Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire antzerkia jokatzen diot! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 151. orr.
Erran nahi baita, gizon zuhurrari dagokiola, janari eta edari goxoak hartuz, izarian, bere burua indarberritzea eta suspertzea, eta orobat lurrinez, etxeko landareen graziaz, apainduraz, musikaz, gorputza lantzeko jokoez, antzerkiez eta horrelako beste gauzez, nehori kalterik egin gabe balia daitezkeenez baliatzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.
Nire neskak harrituta begiratu zidan (ni ez naiz gure jolasaldietan antzerkiak asmatzen dituen horietakoa), eta bere eskua nire sexuraino jaitsi eta ferekatzen hasi zitzaidan, nik bere alutxo maitea gogotsu miazten eta mutilaren zakilkadak sentitzen nituen bitartean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.
Edo musikan, edo antzerkian, edo lagun arteko elkarrizketa batean, edo nik dakita non. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 13. orr.
Orduan, erabakita baldin baduzu zinean lan egin nahi duzula, joan New Yorkera eta antzerkian lan egin. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.
Orduan, antzerkiko hizketa moldea antzeratuz: Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.
Literaturan nekez sortzen da ezer hutsetik, eta Queneauk ere bazuen, oso urrutira joan gabe, nondik zer hartua, esate baterako Edmond Rostanden Cyrano de Bergerac antzerkiko pasarte ospetsuan, Cyranok erantzun hau ematen dionean beraren sudurraz trufatzen ari denari: Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 9. orr.
Antzerkira joan, terrazetan eseri. «Bizia lo», 2003 - 16. orr.
Kutsidazu bidea, Ixabel antzerkira moldatu eta ezin sinisturik gaude gertatzen ari dena. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 114. orr.
Eta antzerkietan pantomima aktoreek hitzik gabe istorio osoak dantzaz eta pantomimaz kontatzen eta adierazten dizkigute. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 176. orr.
Garai hartan, hain zuzen, antzerkia zen literatura-adierazpen nagusietariko bat, komedia zein tragedia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.
Antzerkigile, izø Frantsesetik antzerkiak egokitzen dituena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.
Luigi semea, ordea, literatura zaleago zen, sufre ustiatzaile eta saltzaile baino; hamabi urte zituela bost ekitalditako tragedia bat idatzi zuen: urte askoan bazterturik izango zuen antzerkirako trebezia baten lehen adierazpena. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.
Kasurako: antzerki egiten ari deneantxe ez ote da ari serioen? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.
Xelebretan xelebrea, antzerkirako eta imitaziorako dohain apartak zituen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.
Orduan haiengana joan eta han ez zegoela erretzerik, "mesedez andereño", eskatu zion, erdi antzerkian, aspaldiko ezagunak izan behar zuten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.
Lotsa hau ez da jokatzen ari naizen antzerkia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 145. orr.
Antzerkia egiten ere jartzen gintuen, eta, judua nintzela jakin baino hiruzpalau hilabete lehenago, Schiller-en Gaizkileak tragediako Franz Moor-ena egin nuen, arrakasta handiz, gymnasiumeko teatro-aretoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 62. orr.
Antzerkiak du bereziki garrantzia, beldurra eta urrikia pizten dituelako modu artifizialean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
-Ez, ez duk elizgizona, antzerkiko neskekin ateratzen duk. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 39. orr.
Orduan, niri kendutako koadernoetatik poemaren bat edo beste irakurtzen zuen Juliok, antzerkia egiten ari balitz bezala imintzio nabarmen haiek eginez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.
Nazkatuta ninduten, leporaino beteta, egunero tratatu behar nituen artista, idazle, musikari, aktore, zinema edo antzerki zuzendari, bertsolari, dantzari eta abarrek. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Dagoeneko antzerkirako jantzita daude batzuk. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Unibertsitate-egoitzako neska batzuek antzerkirako sarrera bat sobera zuten eta gonbidatu egin ninduten gau batean. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.
Joan den astean bezala, Weinerrekin antzerkira joan hintzenean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 45. orr.
Ez zait begitantzen zentzuzkoa, Azkoitiko antzerki talde batek, Azkoitian bertan jokatu beharreko antzerkilanean, bertakoa ez den hizkera erabiltzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 45. orr.
-Ez duk ba antzerkiarekin hasteko asmorik izango? - kezkatuta. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 11. orr.
Gogora zetorkidan nola antzerki bat ikusten egon eta gero bokadilloak jatera joan ginen eta nola kitsch-ari buruzko xinplekeriak esaten aritu ginen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 139. orr.
Bere aitari zor zizkion irakurtzeko eta antzerki edo literaturarako zaletasunak ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.
Begiak itxi zituen, gorputzez baizik hango antzerki hartan ez zuela parte hartzen adierazi nahian bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 219. orr.
Ohartu zenean nirekin jai dagoela pinturaz, antzerkiaz eta horrelakoez jardunez gero, negozio-gizon gisa mintzatu zen, ez lotsagabe, baina bai pragmatiko, suitzar erara, alegia, eta halaxe izan ere: suitzarraøø. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.
Ez daukat kemenik antzerkia egiten jarraitzeko, neure ukoan bildu nahi dut. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.
Ea ba, Berlusgoñi, erantzun ezazu hau: zertarako bahitu dute katarrek Jefea, edo Guebokinder Artximandrita, dena antzerki hutsa bazen, adiskideak direnez? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 50. orr.
Bere silueta irudikatzen du, hormaren kontra itzal-antzerki txinatarra egiten duenaren erara, argal eta zuri, zeruak bidalitako aingeru eroria legez, hegal bustidun aingerua legez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 36. orr.
-Antonia San Juanen Emakumeen Unibertsoa, Irungo antzerki gaztearen erakusketara dator. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 30. orr.
Borroka, berriz, antzerki hutsa izan liteke, estatu kolpe eta parrizidioa legitimatzeko amarrua. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.
-Geldi! Egiaz uste ote dun erakarri egin duela hire antzerki barregarri horrek? Askoz erakargarriagoa haiz iraintzen naunanean edota arrain ustela bezala tratatzen naunanean. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 97. orr.
Aspaldiko antzerki zahar hau, hagitz ongi gogoratu berria digu Eduardo Gil Berak ere: Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 23. orr.
Antzerki handi bateko funtzio orokorrean papera ulertu barik jokatzen ari dela iruditu zaio Sergeiri. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 69. orr.
Ondo begiraturik, begiaren norabidea koadroaren hondotik aurrealdera eramanik, tropa bat baino, alemanek maite zuten gizon armatuen multzoa baino, antzerki konpainia dirudi gehiago: iluntasun eta itzal artetik argira, bizitzaren azpi-azpian ezkuturik dagoen anabasatik ordena geometriko berrira doan komediante-konpainia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.
"Nire eginbeharra bete": bai esapide gogor eta antzerki kutsukoa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.
-Ez beldurtu, mutiko -erran zidan Hilde andereak, antzerki emanaldi bat ikusten ariko balitz bezain lasai. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 107. orr.
Solasak halako antzerki kutsua zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.
Oihalak eta olioak utzi, eta brotxa latza eskuan hartuta, etxeak margotuko zituen edo antzerki konpainia baterako eszenografia egingo. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 14. orr.
Hamabost ipuin bilduma (hirurehundik gora ipuin), sei eleberri, hiru bidaia liburu, bi antzerki obra, ehundaka kronika, hamabi urtetan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.
Entzun zen, antzerki-guduen aurretik bezala, turuta-deiadarraldi goibel bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.
Gaur gauean etortzekoa zinela esan zenidanean, hitzordu asko utzi nuen bertan behera, antzerki-saio bat, besteak beste. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.
Tupustean gogoratu zituen jolasak eta irribarreak, itsas ertzean oinutsik eginiko kilometro amaigabeak, eskutik helduta eginiko familia antzerkiak... Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 83. orr.
-Txotxongilo antzerkia egitera -esan zuen maniobraburuak-. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.
Absurduaren antzerkia 1940ko, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan zehar hainbat europar eta estatubatuar antzerkigileek idatzitako antzezlan multzo bat da. ETC-entziklopedia Absurduaren antzerkia, Wikipedia
Ez zen desesperazioa sentitzen nuena, absurduaren antzerkiko pertsonaia bat nintzelako kontzientzia baizik. ETC-literatura, saiakera Zintzoen saldoan, Jon Alonso, Txalaparta, 2012
Bere lorpenik handiena Europako joerak eta absurduaren antzerkia Txinan sartu izana dira. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-04
Ia mende erdi geroago euskarara egokitzen den antzezlan hau "absurduaren antzerkia" deritzon estiloan sailkatu ohi da. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-14
Absurduaren antzerkitik gertu daude zure idazlanak, ezta? ETC-prentsa Argia, 2003-06-15
Absurduaren antzerkitik gertu dago Samara Velteren lana; umorea erabilita, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta fina egitea da helburua. ETC-prentsa Goienkaria, 2009-09-25
Laster, antzerkiak erakarrita, Txejoven eta Samuel Becketten absurduaren antzerkiak batez ere, haien obrak muntatu zituen Los Angelesko antzoki batean. ETC-prentsa Berria, 2005-07-06
Garai batean, hiru ildo nagusi ikusten ziren antzerkiaren munduan, hiru prozesu artikulatu: antzerki dramatikoa, antzerki epikoa, eta absurduaren antzerkia. ETC-prentsa Berria, 2007-01-20
Eta behingoz benetako zentzua eman zion berak hainbatetan jorratutako absurduaren antzerkiari, bi protagonistek bizi duten egoera absurdua benetako gertakizunetan oinarrituz. ETC-prentsa Berria, 2008-05-20
Aurten hogei urte Eugène Ionesco, absurduaren antzerkiaren beste aita, hil zela. ETC-prentsa Berria, 2014-09-04
Ateak zabal-zabalik zeuzkan zinema ala antzerki aktoreentzat, enpresari boteretsuentzat, familia dirudun premuentzat, politikarientzat, Hollywood-etik bisitan zebiltzan izar amerikarrentzat... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 188. orr.
antzerki amateurrak aurreko urteetan baino leku handiagoa izango du aurten Azpeitian, eta Pako Aristik mugimendu horren inguruko kazetaritza liburua egin du, 'bokadillo baten truke'. Berria - Kultura 2004-11-05
Pertsona biren arteko maitasun desioari buruzko lanarekin sartu dira antzerki amateurraren zirkuito bilbotarrean, eta saio bana egingo dute, Errekalden eta Santutxun. Berria - Kultura 2004-02-04
Guztira, 1.565 izan ziren profesionalenak eta 1.070, berriz, antzerki amateurreko saioak. Berria - Kultura 2004-08-04
Antzerki biomekanika: Meyerholdek eta Cechovek zehazturiko biomekanikaren printzipioetan oin hartuko du Roberto Romei italiarrak, Antzerki Biomekanikaren gaineko mintegia gidatzeko. Berria - Kultura 2004-09-02
Antzerki biomekanika Errusian sortu zen, 20ko hamarkadan. Berria - Kultura 2004-09-10
Kathakali antzerki-dantza, antzerki biomekanika, esperimentazio musikala, antzerki antropologia eta laborategia eta labirintoa ikerketagai dituztela, mintegi bana ematen ari dira. Berria - Kultura 2004-09-10
Euskal aktoreen elkarteak antolatuta, antzerk biomekanikari buruzko mintzaldia eman zuen Roberto Romeik Bilbon orain dela urtebete. Berria - Kultura 2004-09-10
Antzerki epikoa XX. mendearen lehen erdialdean Alemanian sortutako antzerki-mugimendua da. Bertolt Brecht antzerkigile alemanaren lanei eta teoriei loturik da bereziki ezagun, baina haren aurrekariak eta ondorengoak ere kontuan hartu beharrekoak dira hartaz aritzean; aipagarrienak Max Reinhardt and Erwin Piscator. ETC-entziklopedia Antzerki epiko, Wikipedia
Garai batean, hiru ildo nagusi ikusten ziren antzerkiaren munduan, hiru prozesu artikulatu: antzerki dramatikoa, antzerki epikoa, eta absurduaren antzerkia. ETC-prentsa Berria, 2007-01-20
Antzerki epiko eta espresionistaren adibide bikainenetako bat da. ETC-prentsa Berria, 2008-03-16
Antzerki epikoaren alde egin zuen hark. ETC-prentsa Berria, 2011-01-23
Amancio Ortegaren igoera kontatzen duen antzerki epiko bikain batean datza, pertsonaia horren mentalitatea eta bere jatorrizko lurraldearen gainean izan zuen eragina erakutsiz. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 188 zbk., 2012 - urtarrila_ otsaila
Brecht-ek gizartea aldatu nahi zuen antzerkiaren bidez, eta helburu horretarako, Aristoteles-engandik zetorren heroiarekiko enpatia kaltegarria zela ulertu zuen, eta Verfremdung Effekt delakoa garatu zuen bere Antzerki Epikoan aplikatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2019
Obran horretan antzerki espresionistaren aitzindaritzat har daitezkeen zenbait ezaugarri antzematen zaizkio. ETC-entziklopedia August Strindberg, Wikipedia
Gau Beilako antzerki laburrak prestatzen dituzte, Pantzo Irigaray-en "Porru salda" ikusgarritik behexiak. Herria 2004-11-04
'Gau bakar bat' antzerki lana kaleratu berri du Ixiar Rozasek, munduaren egungo egoeraren inguruko hausnarketa kritiko eta poetikoa. Berria - Kultura 2004-11-24
Antzerki lan bat sortzen hasten denetik antzokietara heldu arte bide luzea egin behar izaten dute antzerki taldeek, eta horretan ezinbestekoa izaten da merkaturatzea. Berria - Kultura 2004-09-01
Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz eta Hiria argitaletxearen eskutik, berak idatzitako nobela baten eta hiru antzerki lanen gaztelaniazko itzulpenak plazaratu ditu Karlos del Olmo idazle eta itzultzaileak. Berria - Kultura 2006-02-01
Ez zait begitantzen zentzuzkoa, Azkoitiko antzerki talde batek, Azkoitian bertan jokatu beharreko antzerkilanean, bertakoa ez den hizkera erabiltzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 45. orr.
Ez zait begitantzen zentzuzkoa, Azkoitiko antzerki talde batek, Azkoitian bertan jokatu beharreko antzerkilanean, bertakoa ez den hizkera erabiltzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 45. orr.
Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak bere azken sorkuntza aurkeztuko du lehen aldikotz martxoaren 6 an, larunbat aratseko 9 etan, Izpuran, Faustin Bentaberry gelan. Herria 2004-03-04
-Hogei bat urtez gazteekin ibili zira, bereziki antzerki taldeetan; gauza ona da, ez? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 16. orr.
Preteknologia edota Gimnasiako klase-orduetan izaten ziren saioak, eta antzerki taldean sartzeko nota onak izan behar ziren. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 71. orr.
Varsoviako geltokian hango kale-antzerki talde batek egin zigun harrera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 299. orr.
Antzerki taldekide batzuk baserri kalamastra batean jarri ziren bizitzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 227. orr.
Edo antzerkia egiten ari ote zen, euskal munduan arrakasta handia duen antzerki talde batean sartua baitabil gaur egun. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 109. orr.
Ez zait begitantzen zentzuzkoa, Azkoitiko antzerki talde batek, Azkoitian bertan jokatu beharreko antzerkilanean, bertakoa ez den hizkera erabiltzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 45. orr.
Bai, Azpeitian Lakrikun izeneko antzerki talde bat dago eta han aritzen naiz. Berria - Kultura 2004-02-01
Zortzi euskal antzerki taldek, hasi berriak, hainbat antzezlan taularatuko dituzte Bilboko auzuneetan antzerkia herritarrei gerturatzeko saioan. Berria - Kultura 2004-02-04
Landurik zuen lehenago, eta aldaketak ere egin zizkion beranduago, antzerki zuzendariek nola aktoreek eskatuta. Berria - Kultura 2004-02-27
Algis Arlauskas antzerki zuzendari eta gidoilaria pozik agertu zen bileraren ondoren. Berria - Kultura 2006-02-17
Hain zuzen ere, Pirandelloren obran, antzerki-idazlearen eragina ez ezik, Pirandello antzerki-zuzendariaren esperientzia azaltzen baita. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 11. orr.
