Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Boz ederra zuela eta aitzindari zonbaitek pentsatu zuten antzezlari bezala bazukeela biziaren irabaztekoa, bainan mementoan liburu irakurtzen eta erdara ikasten aritzea aski zitzakon. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.
Martxoaren 25an, ostirala, Xuriatea ostatuan arratseko 8: 30tan, ezagutzen ez diren bi artisten arteko topaketa: Joel Merah (Garazi Filantropik Orkestra taldeko gitarista) eta Jules (antzezlaria, "Port du casque obligatoire" ikusgarrian aurkeztu dena). Herria 2005-03-24
Plataforma grekoek egiten dutena baino handiagoa izango da, gure artean antzezlari guztiek eszenan lan egiten baitute, orkestra senadoreen eserlekuak jartzeko utziz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.
Grekoek logeion (solas-plaza) deitzen diote, aktore tragikoek eta komikoek eszenan egiten dituztelako beren hizketaldiak, gainerako antzezlariek beren lana orkestran egiten duten bitartean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.
-Japoniako Nô antzezlariek bost minutu ematen dute antzeztokiaren erdiraino heltzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 224. orr.
Irakurtzen hasi eta hain ongi egin zuen -antzezlari trebea bailitzan-, non ezin izan nituen hitzak banan-banan jaso; esan nahi dut testuari abandonatu nintzaiola. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.
Fifine genuen komedia egiten zen garaian gure herrian, antzezlari hoberenetarik, irria erakartzen zuena agertu bezain laster taulen gainean. Herria 2002-09-12