Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antzezgela iz teatro lan bat antzezteko gela.
Biluztasuna, paradisutik eta haurtzarotik egotzitakoentzat, bi eratakoa izan ohi da: bata da biluztasun biluzia edo gorria, eta hor ez dira sartzen ustekabekoak ez diren biluztasun ohiturazko edo arautuak -mediku-gela, aldagela, antzezgela, ezkongela, putagela eta abarretakoak-, eta ezta toki jakinetan "nudismoa eta naturismoa naturaltasun osoz" praktikatzen duten popabisteroen biluztasun zuri edo jantzia ere: hori jantzita egoteko beste era hagitz errespetagarri bat baizik ez da, nudismoaren teorikoek berek aitortzen eta defendatzen dutenez; protestako biluztasuna edo zerbait [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.