Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzerkigile 1 iz antzerti lanak idazten dituen pertsona.

Elejiraren helburua da, gure dantzari, kirolari, intelektual, kantari, antzerkigile eta hizlariak mugimenduan jartzea, eta sortzen duten kultura ezagutaraztea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 32. orr.

Rafael Villasús jaun hura gizagaixo bat zen, bertsozko komedia eta drama negargarriak idazten zituen antzerkigilea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Baziren antzerkigileak, eta baziren aktoreak, antzerki lanak prestatu zituztenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Oliver Goldsmith poeta, entseiulari eta antzerkigileak idatzia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 304. orr.

Antton Luku irakasle eta antzerkigileak hitzaldia emango du aurrenik, eta gero Globokop, bi sosetan saltzeko tobera izeneko lana taularatuko du taldeak.  Berria - Kultura   2004-04-22

Leo Bassi antzerkigilearen aurkako lehergailu bat indargabetu du Poliziak Madrilen.  Berria - Kultura   2006-03-03

Izu musika taldeak kontzertua eskaini zuen eta beraiekin batera Ana Mendiola txalapartaria eta Rita Aldai antzerkigilea izan ziren.  Berria - Harian   2006-03-09

Gabriele D'Annunzio poeta, nobelagile eta antzerkigilearen drama (1863-1938, Pescaran jaioa).  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Brasilgo antzerkigile Pedro Bloch hil da.  Berria - Kultura   2004-02-25

Idazle, zinemagile eta antzerkigile handia izateaz gain, artean estilo propioa sortu zuen jean cocteauk.  Berria - Kultura   2004-08-15

Euskarazko antzerkigile onenaren saria jasotzeko hautagaiak izango dira apirilaren 26ko saioan.  Berria - Kultura   2004-02-18

Gogol eleberrigile eta antzerkigile paregabea izan zen, eta berebiziko eragina izan zuen Errusiako literaturan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Pirandello antzerkigile ospetsu egingo duten obra nagusiak 1915etik aurrera hasi ziren antzezten Italiako antzezle ezagunenak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 9. orr.

Maizenik antzerkigile sonatu gisa aurkeztu izan bada ere, azken urteetako kritikak istorio eta narrazio laburren idazle gisa garrantzi eta sormen handiagokotzat jo izan du, izan ere perfekzio harrigarrira iritsi zen genero horretan.  Berria - Kultura   2004-07-15

1968an Sobietar Batasunak Txekoslovakia hartu zuenerako Literatura estudiatu zuen eta sonadun editore eta antzerkigile bilakatu.  Berria - Kultura   2004-07-16

Beobidek azaldu duenez, antzerkigile gipuzkoarrak euskararen mundura ekarri ditu zazpi bekatu nagusiak amorrua, lizunkeria, zuhurkeria, bekaizkeria, nagikeria, hantustea eta tripazainkeria, "ikusleari egunerokoan euskararen inguruan sortzen diren hainbat egoera bitxi eta batzuetan larri aurkezteko".  Berria - Kultura   2004-12-17

Maria Dolores Agirre antzerkigile errezildarrak Frankismo garaian izandako bizipenak eta gerora izan duen garrantzia biltzen du Egan-ek.  Berria - Kultura   2004-02-07

Austrian programa aberatsa antolatu du Peter Sellars antzerkigile estatubatuarrak, hiru ataletan, eta 2006. urte osoa iraungo du.  Berria - Kultura   2006-01-06

Euskaraz ez jakin arren, Bertolt Brecht, bi mundu gerren arteko antzerkigile alemaniarraren Kaukasoar klerazko biribila, euskaraz emateko proiektua abian jarria du Chimeres antzerki taldearekin.  Berria - Kultura   2004-01-30

Bertolt Brecht (Bavaria, 1898-1956) idazle eta antzerkigile alemanaren argitaragabeko zenbait testu aurkitu ditu Suitzan Werner Wüthrich idazleak.  Berria - Kultura   2004-08-24

Tadeus Kantor antzerkigile poloniarraren liburu bat irakurri berri dut, eta esaten du gustatzen zitzaiola oholtza inguruan mugitzea, antzezlanaren tempo-a neurtzea eta zuzentzea.  Berria - Kultura   2006-04-09

Fathia el Assal antzerkigile egipziarrak idatzi du Nazioarteko Antzerki Eguneko mezua, mundu osoko antzokietan irakurriko dena.  Berria - Kultura   2004-03-27

Euskal antzerkigile onenaren sariko hautagaitza,  Berria - Kultura   2004-02-12

2 (hitz elkartuetan)

Platonek bere antzerkigile gaitasuna erakutsi zuen maitasunaren inguruko sinposio honetan, pertsonaiak beren hitzaldien bidez aurkeztu eta deskribatu baitzituen.  Berria - Kultura   2004-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzerkigile onenaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus