Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antzutze iz antzu bihurtzea.
Bi gauza gerta daitezke halakoetan: menopausia goiztiarra izatea edo antzutzea. Berria - Gaiak 2004-09-25
Mendebaldeko jeinu artistikoaren antzutzea aurrekoa bezain nabarmena izan zen pintura eta eskulturaren eremuetan ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.
Jende deportatu hura hirugarren xede baterako ere erabili zuten: SSko medikuek hainbat esperimentu egin zituzten eurekin, tifusa, antzutzea, hotzarekiko erresistentzia e.a. ikertzeko. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.
Era berean, Antisorgailuak, antzutze teknikak eta abortua ere gaitzesten ditu. Berria - Gaiak 2004-10-27