Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzinatasuna eta modernitatea askotan gertu daudela erakutsi ziguten ostiral arratsean. Berria - Kultura 2004-08-08
San Telmok antzinatasunaren eta garaikidetasunaren arteko nahasketa eta margolanak hartzeko "nolabaiteko zilegitasuna" omen dauka, eraikina bera kontuan hartuta. Berria - Kultura 2006-04-08
Ale haiek guztiak eta beste antzeko asko batzen zituen haria -hitza- hauxe zen: antzinatasuna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 24. orr.
Antzinatasuna komeni zaio erlijioari, zeren eta maiz gehiago sinesten baitugu gauzetan zenbat eta urrunagokoak izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.
Alde batetik, euskararen berezitasuna bat zetorren sentsibilitate berriarekin; bestetik, berekin zuten umiliazioa, eta horrexegatik aldarrikatu zuten, Garibaik zein beste apologistek aurrena, erromantiko euskaldunek gero -adar makurtuak bezala erreakzionatuz, noski-, euskararen antzinatasuna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 51. orr.
Hizkera horren antzinatasuna salatzen du, ezbairik gabe, kidetasunak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 211. orr.
Antzinatasunaren lilurak gidatzen du gure iritzi estetikoa? Pako Aristi «Note book», 2005 - 16. orr.
Monastegietako horma zaharrak, ilunpean beltzago, arkaikoago; antzinatasunaren lekuko idor. Txillardegi «Putzu», 1999 - 182. orr.
Haren zerrendan asko dira antzinatasunaren eta eremu zabaltasunaren baldintza zuzen betetzen duten hitzak: albo, amaitu, apurtu, astiro, astun, ganora, gerizpe, jaramon, neba, okaran, oratu, papar, ugazaba..., eta, zalantzarik gabe, mendebaleko hiztunek ez ezik, beste edozein euskaldunek ere. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 236. orr.
Haietariko zenbait, bost mendeko antzinatasunekoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.
Dimisioaren berri izan zuenean, gobernuak arren eta arren eskatu zion berriro kontsidera zezala hartutako erabakia, eta, dimisioa alde batera lagata, onartuko zutela berriz ere lehengo baldintza berdinekin, antzinatasuna eta paga estrak ahaztu gabe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.
Londresko British Museumek 4.000 urteko antzinatasuna duen eskultura bat erosi berri du 2,2 milioi eurotan. Berria - Kultura 2004-03-09
32 urteko antzinatasunarekin, eta saldu duenarengatik jaso duen ehunekoa batuta, 856,32 euro kobratzen ditu. Berria - Harian 2005-10-26
Heraldikaren hizkeran, otsoak etsaienganako ankerkeria adierazten du; haritzak, antzinatasun gurgarria. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Oso ezaguna ez izan arren, antzinatasun eta ospe handikoa dugu Tro Breiz izeneko erromesaldia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 153. orr.
Oraino nazio berria bada ere antzinatasun handia ukanik, Euskaldunek naturatik hullan iraun dute, eta abantaila honi zor diote halako atrebentzia bat asmatzeetan eta eginkizunetan, bat-bateko poesigintzarako dohainean nabarmenki ageri dena. Berria - Kultura 2006-03-30
Don Jose Larrea, inoiz aitari entzundako istorio gazi-gozoen protagonista, abizenaren antzinatasun iluna argitzen eta zerukoak ez diren aintzak bilatzen aritua. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 133. orr.
Ingalaterran, gauza berriek ere, zurezkoak eta adreilu gorrikoak direnean bereziki, denbora gutxi behar dute antzinatasun aire andeatu baina noblea izateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.
Harri horiz eraikia, antzinatasun kutsu harrigarria du Eta alboan dorre borobil batek ematen dio babesa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 207. orr.
Bai, gogorra izan zen: are gehiago kontuan harturik ez zuela bost hilabete horietako soldata berreskuratu, eta itzulitakoan gutxieneko langile-kategoria ezarri ziotela, antzinatasun-sari guztiak ezabatzeaz gain. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.
Laburtasun hori auziaren iraupenaren eta aurrena epaitua izateko antzinatasun eskubidearen arabera neurtu behar da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.
Ingalaterran, gauza berriek ere, zurezkoak eta adreilu gorrikoak direnean bereziki, denbora gutxi behar dute antzinatasun aire andeatu baina noblea izateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.
Ez ote ziren haiek ere ingelesek zaharberritze lanerako duten maisutasunaren, edo gauza berriei antzinatasun itxura emateko artearen fruitu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.
Hamar urte baino gehiagoko antzinatasuna daukaten langileek 55 egun kobratu ahalko dituzte lan egindako urte bakoitzeko. Berria - Ekonomia 2004-06-24
32 urteko antzinatasunarekin, eta saldu duenarengatik jaso duen ehunekoa batuta, 856,32 euro kobratzen ditu. Berria - Harian 2005-10-26
Beste gai batzuk negoziatzeko prest agertu zen Osakidetzaren zuzendaria, besteak beste, interinoen antzinatasuna aitortzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Antzinatasuna aintzat hartuta, langile bakoitzak 60.000 eurotik gora jaso ahalko du. Berria - Ekonomia 2004-05-19
Datorren urte hasieran, antzinatasunaren soldata plusa bost urteko epean jasotzetik hiru urteko epean jasotzera pasako dira, eta 12 lansaritan ordaindu ordez, 15 lansaritan ordainduko zaie. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Hauei, erakundeko zuzendaritzak antzinatasun osagarria kendu nahi die, 1.800 euroko bi ordainketa osagarriren truke. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-10-24
Harentzat, ez da feudala beharginei antzinatasun osagarriak kentzea eta lanaldiak luzatzea, antza: pernada eskubidea eskatzen ez den bitartean, dena ondo. ETC-prentsa Berria, 2018-03-23