Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hutsik dago, eta dendaria marrubiak paratzen ari da zumezko saski dotoreetan, miniaturetako antzerkitxo baterako atrezzoa balitz bezala. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.
Sartu barik egin zuen antzerkitxoa atetik, norbaiten aurrean interpretazio saioren bat burutzen egongo balitz bezala, harik eta inguruan inor ez zeukala konturatu zen are. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 98. orr.
Eta gero antzerkitxoa eta gero harrera afari baten modukoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.
Ezin da egia esan, ezin daiteke bera izan hilketa odoltsu horiek agintzen dituena, nik beste pertsona bat gogoratzen dut, txotxongilo antzerkitxoak antolatzen zituen mutil argala, literaturazale amorratua. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.
Herri-giroko tradiziotik kanpora, nor izendun bakar batengan aurkitu dut hori berori; Nemesio Etxanizen "Zotzean bizia" izeneko antzerkitxoan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.