Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpatari antzetsua eta ezin trebeagoa zen, bertzalde, egunoroz bere ezpata erabiltzerat entseiatzen zena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 519. orr.
-Hortxe dago gakoa, Pavel Ivanovitx! -esan zuen Manilovek leunki, eta begitarte gozoa jarri zuen, gozoegia aukeran, hala nola izaten baita gozoegia mediku antzetsuak, gaixoari alaigarri izango zaiolakoan, neurririk gabe eztitzen duen edabea-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.
Jaun Marcelen eta aita Bartolomeren eskola emaiteko moduak arras diferentak ziren: biak ziren katolikoak, eta biak hitz egiten trebeak, antzetsuak eta jasoak, baina jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.
Merkatariak, oso antzetsua bera, berehalaxe altxatu zuen salmahaiko ohola, eta, igarobidea horrela irekirik, saltoki barruan kokatu zen, salgaiak atzean eta eroslea aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.
Eta harro ere nengoen, egia erran, alde batetik, zeren eta Mignonen laudorioek klarki adierazten baitzidaten ezen, materia hartan eta trabailu haietan hasi berria nintzen arren, nornahi-den baino gaiago eta antzetsuago izan nintekeela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 481. orr.