Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahi duzun bezala antzez nazakezu: ez dio axola! Baita jantzita ere, nahi izanez gero, besoak behintzat -besoak besterik ez- biluzik baldin baditut. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 114. orr.
Altxatu oholtza, eta antzez iezadazue zeuen ikuskizunik hoberena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.
Izan ere, antzez daitezkeen itxurak dira horiek oro; barnean ditut nik erakutsi nahi eta ezinenak: besteok, ikur eta jantziak baino ez saminarenak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.
Harmoniazko koadro batean sartu behar dira guztiak, eta antzez daitekeena antzeztu! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.
Gabriel ferekatzen zuten, eta hala ikasi zuen hark tragediazko bertso etenik eta baserritar antzez-txantxa baldarrik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.
Jatetxe batera joaten baginen, edo elkarrekin paseatzera, nire eskua bere eskuen artean hartu, eta, mintzo goren antzez-giroko batez, esango zidan: "Zin degiot, ene xarmant, ez naizela inoiz berorren karreraz jelos izanen". Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.