Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzina bai izango zela gaueko iluntasuna ilun, beldurgarri, alegiazko izaki ezezagunez, alderrai gaiztoz betea zenean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.
Ene aitak zioenez, antzina -mendeak, urteak atzera?- Babiloniako loteria herri xehearen jokoa zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.
Hiriburua, Nuuk, antzina Godthab. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.
Beste sasoi batzuetan ere bizi zen, antzina edo etorkizunean bizi zen orainean bezainbeste, orainaldian baino askozaz gehiago. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.
Oraindik antzina ez dela. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 139. orr.
Antzina, oso latza zen ingurua; gaur egun gizakia beste izaki bizidun batzuen gainetik badago, hain zuzen, begiak eta belarriak eboluzioan zehar lortutako espezializazio handiak ahalbideturiko gaitasun bikainei esker dago, neurri handi batean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.
Antzina, hauen arduraduna Eleazarren seme Pinhas izan zen. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,20
Antzina, emakumeek jasotzen zituzten agilandoak gizonengandik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 14. orr.
Antzina elizatxo honi Aingeruen Santa Maria zeritzon. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.
Garai batean, antzina, bera gozoa zen, fidakorra. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.
Jauna, uste dudanez, hiri hau antzina gizaki gaiztoen aterpe eta bizileku izan zen; baina orain ikusten dudanez, zure erruki oparoari esker, atsegin izan zaizun garaian era berezian azaldu duzu bertan zure neurrigabeko gupida. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 731. orr.
Halere, antzina, bestelako mezuen igarletzat hartzen zituzten lehenago, eguraldi anuntziotan baino. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.
Ganberaburua bera ezagutzen dut, antzina etxera etortzen zen sarritan, nolatan ez dut ezagutuko! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.
Jantokira begiratuz, non egon baitziren antzina hirurak lurreko suaren aurrean eserita, esan zion: [...]. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
Zoazte, bada, Xiloko nire santutegira, antzina nire egoitza izateko aukeratu nuen tokira. Elizen arteko biblia Jr 7,12
Gaur ere, antzina bezala, gipuzkoarrak trumilka igotzen dira Zelatuna. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.
Juduok zeuen janariak hartu eta legeak bete ahal izanen dituzue, antzina bezala. Elizen arteko biblia 2 M 11,31
Barre egin du, antzina ez bezala. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 144. orr.
Jainkoaren Ama Birjina guztiz dohatsuaren eliza bat zegoen han, antzina eraikia, baina garai hartan bertan behera utzia, inor hartaz arduratzen ez zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.
Erosketa egokia izan zela, oso bainuontzi ona zelako, antzina egiten zirenen modukoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 57. orr.
Ez bedi inor harri, beraz, gure ohiturak antzina genituenak bezain ankerrak ez direlako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Garapen-bideko herrialdeetan aspaldi sortutako aberasgune bakanen ondoan ordea, pobregune gero eta ugariagoak ageri dira antzina industrializaturiko herrialdeetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.
Ez daude antzina eroritako heroiekin, beren armaz horniturik Hilen Egoitzara jaitsi zirenekin. Elizen arteko biblia Ez 32,27
Badirudi, beraz, Bizkaian ere hitz hori ezaguna zela antzina. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 41. orr.
Ipar Poloko tenperatura subtropikala zen antzina. Berria - Gaiak 2004-09-08
Sorgin-zuhaitza ere deitzen omen zioten antzina. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.
Eguberri garai honek bere oktabario edo zortziurrena izan ohi zuen, ez oso antzina. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 500. orr.
Urtetan irrikaturiko topaketa izan ezik, gainerako ia guztia zitzaion alferrikakoa antzina samarretik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 199. orr.
Ez ditu bere fantasma pertsonalak aintzat hartuko, baizik eta euskal mendietan antzinatik bizi direnak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.
Irudi abstraktuak, "soilak" indar berriz piztu du, beraz, irudi figuratiboari dagokionez antzinatik zetorren baina askotan ahaztu izan den gai bat: adierazgarritasunaren auzia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.
Aztekek antzinatik ezagutzen zuten eta urarekin egindako nahaste edo irakina erabiltzen zuten jaki bezala: txokolatea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Frantzian antzinatik dator eskolako idazlanak saritzeko usadioa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 83. orr.
Hil eta gero ere, bere aurkikuntza jainkozkoak bide, haren aintza, antzinatik zabaldua, zeruraino jasoa izan da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.
Antzinatik -eta Jainkoak hala aurreikusia zuelako- Portziunkula (sail txiki) deitu zitzaion tokiari, horrek izan behar baitzuen mundukorik ezer eduki nahi ez zutenen ondare-zatia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.
Honek zeruan egon behar du oraindik, harik eta gauza guztiak eraberrituko diren garaia, Jainkoak antzinatik bere profeta santuen ahoz iragarria, iritsi arte. Elizen arteko biblia Eg 3,21
Gaurdaino ere, harrigarri ere harrigarri, armairuen goreneko apalek badakarkigute antzinatik itzulian haren oroigarri preziaturik: blondazko txal beltz printz dirdaitsudunik; sedazko oihal fin-fin landurik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.
Gure hildakoak lurperatu izan ditugu antzinatik (harri-zirkuluetan bezala, errito gisa antzinako harrespiletan agertzen zirenak bezalakoak). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.
Emakumeari eredu sexual maskulinoa inposatu nahi hori oso antzinatik dator; antropologoen arabera, kultura nomadatik sedentariora pasatu eta nekazaritza hasi zenetik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.
Aurrerantzean ez da ikaratuko; gaizkile horiek ez dute gehiago desegingo, antzina hartan, ene herri Israeli buruzagiak eman nizkionean, egin zuten bezala. Elizen arteko biblia 1 Kro 17,9
Eta nola etorri zitzaidan, antzina hartan Jobi bezala, Jainkoaren maradikatzeko gogoa! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.
Halaber ohartarazi digu, inoiz gertatu ez zen Erdi Aro mitiko hark honako borda zapuztuxean, festakizun apalen batean edota mando baten arrantzan bizirik iraun duela oraindaino, eta antzina hartako egitate eta giza-jokaerak berdintsu gertatzen direla gaur bertan ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.
Antzina bateko nafar aparatu estatalaren ametsa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.
Baina zer balio die antzina bateko loria zaharrak, zer balio Italia batzeko ahaleginean Frantziaren eta Austriaren aurka isuritako odolak? Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.
Santa Monika zen maiatzaren 4an, eta San Agustinen amaren jaiarekin lotzen zuten; baina, Robert Greavesek dioenez, antzina batez, Monikaren eguna maiatzaren 15ean zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Antzina-antzina, gezi, lantza eta ezpatak ziren gerrarako arma agerikoak, eta borroka aurrez aurre egiten zen, oinez edo zaldiz. Uste dut hori faltsukeria dela, antzina-antzinatik datorren faltsukeria. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.
Nonbait, kontu egin du inork ez duela lur-sail hori behar eta jabeak berak ahazturik daukala, baina hemengo nekazariak antzina-antzinatik elkartzen dira hor Pazko osteko lehen astea ospatzeko Pentsa genezake grekoek, antzina-antzinatik erro eta sufijoak izanik, hitz egiteko unean osatzen zituztela hitzak, erro eta atzizki horietaz baliaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 493. orr.
Bideak erdiz erdi pasarazten zuen antzina-antzinako kanposantu batetik, non miami indiarren hilotzak bizi-bizi zebiltzan, etsi ezinik tumuluen azpian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.
Elkarrizketaren aurreneko minututik iruditzen zitzaien nonbait eta noizbait ezagutu zutela, antzina-antzinako haurtzaroan, aitaren etxean, jai alaitsu batean, ume-tropelaren jolas alaien artean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.
Bideak erdiz erdi pasarazten zuen antzina-antzinako kanposantu batetik, non miami indiarren hilotzak bizi-bizi zebiltzan, etsi ezinik tumuluen azpian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.
Aspaldikoa du jatorria, antzina-antzinakoa. Elizen arteko biblia Mi 5,1
Antzina-antzinako garai urrunak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.
Nahiz eta Virgilek uste izan bazituela ikusmenezko oroitzapen antzina-antzinakoak, koloretako oroitzapenak barne [...], ez nuen garbi ikusten horiek zer ziren, benetako oroitzapenak, gogamenean zituen irudiak [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.
Antzina-antzinakoen gisako dardara hori sentitzen duk, gizakia bezain zaharra. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.
"Antzina-antzinako kantuak albora utzita, metrika aldetik oso gorabeheratsuak baitira horiek, gainerako estrofa moldeek silaba kopurua eta errima dute oinarri, `mester de clerecía´ koek bezala". J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.
Metodo hori antzina-antzinako hebreerazko esamolde batean laburbil daiteke: Sitre Torah. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.
Ilunpeen bihotzean ehiztari, harrapakinaren usnan, hautatu, bereizi, esetsi..., senak agindutako estrategia antzina-antzinakoa jartzen zen martxan. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
Animalion sexu harremanek antzina-antzinako aurrekari ezezagun bat errepikatzen dute ezinbestean, hots, orain dela bi mila bat milioi urte halabeharrez bereizi ziren bakterio biren arteko lehenbiziko txortaldi gogoangarria. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.
Soroko lana; laborarien lana, antzina-antzinakoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.
Aspaldikoa du jatorria, antzina-antzinakoa". Elizen arteko biblia Mi 5,1
Benetako umorea, eskolaz kanpo mundu guztiak dakienez, jatorrizko jarrera ironikoa da, antzina-antzinako komedietako Eiron pertsonaia harena, edo gaur egungo eta beti-betiko pailazo "tonto"arena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.
Bideak erdiz erdi pasarazten zuen antzina-antzinako kanposantu batetik, non miami indiarren hilotzak bizi-bizi zebiltzan, etsi ezinik tumuluen azpian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.
Bestalde, antzinago, eguzkiaren orduan ibili ginenean, oraingo 8ak ziren goizeko 6ak, edo atzekoz-aurrera esanda, seietan argia zuten, orain 8tan bezainbat, justu; eta arratsean, berdin, seietan zuten iluna, orain 8tan bezalaxe. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.
Logikaz, zenbat eta antzinago, orduan eta euskal gogo delako horren arrasto gehiago aurkituko lirateke... «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.
Baina honek dardo partida bat merezi du. ehun urte baino antzinago hildako mutiko hari bezala, Jaungoikoak zoriona emango ziela zeruan Erlijioaren eta Espainiaren alde hildako umeei. «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.
Bestalde, erreminizentziaz oroitzen da hemen Platon: antzinago eta antzina pentsatuaz berroroitzen gara; beraz, gizakia nonbait zegoen antzina. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Hizkuntzarekiko interes filosofikoa antzinatikoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.
Said Raduan Husainiren presentziak mirespena sorrarazten zuen, eta haren ospea antzinatikoa zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.
Kronologikoki, tokia, Castelluccioko faziesen barnean dago (Siziliako antzinako Brontze Aroa), eta sei eremutan banatzen da. ETC-entziklopedia Monte Grande, Wikipedia
Monte Manganello kokagune protohistoriko bat da, non txabola herrixka bat zegoen Antzinako Brontze Arotik Erdi Brontze Arora arte. Piazza Armerina udal eremuan dago, hiritik 10 kilometro ingurura. ETC-entziklopedia Monte Manganello, Wikipedia
Antzinako Brontze-Aroa: Brontze-Aroaren lehen zatia K.a. 3300-2100. urte bitartean izan zen, baina ez leku guztietan batera. ETC-entziklopedia Txikipedia: Brontze Aroa, Wikipedia
Backgammona ezagutzen den mahai jokorik zaharrenetakoa da. Antzinako Egipto, Sumer edota Mesopotamian duela jatorria uste da. Gaur egun jokatzen dugun backgammona Persian asmatu zuen Buzurgmihrk. ETC-entziklopedia Backgammon, Wikipedia
Historian zehar monarka askok botere absolutua izan dute, askotan ustezko jatorri jainkotiar bategatik. Antzinako Egipton, adibidez, faraoia jainko bat zen. ETC-entziklopedia Monarkia, Wikipedia
Horrela, nagusiki zirkulu batekin errepresentatzen da; izan ere, Antzinako Erroman zirkuluak osotasuna irudikatzen zuen eta hiriaren erdian zegoen. ETC-entziklopedia Vesta, Wikipedia
Beste bederatzi erro bereber-iberiarrak direla esan diot, eta gainerako guztiak, 23 erro, antzinako euskara europar-pirinearrari dagozkionak. Berria - Kultura 2004-07-02
b. Ez euskalki batean ez bestean, ez antzinako euskaran ez oraingoan, inon eta inoiz izan ez diren osagaiak erabiltzeko grina. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 230. orr.
"Ongi bat dago bakarrik: ezagutza; eta gaizki bat dago bakarrik: ezezagutza", zioen Antzinako Greziako filosofoak. ETC-prentsa Berria, 2012-10-03
Antzinako Grezian adarbakarra ez da mitologia kontakizunetan ageri, baizik eta natur-zientzia liburuetan, adarbakarra India hurruneko benetako animalia zela uste baitzuten. ETC-entziklopedia Adarbakar, Wikipedia
Antzinako Greziatik errenazimendu garaira arte garatutako ideia denak, Galenorenak barne, dieta eta higienea zainduz osasuntsu mantentzean oinarritu ziren. ETC-entziklopedia Medikuntzaren historia, Wikipedia
Antzinako Grezia eta Antzinako Erromako medikuez gain Erdi Aroko Europar anitzek ere erreferentziatu izan zuten. ETC-entziklopedia Metrodora, Wikipedia
Hala ere, hil tenplua nahiko ongi kontserbatua dago, eta Egiptoko Antzinako Inperioko hil tenpluen ohiko planoa jarraitzen du. ETC-entziklopedia Abusir, Wikipedia
Nukleoa, Egiptoko Antzinako Inperioko beste piramide batzuetatik lapurtutako harrizko blokez osatua dago, Giza eta Saqqaratik datozenak. ETC-entziklopedia Amenemhat I.a, Wikipedia
Egiptoko Inperio Zaharra edo Egiptoko Antzinako Inperioa osatzen duten lau dinastietatik (III.etik VI.erarte) lehena da. ETC-entziklopedia Egiptoko III. dinastia, Wikipedia
antzina antzina (3); antzina antzina (3); antzina antzinako garai (3); antzina antzinakoa (6); antzina antzinatik (10)
antzina batean (3); antzina bateko (4); antzina bezala egun (3); antzina egiten (3); antzina eraikia (3); antzina ez (5)
antzina antzinatik (10); antzinatik bere (3); antzinatik izan (4); antzinatik zetorren (4)