Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzerkigintza iz antzerkiak moldatzeko edo jokatzeko jarduna.

Beste jardun batzuk ere badira, jakina, ipuin kontalaritza, txiste kontalaritza, maitasun gutunen lehiaketak, behar beste landu ez diren antzerkigintza eta txotxongiloak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 145. orr.

Antzerkigintzan ibili zara bai sortzaile gisa eta baita tailerrak emanez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 426. orr.

Lan honekin haurren antzerkigintzan eta txotxongiloen munduan murgildu da lehen aldiz.  Berria - Kultura   2004-03-09

Aristides Vargasek dioenez, Quitoko antzerkigintza une interesgarrian dago.  Berria - Kultura   2006-03-03

Haur literaturan obra gogoangarriak idatzi ditu, diskografian ere hainbat kanta ezagun, antzerkigintzan inkurtsio berritzaileak, irratirako gidoiak eta zer ez; baina, ezagunago Obabakoak-ez geroztik egin bazen ere, ez zuen etsi gerora.  Berria - Kultura   2004-02-04

Artikulugintzan hasi, antzerkigintzan jarraitu eta zinemagintzan asentatutako ibilbide osoa hartzen duen ardatza.  Berria - Kultura   2004-09-17

Testuok antzerkigintzaren eragileen aurrean erakustea garrantzitsua dela dio elkarte horrek, "modu horretan errazago iristen baitira taulara.  Berria - Kultura   2006-01-31

Antzerkigintzari batere ohartuak direnek beti gogoan duzkete antzerki horietarik asko: Menditarrak, Zurgin zaharra, Hazparneko anderea, Behorraren ostikoa, Eneko BizkaietaMaria Lorka, Gure behia hila da.  Herria   2001-03-08

Irudipena duzu, begi onez begiratuz gero behintzat, ez duela egokitu nahi izan garai berri zabar hauetara, non areto guztiak antzerkigintzari bizkarra eman eta telebistaren morroi bihurtu diren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Antzerkigintza modernoak, zorionez, forma tradizionalak gainditu ditu hainbat berrikuntza-olderi esker.  Berria - Kultura   2004-03-27

Ugartek La Barraca taldean zuzendarikide moduan egindako lana eta antzerkigintza profesionalean egindako sartu-irten arrakastatsuak nabarmendu dituzte liburuan.  Berria - Kultura   2006-02-17

Euskal antzerkigintzaren ezaugarriak aztertzeko mintegia antolatu dute.  Berria - Kultura   2006-02-17

Lipusek aipatu duenez, euskal antzerkigintzaren tradizioan erreferentzia argiak egonik ere, zaila da euskal antzerki garaikide bat dagoela esatea.  Berria - Kultura   2006-02-17

Euskal antzerkigintzaren uzta ona.  Berria - Kultura   2006-03-03

Max sarietako euskarazko antzerkigintzaren arloan, umeentzako hiru obra hautagai Haur eta gazteentzako antzerkigintzak ezaugarri propioak garatu dituen arlo bat izanik, emaitza oparo eta emankorrak eman ditu azken urteotan.  Berria - Kultura   2006-02-01

Esanguratsua izan da aurten izendatutako gehienak haur antzerkigintzari loturiko testuak izan direla, Anartz Zuazua eta Klaus Grotenen Xomorroak eta Emilio Fernandez Pinedoren Txaribari tarteko.  Berria - Kultura   2006-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal antzerkigintzan (4)

euskal antzerkigintzaren (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus