Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama zen, izan, antzezle, eta arrakasta handia izaten zuen bere lanetan; aitak ez zuen antzerkirako batere balio, eta edaten hasi zen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.
Ez zuen inongo doinurik, eta ahotsa antzezle batek bezala modulatzen zuen: mahai batetik bestera ozen hitz egin gabe, neure ondoan balego bezala eta leun eta gozo entzun ahal izateko moduan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 111. orr.
Jeanek antzezle baten moduan egin zuen txalo. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 110. orr.
Hogeita hamar urte atzerago, jaurtikin horrek berak Lincoln hil zuen, antzezle baten egintza kriminal edo eta magiko bat tarteko; izan ere, Shakespeare-ren hitzek Marko Bruto, Zesarren hiltzailea, bihurtu baitzuten antzezle hura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.
Azkeneko honetan ere Kimikako eskolako iskanbila bera errepikatu nahi izan zuten ikasleek; irakasleak, ordea -aguretxo lehor eta erretxin bat-, aurre egin zien, esanez berari inork ez ziola barrerik egingo ezta txalorik ere, antzezle bat balitz bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 28. orr.
Frantses zinema zuzendaria eta antzezlea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.
Psikologoa eta puta: biak dira bota-behar baten hartzaile ordainduak; biak dira interes eta pasio berberaren antzezleak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.
Pirandelloren lehenengo moldapenean, esate baterako, antzezleak eta pertsonaiak ate beretik sartzen ziren agertokira. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.
Pitoiefen eszenografian, antzezleak eta pertsonaiak ongi bereizteko, pertsonaiak igogailu baten bidez agerrarazten ziren agertokian, eta igogailu baten bidez desagerrarazten ziren, orobat, agertokitik, antzezleen ezintasunaz etsirik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.
Philip Seymour Hoffman antzezlearen lana ikusita, Oscarra ia ziurtatuta du. Berria - Kultura 2006-03-01
Eszenografoaren lanbidea aski berandu azaldu zen antzerkian; gaur egun sorkuntza-lan, artelan bezala ikusten da, eta egilearen edo antzezleen lanarekin parekatzen da batzuetan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Antzezleek duintasunez garatu zituzten beren rolak. Berria - Kultura 2004-03-25
Zuetako zein antzezlek jokatu behar du Madama Pazena? Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 88. orr.
1910etik aurrera, Nino Martoglio eta Angelo Musco antzezleek eskaturik, bere antzezlanak antzezarazten hasiko da Erroman, Siziliako dialektoan lehendabizi. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 9. orr.
Ehunka antzezleek lagun egin zioten protagonistari; zenbaiten papera konplexua izan zen; beste zenbaitena, berriz, une-unekoa. deia horretatik abiatuta, Pirandellok ikusleen artetik sarrarazi zituen pertsonaiak, antzezleen eta haien arteko desberdintasuna nabarmenarazteko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.
Beste aulki batzuk, han-hemenka: eskuinean eta ezkerrean, antzezleentzat; eta piano bat atzealdean, alde batera, ia ezkutuan. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.
Herriz herriko antzerki emanaldi eskergak, zeinetan milaka antzezleek parte hartzen baitute, gertatu ziren hiri eta mendi beretan berrituz jazoera historikoak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.
Irrati eta telebistako hainbat emakume-ahots zituen gustuko Egutxik, eta telebistako antzezleak agertzen zirenean, begiak itxi eta haien ahotsa entzuten zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 108. orr.
Antza denez, garai bateko emakume antzezle bat, Edgarren laguna ere izan zena, Barne Ministerioaren Ohitura Onetarako Idazkaria zen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.
Vittorio de Sica italiar antzezlearen ustetan, lo egiteko begietatik hartzen den pilula bakarra da etxe guztietan ikus daitekeen tresna itsusi hori. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.
Peter Sellers ingeles antzezlearen jokoak areagotzen du egoeraren barregarritasuna, berak jokatzen baititu paper guztiak: Dukesa handia, lehen ministroa, Sarjentua, eta abar. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.
Antzezle berriak antzezlan zaharrean, alegia. Berria - Harian 2006-01-06
Las memorias de Sarah Bernhardt-en XIX. mende amaierako eta XX.aren hasierako antzezle mitikoaren bizitza harrigarria azaltzen digu Sarah zaharrak. Berria - Kultura 2006-01-13
Antzezle aspergarriz betetako filma txar batean bezala, Wildek, diru-premiak itota, lau hilabetetan idatzi zuen komedia hau, orduko antzezle ospetsuenetako batentzat, George Alexander-entzat. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 77. orr.
Vienan estrenatu berri den obra bateko antzezle nagusia da eta kritikak ezin hobeak izan dira. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.
Nire isilmandatariak, antzezle bikaina baita, harridurazko, etsipenezko eta barkamenezko gertaldi ttipi bat jokatu zuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 143. orr.
Souteneur bat ematen zuen, edo, hobeki esan, putazain-papera egiten zuen antzezle txar bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.
Ez dugu dirurik batere, jaun zerbitzala, kobrezko xaflok eta kamelot tindatuzko piezok baino, eta antzezle ibildaun behartsuak gara, gaixo gu, berori ere den bezala. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.
Baina Pirandello antzerkigile ospetsu egingo duten obra nagusiak 1915etik aurrera hasi ziren antzezten Italiako antzezle ezagunenak. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 9. orr.
Ikusteko asmoa duen filmaren izenburua esaten dit, eta segidan esaten diot hartan parte hartzen duten antzezle nagusien izenen zerrenda, eta hartaz argitaratu diren kritikak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 187. orr.
Argazkietako beste batzuk lanekoak ziren eta Louise antzezle ospetsu askoren alboan ageri zen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.
Antzezle amateurrak zarete? Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 67. orr.
Ava Gardner antzezle izarrak behin baino gehiagotan hartzen omen zituen bere ohean pilotari maitaleak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 117. orr.
Hasieran, dekoraturik eta albo oihalik batere ez duen agertoki batean entsegua egiten ari diren Antzerki Konpainia bateko antzezle gaixoen ustekabea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 149. orr.
Entsegua hasi behar duten hiru antzezleak eta Lehen Antzezle Emakumezkoa salbu. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 23. orr.
Antzezle amateurrak zarete? Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 67. orr.
Alde batetik, Annie Parmentier antzezle ohia, bere alaba Isabellen aitatasuna Marcel Martini egozten ziona, eta, bestetik, Hélène Daudet, haren alargun gaztea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.
Berezko antzezle eta mimogilea zen, are artean ia hitzik esaten ez zekienean ere, Lorraine Colek idatzi duenez: [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.
Eroaren gisan maitemindu zen Madam Tschissik izeneko antzezle histrioniko batez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Antzezle ikaragarri ona, Nathan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.
Kaleratu berriari ongietorria egin ziotenean, hantxe agertu ziren EAJko eta Jauriaeneko daktilografo horiek euren antzezle dohainak jendaurrean erakustera. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 189. orr.
-Kar, kar! -garrasi egin du antzezle ahotsarekin-. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.
Gauerdia pasatxo zenean, jendez bete-beteta zegoen geltoki batera iritsi ziren; antzezle konpainia bat zen bidez aldatzen, Valentziako trena utzi, handik baitzetozen, eta Andaluziakoa hartzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.
Nire antzezle karrerak ordudanik ezagutu zuen arrakasta itzela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.
Ez al nuke aski hauxe, eta luma-oihan bat soinean -gainerakoan zoriak itzuli gaizto emanez gero- eta Probentzako arrosa bi zapata kalatuetan, bazkidetza bat lortzeko antzezle-talde batean? 1921ean idatzi zuen, esan bezala, Pirandellok, eta urte horretako maiatzaren 10ean estreinatu zuen, Erromako Teatro della Valle antzokian Niccomedi antzezle taldeak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 134. orr.
Zinema-antzezle baten gisa, adats gorri aizuna ezker-eskuin kulunkatzen zitzaion, bere jabearen mugimenduekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
antzezle bat (15); antzezle batek (6); antzezle baten (6); antzezle emakumezkoa ez (3); antzezle emakumezkoa seinalatuko (3); antzezle emakumezkoak (4); antzezle gazte emakumezkoa (6); antzezle gazte gizonezkoa (12); antzezle guztiak (3); beste antzezle batzuk (3); burua lehen antzezle (4); lehen antzezle emakumezkoa (33); lehen antzezle emakumezkoari (7); lehen antzezle gizonezkoa (31); lehen antzezle gizonezkoari (6)
antzezlea sartzen (3); errege antzezlea (5); erregina antzezlea (6); hirugarren antzezlea (3); lehen antzezlea (10)
antzezleak barrez (3); antzezleak ez (4); antzezleak harriturik (3); burua eta antzezleak (4); dira antzezleak (3)