean. Berria - Kirola 2004-08-17
Abdomeneko aorta arteria handiaren beheko zatia da. Diafragman hasten da, beherantz toraxeko aortaren jarraipena izanda, eta arteria iliakoetan amaitzen da. ETC-entziklopedia Abdomeneko aorta, Wikipedia
Barrabil-arteriak abdomeneko aortatik irteten dira, eta beherantz joaten dira izterrondoko kanalean zehar, eskrotoan sartzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Funtsezko bi bide daude ekiteko: femorala edo Seldinger-en teknika aorta gaineko enborrak, goiko gorputz-ataletako arteriak eta abdomeneko aorta eta haren adarrak. ETC-zientzia, zuzenbidea Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008
Aorta alboko, bereziki abdomeneko aortaren aldamenean gongoil sinpatikoetatik gertu kokatzen den zelula taldea (Corpora paraaortica, Glomera aortica). ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar. Berria - Gaiak 2004-10-20