Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anuntziatu, anuntzia(tu), anuntziatzen (ETCn 33 agerraldi; orobat anontziatu 2 agerraldi eta anontzatu agerraldi 1) du ad berri eman.

'Gaur, oilarra patatekin,' anuntziatuko du sukaldariak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

Hor anuntziatzen diren kontzertuak nik irakurtzen ditudanerako pasatuak dira.  Berria - Harian   2005-07-07

Filma anuntziatzen zuen kartelean, gizon bat ageri zen itxuraz urrutiko abentura batean galtzeko asmoan.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.

Betiko gauzak modu berri batez esango dituena, gaurko gizartearen ispilu dena eta biharkoa anuntziatzen duena gaurko elea erabiliz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

Orduan Lakatosen sarrera anuntziatu zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

Huxley-k eta Orwell-ek anuntziatu ziguten unibertso terrorifikoan ia sartuak baikara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 153. orr.

Anuntziatu gabe sartu nintzen Solowejczyken bulegoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus