Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garbitzaileen grebak ondorio latzak eragin ditu jada: herriko kultur etxe, antzoki eta kiroldegiak itxita daude, eta laster beste eraikin batzuk itxi beharko ditugu, ezinbestean. Berria - Ekonomia 2004-01-22
Garbitzaileen grebak ondorio latzak eragin ditu jada: herriko kultur etxe, antzoki eta kiroldegiak itxita daude, eta laster beste eraikin batzuk itxi beharko ditugu, ezinbestean. Berria - Ekonomia 2004-01-22
Gero antzoki batean sartu zituen, particina-kantari gisa, eta kazetariekin eta antzezleekin harremanetan jarri zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
Antzoki batera eraman zuten, agertoki batera igoarazi, eta aitak hitzokin hasi zuen bere mitina: "Zientzia egiaren bilaketa-lana da". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.
Egunero antzoki bihurtzen zuen Marielexako elizalde guztia! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 207. orr.
Etxetik herriren bateko plaza, pilotaleku, antzoki edo toki publikoren batera ateratzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Meategiko sala batean egun seinalatuetan orkestra batek Mozarten musika jotzen baitzuen, edozein antzoki eta entzutegi baino garbiago jo ere, gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten, soinu huts bihurturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.
Gaur existitzen ez den Donostiako antzoki batean izan genuen emanaldia, etxekoentzat eta ikastetxeko lagunentzat eskainia. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 80. orr.
Kilpatrick antzoki batean akabatu zuten, baina orobat antzoki izan zen hiri osoa ere, eta antzezleak erruz izan ziren, eta heriotza horrek koroatu zuen dramak egun asko eta gau asko hartu zituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.
Tira, dotore-dotore jantzi zaitez eta goazen antzoki batera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.
Bilera eta irakurketa gelak, liburutegia, kiroldegia, anbulatorioa eta antzokia ipini nahi ditu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.
Donostia gogorarazten zidala esan nion: gune erromantikoa, Igeldoko harri hareatsuez eraikitako etxeen horaila ilunabarrean, Victoria Eugenia Antzokia, Kursaal zubiko farolen urre dirdira ibai azalean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Biltmore antzokia hementxe daukazu, Broadwayen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.
Antzokian sartu nintzen une batez; zein antzokitan? ez dakit. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.
Gau batean, Apolo antzokiaren aurretik igarotzean, Montanerrekin egin zuen topo. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.
Beste euskal haur goiztiar batek, Jesus Guridik, emanaldi bat eskaintzen du Bellas Artes Antzokian. Askoren artean «Rataplan» - 106. orr.
Ez dut kexatzeko arrazoirik, maiatzera arte lanez lepo ibiliko naiz, Bartzelonako Lliure eta Liceu antzokiekin beste obra bat egingo dudalako. Berria - Kultura 2004-01-29
Londresen estreinatu zen, Yorkeko Dukeen Antzokian, arrakasta izugarriarekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 10. orr.
1922an, Londres eta New Yorken eman zen; 1923an, Pariseko Comédie des Champs-Elysées antzokian; 1924an, Vienan, eta hala segidan. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 11. orr.
Italiako Regioemilia, Piacenza eta Ferrara antzokiek eginiko Les pecheurs de perles opera arrakastatsuaren ekoizpenaren lau saio eskainiko ditu OLBEk Euskalduna jauregian, maiatzaren 1, 4, 7 eta 10ean. Berria - Kultura 2004-04-28
Baziren Savoy kafetegian jotzera ohituta zeudenak eta baziren Lucerna antzokian jotzen zutenak, Elena König kantariaren erreinuan, emakume mehe eta ahots-beroa bera, kantatzean hitzak erretzen zituena bera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.
Aldameneko paretan erregea protagonista zuten hainbat argazki zeuden: Antzokiaren inaugurazioa, belaontzi-estropada bateko garaikurra jasotzen, hileta-ospakizunak herriko elizan... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 50. orr.
Antzokiaren barrutia zenbat eta itxiagoa izan, barruko gauza guztiek hainbat xarmatsuago barre egiten dute, egunaren argia bildurik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.
Euskal antzokien Sareak Araba egitasmoan sartzea eta dantza sustatzea ditu helburu aurtengo urteari begira. Berria - Kultura 2004-03-16
Antzokietako emanaldiak hasi baino ordubete lehenago, ardo balienteen zaleak Esterhazy printzearen jauregiko kupeldegietan biltzen ziren isilpean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Leihoan bi pare gortina: batzuk argia iragaiten uzten dutenak eta besteak lodiagoak, antzokietako oihalez eginak diruditenak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.
Berrikitan sinatu den hitzarmenaren kontra altxatzen dira antzokietan sartuz trabatuz emaiten diren antzerkiak halanola Pauen eta bertze hiritan, bereziki festibaletan. Herria 2003-07-10
Debekatua dute antzokietan, zinema aretoetan, eta beste aisia leku publikoetan sartzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Ostalaritzako establezimenduetan eta aisialdiko tokietan, hala nola jatetxeetan, tabernetan, zinemetan eta antzokietan, erretzeko tokiak egokitzea zehazten du. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
Eta auskalo zenbat jenderi entzun diodan firin-faran ikusi dutela antzokietan, gau-klubetan eta enparauetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.
Dantza tradizionalen bidez, antzerkia eta musika euskarri dituela, 36ko gerran erbesteratutako euskal umeen bizipenak ekarri ditu antzokietara Kukai dantza taldeak. Berria - Kultura 2004-02-12
Larunbata zen, eta jende asko zegoen; mahaiak beteta zeuden; gautxoriak, antzokietatik itzuleran, afaltzeko prestatzen ari ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.
Orain gizon apain jantziak eta eskote handiko emakumeak irtengo dituk antzokietatik; gizonak etxera joango dituk euren andreekin edo amoranteekin; hiria lotara zoak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.
Utziko al didazu zurekin antzokira joaten? -esan zuen hortzak estutuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.
Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko. Elizen arteko biblia Eg 19,31
Hamlet eta La Tempestad emanaldiak dira Arriaga Antzokirako zuzenduko dituen lehenak. Berria - Kultura 2004-04-29
Nola ere den, iritsi da zalgurdia hirira eta antzokirantz hartu du bulebarrean aurrera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Txotxongiloak, Boom ikuskizunarekin hor ditugu antzoki munizipalean ostiral honetan. Herria 2003-05-08
Bizkaiko hiriburuko antzoki publikoak ondorengo hiru urteetan eskainiko dituen obrak aukeratuko ditu. Berria - Kultura 2004-06-23
Joan den ostiralean Antzoki Juduan egin genuen ikasturtearen amaiera ospakizuna oso ongi atera zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.
1880 eta 1889 bitartean, Sarriegi omen zen, oroz gain, hogeita bost bat ahotseko orfeoi txiki batekin, Donostiako Lore Jokoetan Udaletxeak Antzoki Zaharrean eskaintzen zituen funtzio eta emanaldietan jarduten zuen musikaria. Askoren artean «Rataplan» - 82. orr.
Haiexek daude orain modan, eta hain uhukatu eta gaitzetsiak, aldiz, antzoki arruntak -hala deitzen diete-, ezen hainbat ezpatadun bapo, antzar-lumen beldur, doi-doi ausartzen baita bertaratzera. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 925. orr.
-Eta behingoz hau hiriko antzoki nagusian eskaintzen dela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 72. orr.
Gero, han hemenka ibili ondoan, denda ederren hegiz hegi, Antzoki Handiaren parean arribatu ginen, eskuin hartuz, ibaiari buruz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 139. orr.
Munduko zelai zabala ere burrunbatzen dute, inoiz antzoki handietan zabalduriko errezela masta eta zutabe artean kirrizkatzen den bezala, eta inoiz, aura lotsagabeek urraturik, sumintzen dira eta paper kizkurtuaren hotsa ateratzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Antzoki txikietan aritzen zirenak ezagutzen zituen, eguneko pertsonaia ospetsuei hika egiten zien, bazekien bezperan jokaturiko antzezlanak porrota edo arrakasta izan zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.
Habanako talde gehienekin jo izan du, nola esperimentalekin, hala kontsagratuekin, Karl Marx antzoki erraldoian bezala, hotelik xumeenaren kafetegian. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 26. orr.
Antzoki modernoetan bezala, oihala jaitsi behar izan gabe aldatu zuten dekoratua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.
Ortzegun aratsean, Dukonteneko antzoki idekian (euria balitz jai-alai ezker paretan) Benito Lerxundi Kantari, sartzea urririk. Herria 2005-06-23
Zurda zurruneko eskuila eta baldea lurrean utzi eta soka bati tiraka altxatu zuen zaldi-karrusela estaltzen zuen loneta, antzoki biribil bateko erridaua bailitzan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
Hori sei hilabete lehenago gertatu zen, nire herriko Antzoki Txikian Haiek bazekiten zer nahi zuten izeneko obran Joeren papera egiten nuenean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 48. orr.
Plaza bi haietan eginiko emanaldiak erabat arrakastatsuak gertatu ziren, eta Europako antzoki ospetsuen ateak zabaldu zizkioten; Parisko Operan, Londresko Covent Garden eta Milango Scala antzokietan aritu zen, besteak beste. Berria - Kultura 2004-07-04
Hiribarnea zeharkatu ondoren, Neapolisko parke arkeologikorantz zihoala, greziar antzokiaren aurretik igaro zen 404a. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.
Hiribarnea zeharkatu ondoren, Neapolisko parke arkeologikorantz zihoala, greziar antzokiaren aurretik igaro zen 404a; hura zen, Alberten esanetan, antzinate osoko antzokirik handiena; muinoan bertan zulatua zegoen, eta 15.000 ikusle hartzen zituen, berrogeita hamar bat harmailetan eseriak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.
Ordutik munduko antzokirik garrantzitsuenetan izan da, Vienako Staatsoperen eta New Yorkeko Meten, besteak beste. Berria - Kultura 2004-01-29
Moraltasuna poliziaren esku eta arte ederrak antzoki-enpresarioen esku uzten dituen klase ertain kamuts baten kritiken mende jartzeko? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.
Gillotina altxatua izan zen antzoki plazan, portutik hurbil. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Bulegoak bisitatu gabe utzi zituzten, baina Pepponek ezin izan zion eutsi bere urguilua zen antzoki-aretoa gotzainari erakusteko tentazioari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.
Antzezleak antzoki aretora bihurtuko dira, eta hango atetik Konpainiaburua ikusiko da sartzen. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 20. orr.
Bulegoak bisitatu gabe utzi zituzten, baina Pepponek ezin izan zion eutsi bere urguilua zen antzoki-aretoa gotzainari erakusteko tentazioari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.
Eta espres egina balitz bezala, ohearen erresorten kurrinkak antzoki-gertaldia osatzen du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.
Bazkidea, antzoki-zinema, auzo jendetsua... baimen guztiak jasota... 3.000 dolar.. "Nik ez ditiat hiru mila dolar...". Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Antzoki osteko parkean Hermanni eta juduei buruz izandako solasaz gogoratu nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 102. orr.
Ondoren, laurok altxatu ginen mahaitik, eta antzoki ondoan utzita zuten autora lagundu genien gero. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.
Ez aparkatu Kafe Antzoki aurre-aurrean, bestela mundu guztiak ikusiko gaitu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 204. orr.
Aintzineko urteetan bezala, kafe antzoki gisa apaindua izanen da Aiherrako Denen Etxea, erran nahi baita entzuleek mahain batzuen inguruan jarririk entzunen dutela ikusgarria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.
Bat egiten dugu beste kafe antzokien filosofiarekin gauza askotan, baina bakoitza dagoen lekuan dago. Berria - Kultura 2004-12-05
Zinema-antzoki berria irekiko dute gaur iluntzeko 19:30ean Zallan. Berria - Kultura 2004-12-22
Almagro bisitatu genuen, noski, hango plaza eta komedia-antzoki zaharrarekin, baina bisitariez gainezka zegoen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 77. orr.
Ekoizpena: Erromako, Nizako eta Sevillako opera antzokiena. Berria - Kultura 2006-05-09
Caruso bera kantatua zen opera-antzoki hartan; Alsaziatik ekarritako teila bernizatuak; Carraratik inportatutako marmolak; Frantziako marketeria; Ingalaterrako burdina forjatuko eskulanak; Italiako sabai-lanparak; eta plaza apaintzen zuten mosaiko-uhinak, operaren sarrerako marmolezko zutabediaren oinetaraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Ez du ezer galdegin, eta ibilian jarraitu dute, harik eta lehen Etxezarreta eta orain Herri Antzokia den eraikinaren aurrean geratu diren arte. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.
Beste alde batetik Bepen ezkontitza, Mendekoste jaia, loreak, Kuglerren urtebetetzea, tartak eta errebista-antzokien, zinemen eta kontzertu aretoen historiak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 317. orr.
Ikus beza zure Zuhurtasun Argiak, zu Jaun txit Argia, jasateko ditudan guztiak lotsatu gabe pairatzekotan zenbat naizen Jainko laguntzaren beharretan, kontutan hartuko baituzu, mundu guztiaren antzoki bilakatu den hiri handi honetan nagoela, arrotz eta zahartua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.
Gero eta murritzagoak ziren laguntzek antzoki lirikoak publikoaren diru bilketetatik bizitzera behartu zituzten. ETC-literatura, saiakera Wagner auziaz, Askoren artean (Hedoi Etxarte), Jakin, 2014
Bere ibilbide profesionala ikusita, ordea, ez da hain harritzekoa, kontuan hartzen badugu Madrilgo antzoki liriko biak zuzendu dituela, lirika zuzendaria izateaz gain. ETC-prentsa Berria, 2008-06-11
Handik aurrera opera ekoizpenetan murgildu zen batez ere, eta Europako eta AEBetako antzoki lirikoetan gehien itxarondako izenetako bat izan da harena. ETC-prentsa Berria, 2019-06-16
Venezian antzoki lirikoak zabaldu zirenean, Monteverdik berriz ere dramak idazteari ekin zion. ETC-entziklopedia Claudio Monteverdi, Wikipedia
Handik aurrera, antzoki liriko nagusietan aritu zen kantari, hala nola Vienako Operan, New Yorkeko Metropolitanen eta Salzburgoko Jaialdian. ETC-entziklopedia Jon Vickers, Wikipedia
Sutea izan da Bonngo Opera Antzokian. Berria - Kultura 2004-08-24
Zaha Hadid Pritzker arkitektura sariaren azken irabazleak Cantoneko opera antzokia aurkeztuko du. Berria - Kultura 2004-06-02
Caruso bera kantatua zen opera-antzoki hartan; Alsaziatik ekarritako teila bernizatuak; Carraratik inportatutako marmolak; Frantziako marketeria... «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
antzoki bat (3); antzoki batean (14); antzoki baten (5); antzoki berria (4); antzoki berrian (3); antzoki edo (3); antzoki gisa apaindua (6); antzoki idekian (3); antzoki munizipalean (3); antzoki txiki (4); antzoki txikia (3); antzoki txikian (4); antzoki zaharra (5); antzoki zaharraren (3); antzoki zaharrean egingo (3); antzoki zaharreko (6); baionako antzoki nagusian (3); da antzoki (4); dira antzoki (4); donostiako antzoki zaharrean (31); du antzoki (3); dukonteneko antzoki (3); genevako antzoki (3); guztiak antzoki zaharrean (3); kafe antzoki gisa (9); nire herriko antzoki (3); zen antzoki (3)
antzokia bete egin (3); antzokia gaur (3); antzokia kudeatzen duen (3); atharriko kafe antzokia (5); baionako antzokia (7); barakaldo antzokia (17); basauriko social antzokia (5); bilboko arriaga antzokia (31); bilboko kafe antzokia (25); iruñeko gaiarre antzokia (3); leidor antzokia (3); principal antzokia (4); victoria eugenia antzokia (6)
antzokiak ekoitzitako (6); bilboko arriaga antzokiak (3); bruselako monnaie antzokiak (3); iruñeko gaiarre antzokiak (5); kafe antzokiak (5); principal antzokiak (4)
antzokian ariko da (12); antzokian ariko dira (5); antzokian aurkeztu (3); antzokian aurkeztuko du (3); antzokian egindako (7); antzokian egingo den (3); antzokian egingo dute (4); antzokian emango (4); antzokian erredakzioa (4); antzokian eskainiko (6); antzokian estreinatu (6); antzokian izan (4); antzokian izango da (9); antzokian izango dira (6); antzokian jokatuko da (4); antzokian jokatuko den (3); antzokian joko du (5); antzokian sartu (3); antzokian taularatuko (4); arrasateko amaia antzokian (3); arriaga antzokian ariko (7); arriaga antzokian ikusi (3); azkoitiko baztartxo antzokian (3); baionako antzokian (18); barakaldo antzokian (24); basauriko social antzokian (5); bilboko arriaga antzokian (40); bilboko kafe antzokian (71); bolxoi antzokian (3); da arriaga antzokian (3); da gaiarre antzokian (4); dukonteneko antzokian (3); durangoko kafe antzokian (4); dute kafe antzokian (3); espaloia kafe antzokian (4); gasteizko principal antzokian (31); getxo antzokian (6); haritz barneko antzokian (3); herri antzokian (4); herriko antzokian (3); hiriko antzokian (5); iruñeko gaiarre antzokian (12); kafe antzokian ariko (8); kafe antzokian aurkeztuko (4); kafe antzokian egingo (6); kafe antzokian izango (6); kafe antzokian joko (6); leidor antzokian (5); lizeo antzokian (4); ondarroako kafe antzokian (4); plateruena kafe antzokian (13); principal antzokian jokatuko (5); real antzokian (3); santa ana antzokian (3); sozial antzokian (3); vauban antzokian (3)
antzokiaren aurrean (3); arriaga antzokiaren (5); kafe antzokiaren (5)
euskal antzokien (4)
antzokiko arduradunek (3); antzokiko foier aretoan (3); antzokiko orkestra (3); antzokiko zuzendari artistiko (3); antzokiko zuzendariak (3); arriaga antzokiko foier (3); arriaga antzokiko zuzendari (5); bilboko arriaga antzokiko (7); gaiarre antzokiko (5); kafe antzokiko (7); mira antzokiko (3); victoria eugenia antzokiko (3)
antzokira eraman (3); antzokira joan (3); antzokira joateko (4); antzokira joaten (3); bilboko arriaga antzokira (3); kafe antzokira (6)
antzokitik irten (4)