Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1921eko antzezpena bera ere ez da hartu behar Sei Personaggi in cerca d'autore obraren behin betiko erredakziotzat, geroztik antzezle, antzerki zuzendari eta eszenografo askok egingo zizkioten ekarpen askoren abiapuntutzat baizik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 11. orr.
Ez dut afaria irentsi nahi antzezpena hasi baino bost minutu lehenago. -Antzezpenak hunkitu egin gaitu, besterik ez, Susie. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 264. orr.
Biluzturik zeudenean ere, emakumeak bazekien gau hura antzezpen arrunta zela, botila huts batetik ateratzen zen sentipenik gabeko oroitzapen ironiko bat. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 66. orr.
Dembak hori esan eta eztulka hasi zen lehertu beharrean, eta inondik ere ito egingo zen, ateko txirrin hotsak eten ez balio tisiko baten azken orduen antzezpen birtuosoa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.
Munduko antzezpenik onena izan zitekeen, munduko aktorerik onenek antzeztua eta, hala ere, porrot handia izateko arriskua hortxe dago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.
Pistola beltza gizasemearen eskuetan heriotzaren aldarrikapen bihurtzen den bezala, emakumearen eskuetan zerbait oso bestelakoa iruditzen baitzaigu, antzezpen sotil edo gezurrezko zerbait, jostailu bat, azken finean, are gehiago emakumea liraina edo ederra denean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.
Mentxuk maiz irudikatu izan zuen Luigi bera ispilu haren aurrean makillajeko eta bere buruarentzako antzezpen saioak egiten. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 70. orr.
Antzezpen kutsuko keinu dramatikoarekin, zizpoleta bateko bala bakar bat eman zion Felixi, inguruan begirale zuen jendearen aurrean, eta "Errusiari egin diezaiokezun mesederik handiena da" esan zion. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.
Ni ez ninduten ia aipatzen, eta hartara hobeto, ez bainekien ume haren aita zein neurritan ote nintzen: nik txuriaren gainean beltza jartzen nekien, hitzak harilkatu eta esaldiak osatzen alegia, eta kamera, mugimendu, musika eta antzezpen kontu haiek ostera... Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.
Altzoko erraldoiari buruzko txotxongilo antzezpen baterako pertsonaiak sortzeko eskatu diote, eta collageak egiten ari da. ETC-prentsa Berria, 2013-04-03
Txotxongilo antzezpenak egiteaz gain, Txotxongilo taldeak bere lanak beste formatu batzuetan ere argitaratu ditu, hala nola, diskak eta liburuak. ETC-entziklopedia Txotxongilo Taldea, Wikipedia