Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoak han egiten du lan bitartekorik gabe, irudirik gabe, antzirudirik gabe. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.
Familia, berriz, gurari zentzukoi eta irudimenezkoen antzirudi da, gurariok norberagandik kanpora eramaten dutela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Nik diot, antzirudiko izateak eta batasunetik sortua izateak Jainkoagana jasotzen dutela arima, jaiogabeko Batasunean bat den Jainkoagana. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.
Geure antzirudira egina baino gehiago, izan nahi genukeenaren moldera eratua. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.
Hamasei folioko hitzaldi bikain, zorrotz eta eruditoa, liburu berberaren antzirudira. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.
Berrogei urteko emakume horail puska zen, Morse andreak etorkizunean izan zezakeen antz-irudira taxuturikoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Italiako hainbat tokiren deskribapenak goraipatu zituen berariaz; hain ziruditen, baieztatu zuenez, argazkien antz-irudikoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.