Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antzerti (ETCn 535 agerraldi cf teatro ETCn 5.702 agerraldi) iz jendaurrean gertaera sail bat irudikatzean datzan edertia. ik teatro; antzerki.
Irakasle ikasi zuen Eskoriatzako Irakasle Eskolan eta antzerki ikasketak egin zituen Antzerti eskolan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 385. orr.
Batak zigarroa piztuko du, bestea jokatzeko izendatu dioten rolagatik kexuka arituko da, hurrenak antzerti aldizkari batetik albisteren bat irakurriko die ahots goran bere lagunei. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 19. orr.
Badakik puristek beti esaten dutela elkarrizketa ugarirekin ez dagoela prosa narratibo onik, dialogoak antzertirako utzi behar direla. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 83. orr.