Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anuntzio iz iragarpena; iragarkia.

Exotic Cruise Vacations anuntzioa irakurriko duzu horman.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 396. orr.

Hauxe zen baserritar eta artzain askorentzat neguko atariko anuntzio eta pronostiko fidagarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 414. orr.

Orduan da anuntzio, handik egun pare batera nobedaderen bat arrimatuko zaigula.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Emaztea adatsetik zeramala gelditu zen tabernaurre guztietan "Beha ezazue puta hau, senarra lanera joateko zain egoten duk auzoarekin oheratzeko!" zuela anuntzio.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

Ni ere han nengoen, eta garbi entzun nion aitari iruzkina, telebistaz citroënen anuntzioa ematen hasi zirenean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.

Marketin arau guztiak betez, puxiketan anuntzioa jarriz eta afixa erraldoiekin iragartzen dute bertako okela, eta euro batean saltzen dute.  Berria - Kultura   2004-12-05

Jaki afrodisiakoen anuntzioak irakurtzen gelditu naiz koloretako kioskoen aurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.

Halere, antzina, bestelako mezuen igarletzat hartzen zituzten lehenago, eguraldi anuntziotan baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.

Noski, horrenbeste anuntzio, abenduan abiatzera goazeneko kaleetan eta jarriaz gero, telebistetan halamoduz anuntzioz josi eta gero, eskaparateak hala txukundu eta hornitu eta gero, nola ez ohartu?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.

1900ean, azaroko 14an, lau ordu aurrez, abian zetorren ekaitz erasoaren anuntzio gardena bota zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

Irratia piztu eta nahikoa zen koloniaren anuntzio kantatuaren ondoren albiste txarrak entzuteko, sarritan aipatzen zen gerra.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 10. orr.

Baina iragarpen horri ez dago gezurra deitzerik, anuntzio hutsa baita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus