Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzigar 1 iz ihintz izoztua. ik intzigar.

Izotz eta antzigar, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,71

Asfalto gainean antzigarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Gaueko hotzak eserlekuko zuraren gainean utzitako antzigarra garbituta, eseri egin nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.

Ordu erdi geroago, ezin konta ahala udaltzain eta isileko polizia zebiltzan hiriko kale hutsetan, isilik, urriko hozkirrian zapata-zolekin antzigarra zapaltzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

Ibaiertzetako zuhaitzen gainera erortzen ari zen antzigarrak ibaiko ur gainean hartzen zuen kristal-hautsaren antzeko distira eta kolore, farol piztu berrietako argiaren eraginez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

Buztin onarekin eginda ez dagoenak edo gutxi erreta dagoenak berehala erakutsiko ditu bere akatsak izozteek eta antzigarrak jotzen dutenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Beharbada antzigarrak izerdia izoztuko zion, eta horregatik zen halakoa, hain gozoa eta aldi berean mingotsa, oraindik ederra baina dagoeneko zauritua, erori eta hiltzera destinatua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.

Ihintza desagertu zenean, antzigarraren itxurako zerbait, xehea eta garautsua, gelditu zen lur gainean.  Elizen arteko biblia   Ir 16,14

Emakumeak, beren korta karratuetan, beren zuhaitz antzigarrez hautseztatuzko errezelen atzean bakarrik, loak harturik ziruditen apar lodi arin haren metatzearen azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Gernikaz oroitu da, berotik hotzerako aldaketa bortitza zela, antzigarrezko egunsentiak zirela, egun euri-bustien umeltasuna batzuetan, bat-bateko trumoi eta osti-zaparrada bestetan, belaunak oinaze minsorra eragiten zion bakoitzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Goian hazten, goian sortzen eta hodeietan bilakatzen diren gainerako fenomenoak, denak, den-denak, elurra, haizeak, txingorra, antzigar izoztua eta izotz gotorra, uren gogortzaile handi eta ibai irrikatsuen nonahiko oztopo, oso erraza da hauek denak nola egiten diren eta zerk eragiten dituen aurkitzea eta gogoarekin ikustea, elementuei dagozkien propietateak ondo ezagutuz gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Aurrera jarraitu zuen, kopetako likits hura hasi berria zen antzigar finak freskatzen zion bitartean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.

Eta Dama Beltzak antzigar egun batez eraman zuen, huts eginda beharbada, zeren Lille-n haizea baizik ez dagoen tren geltoki batean niri itxaroteko kasketa berri bat baitzeraman jantzia.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 61. orr.

2 antzigar lerro (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Astronomian edo planeten zientzian, antzigar lerroa edo izozte lerroa, eguzki-nebulosaren barnean, zenbait konposatu lurrunkor (ura, amoniakoa, metanoa, karbono dioxidoa, karbono monoxidoa eta antzekoak) ale solido bihur daitezen, protoizarretik egon behar duten distantzia da. ETC-entziklopedia   Antzigar lerroa, Wikipedia

3 antzigar zuri (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Antzigar zuria izotz zurizko orratz eta lumak eratzean datzan hidrometeoro bat da, laino izoztuko tantak gainazaletan izoztean sortzen dena. ETC-entziklopedia   Antzigar zuri, Wikipedia

Sasoian sasoikoak, baina altzariratu eta etxezuloratuak, antzigar zuriaren mingarra ogi beroaren gozoak eztitu dienak, herriko erlojutzar bat bezain aisiazko eta ordukoi... ETC-literatura, saiakera   Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus