Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzutasun iz antzua denaren nolakotasuna.

Zure antzutasuna dela medio, guk ez dugu ondorengorik izan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 167. orr.

Berriro sentitu zuen, gaitzik gabeko egia baten antzera, gizonen antzutasuna, zeren berak egiten ez bazuen inork ez baitzuen egingo.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Ordubetean gizonezkoen antzutasuna detektatzen duen testa sortu dute.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Gerta daiteke, era berean, pertsona horri antzutasuna diagnostikatzea.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Espermaren azterketa genetiko bat egiteak antzutasuna tratatzeko bide berriak sortzeko aukera eskain dezake.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Zein atarramentu lukete gure hiriek, baldin eta kastuago bizi diren herri txikietako emakumeek ez balute hiriko andereen antzutasuna konponduko?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Dialektikan aurrera ezin egina, hitzen antzutasuna.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 117. orr.

Bide errepresiboaren antzutasuna.  Berria - Harian   2006-03-17

Ezarri aurreko diagnostikoa egin nahi duenak kanpora joan behar du, Bruselako zentro batera edo, kasu jakin batzuetan, Antzutasunaren Valentziako Institutura.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Ezohikoa bihurtu den edo denbora baterako antzutasunean erori den esparruan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.

Bertako ura antzutasunaren aurkakoa dela sinesten zuten duela gizaldi askotako euskaldunek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

New Yorkeko Lagunduriko Ernalkuntza eta Antzutasuna Zentroko zientzialariak. Bide horren antzutasun agerikoa ez da gaur bertakoa.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Joritasun goxo honetan, bizitzaren iturri eta apar honetan murgildu zen arraren antzutasun hiltzailea, latoi puska bezala, agor eta soil.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 41. orr.

Baliteke, borondatezko antzutasun horren eraginez, gizonak ondo erantzun ez izatea harreman sexualetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.

Aurrekoa, nequitia latinezko nihil-etik dator, hots, deus ez, nolabaiteko antzutasuna. Lau antzutasun kasutik bat meiosian gertatzen den aldaketa batek eragiten du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.

Haziaren aldaketa genetiko batek eragiten ditu antzutasun kasuen %25, Bartzelonako zientzialari talde batek jakinarazi duenez.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Gaur egun Osakidetzak antzutasun arazoak dituzten bikoteei eskaintzen dien laguntza zerbitzua "oso ur ria" da eta zerbitzuak "gabezia ugari" ditu.  Berria - Harian   2005-07-16

Horixe bera ere -esan nion- antzutasun mota bat besterik ez da, eta gogamenen gosea modukoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.

Bizitza gauza ergela da, emoziorik gabea, gorabeherarik gabea, hemen behintzat, eta alde guztietan berdin, nik uste, eta izumenez betetzen da gogoeta, bizitzaren emozio-antzutasunaren ordezkagarri.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzutasun arazoak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus