Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abandonatze iz bazterrera, alde batera uztea; eskutik uztea; bertan behera uztea.

Gelaxkaren usainak, tabakoaren kearekin beroturiko usain likoretsu hark, mozkortu egiten zuen, zorion berezia ematen, bere buruaz ahaztarazten; eta, abandonatze hartan kulunkatzen zenean, konturik larrienak ere onartzeko prest egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Baina, gero, Roryren gainean gaizki esaka hasi zen, bere alaba bakarra abandonatzearen errua egotziz, burutik ondo ez zegoela leporatuz, eta, gero, are eta txarragoa, ezkontzaren gaineko baieztapen ergel eta erreakzionario hura egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Zeren horixe baita hain zuzen ere ikustea eta ulertzea bere zentzu benetakoan, eta funts ororen gainetik dagoen hura gorestea, izakiak erabat abandonatzearen bitartez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus