Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amilibiari txalo haiek gustatu eta, esku-zarten zaparrada hura gehiagotan ere errepikatuko zela pentsatuz, antzezkizunak edozein aitzakiarekin gerarazten hasi zen, ikusleak zeharo haserretu zitzaizkion arte. Eszenaren atzean portikoak egin behar dira, hain zuzen ere, antzezkizunaren erdian euria hasi eta eten beharra gertatuz gero, jendeak izan dezan nora bildu, eta koroek ere leku horretan izan dezaten prestatzeko adina leku. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 136. orr.
Film baten proiekzioa edo antzezkizunen bat ustekabean eteten denean, palkoan Amilibia agertu den seinale. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 136. orr.
Paladinarena egiten duen antzezlea dudatan geratu da, baina eskaera aho batekoa dela ikusirik, Aita Froilan "hiltzea" erabaki du, horrek antzezkizunaren jarraipen logikoa zeharo zapuzten badu ere. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 137. orr.