Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzerkilaria monologo luze batean ari zen bere bizitza kontatzen, bere amodioak eta oroitzapenak aletzen, taula erdian bakarrik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.
Bederatzi antzerkilari, hamabi neska dantzari eta Beñat Achiary kantari: hastetik buru bada segur mugimendu taula gainean! Herria 2005-11-03
Musika eta dantza nahasiz, orotara 100 dantzari, soinulari eta antzerkilari biltzen ditu lan horrek. Berria - Kultura 2006-02-24
Karrikako xokoetan erakusmahaiak, artisau azoka, liburu saltzaileak, abesbatzak, trikitilariak, txalapartariak, antzerkilariak, haurren jokoak eta abar antolatuak ziren. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Infernuko piperminak zirikaturik ari den apaiza atleta bat da: antzerkilari eta istorio kontalari izateaz gain, abeslaria eta dantzaria ere bada. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 76. orr.
Irri hedatzaile, denbora berean antzerkilari, hau dugu Patzo HirigarayIrulegi irratiko langile ezaguna. Herria 2005-11-10
Hor mintzatuko dira Pier/Pol Berzaitz, "Ramuntxo" pastoralaren idazle eta errejenta, Txomin Hegi antzerkilaria eta Beñat Oiharzabal euskaltzaina. Herria 2003-06-05
Ostiral arats honetan, ekainaren 13an, 21etan, AIEC-ko kultur gelan, Jean-François Balerdi antzerkilariak bere ikusgarria aurkezten dauku: "ET PLUS SI AFFINITES". Herria 2003-06-12
Psikomotrizitatea lantzen duen pertsona dago, antzerkilariarekin batera. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Hortik landa, egunaren momento berezia ezagutuko dugu Zan Pantzarraren epaiketarekin, eskoletako haurrak eta antzerkilariek emanik. Herria 2001-03-01
Geroztik, bertsularitza sustatu nahian, kantari eta antzerkilarien artetik, bertsulari gazte ala ezagun batzu ere sartu dira gau-beiletako egitarauetan, hala nola Sarasua, Irazu, Xalbador, Ezponda, Alkhat, Maialen Lujanbio eta beste. Herria 2003-02-27
Politikariek, instituzioek, geuk antzerkilariok ez dugu lortu, besterik ez bada ere, arte eszenikoak zerbait direla eta norberaren hazkunde pertsonalerako balio dutela adieraztea. Berria - Kultura 2006-01-06
Larunbatean, aratseko 9 etan, irri-emanaldibat, Baigorri Biletxean, Pantzo Hirigarai eta Beñat Bidegain antzerkilari umoretsuekin. Herria 2003-04-17
Irri-emanaldibat, Kalakirri, apirilaren 19 an, larunbat aratseko 9 etan, Biletxean, Pantzo Hirigarai baigorriarra eta Beñat Bidegain lekondar antzerkilari umoretsuekin. Herria 2003-04-17
Lukax Dorronsoro antzerkilari ezaguna atxilotu egin zuten, Gaztelu auzoan apaiz zen garaian. Berria - Kultura 2004-01-17
Berriz ere hemen ditugu fleitean herriko antzerkilari trebeak. Herria 2004-11-25
Mauleko Argia ikastetxeko eta Sohütako Eperra ikastolako antzerkilari gazteak. Berria - Kultura 2006-05-10
Copi antzerkilari argentinarraren lau obra taularatuko ditu, frantsesez. Berria - Kultura 2004-08-29
Enrique Alonso Cachirulo zuzendari, aktore, produktore eta antzerkilari mexikarra hil da 80 urterekin. Berria - Kultura 2004-08-29
Aspaldiko partez, herritar antzerkilariak. Herria 2004-11-04
Goi-maileko antzerkilari batzu agertuko dira taulen gainean, Joseba Tapia musikariaren laguntzarekin. Herria 2003-02-27
Hor ginituen Baigorriar "Porru Salda"-ko antzerkilariak. Herria 2004-10-14
Zortzi antzerkilari talde partzuer akulatuko da sail guzia. Herria 2004-05-20
"LES BARBEAUX TRUITES" Languedoc-eko sonülari antzerkilari taldea. Herria 2005-03-17
antzerkilari gazteak (5); antzerkilari trebeak (3)