Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobe dela erreserbak egitea aldez aurretik bidaia-agentzien bidez luxuzko hoteletan, gero anulatu. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Zortzi puntutan bildutako arrazoien ondoren, Chavezi eskatzen diote baimen hori anulatzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.
Jeneralak ez ote zuen kalkulatu ni bizirik lagata anulatu egingo ninduela, galdetzen nion neure buruari Euskal Herrirako bidean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 183. orr.
Amaren aurrean, gizonezkoak guztiz babesle jartzen dira, eta babes horrekin, zeharo anulatzen zaituzte emakume, izaki eta profesional gisa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.
Ikuspegiz aldatu beharra dago; batetik, ama alabaren ikuspegitik deskribatzea falta da, eta, bestetik, ama hori ama izateaz gain emakumea ere badela agerraraztea; amaren deskribapena egiten denean, emakumearena ere egitea; bestela, emakumea beti anulatu egiten baita. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 52. orr.
Emakumea izanik, anulatuta zaude, eta, beraz, bizirauteko modu bakarra gizona izatea zela pentsatzen nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 185. orr.