Nazkatuta ninduten, leporaino beteta, egunero tratatu behar nituen artista, idazle, musikari, aktore, zinema edo antzerki zuzendari, bertsolari, dantzari eta abarrek. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Kantu eta irri antzerki . Herria 2004-11-18
Beste hitzorduen artean, Ados Teatro taldeak Antzara salda karrikako irri antzerkia emanen du hiru hizkuntzetan maiatzaren 22an Sokoburuko merkatuan. Berria - Kultura 2004-05-13
Ez duzu irri antzerki bateko tonto lapikoa izan nahi, ezta? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.
Bere silueta irudikatzen du, hormaren kontra itzal-antzerki txinatarra egiten duenaren erara, argal eta zuri, zeruak bidalitako aingeru eroria legez, hegal bustidun aingerua legez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 36. orr.
Alderantziz, ordea, askoz ere aldakorragoak ziren bestelako irudi batzuk, itzal antzerkikoak, esate baterako, bakunak eta garatu gabeak ziren figurazioari dagokionez, eta abar. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.
Kaleko autoen argiak erdizka itxitako pertsianaren zirrikituetatik sartzen ziren, eta itzal antzerkia osatzen zuten logelako sabaian. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 60. orr.
Eguerditan izanen da kale antzerkia, ondotik pintxo lehiaketa eta jastatze. Herria 2003-05-29
Varsoviako geltokian hango kale-antzerki talde batek egin zigun harrera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 299. orr.
Hipotesi hori defenditzen duen antzerki obra batek jarriko du abian, uztailaren 9an, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Berria - Kultura 2004-06-27
Lehenengo taldeak kale antzerkiaren arloko saria irabazi du, Chup Suey lanarekin; bigarrenak, berriz, aretoan egindako antzerkiaren arlokoa, Solala lanarekin. Berria - Kultura 2004-09-21
Ez badakite, hobe dut No antzerkia egin!. ETC-prentsa Argia, 2009-06-21
No antzerkia ekartzen dit gogora, kodifikazioa hain urrun pusatua baita zangoetatik begitartera, erietatik pasatuz. ETC-literatura, saiakera Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014
Nolanahi den, no antzerkian, kantaria ez da berriz taularatzen txaloak jasotzeko, bestela ere gutxitxo izaten dira beti. ETC-literatura, saiakera Hodien metafisika, Amelie Nothomb (Garazi Arrula Ruiz), Igela, 2017
antzerki amateurraren (7); antzerki antropologia (6); antzerki azoka (6); antzerki bat (52); antzerki baten (7); antzerki berria (7); antzerki dantza (12); antzerki emanaldi (20); antzerki emanaldia (5); antzerki emanaldiak (11); antzerki eskola (7); antzerki eskolako (9); antzerki eskolan (7); antzerki eta (59); antzerki eta dantza (15); antzerki eta kantu (6); antzerki ferian (8); antzerki festibala (29); antzerki hau (7); antzerki honen (6); antzerki hori (6); antzerki hunek (6); antzerki hutsa (6); antzerki idazle (6); antzerki ikusgarri (6); antzerki ikusgarria (5); antzerki jaialdia (10); antzerki jaialdiak (5); antzerki jaialdian (12); antzerki jaialdiko (5); antzerki jardunaldiak (7); antzerki jardunaldietan (8); antzerki klasikoaren (5); antzerki konpainia (8); antzerki konpainiak (6); antzerki lan (63); antzerki lan bat (12); antzerki lana (40); antzerki lanak (33); antzerki lanaren (8); antzerki mota (10); antzerki munduan (7); antzerki obra (41); antzerki obra bat (5); antzerki obrak (7); antzerki obran (5); antzerki obraren (5); antzerki saria (14); antzerki tailerrak (6); antzerki talde (32); antzerki taldea (25); antzerki taldeak (71); antzerki taldeak emanen (6); antzerki taldearekin (7); antzerki taldearen (21); antzerki taldeek (11); antzerki taldeen (7); antzerki taldeko (10); antzerki testuen (7); antzerki topaketak (5); antzerki topaketetan (6); antzerki zikloa (5); antzerki zuzendari (6); arnagako antzerki festibala (6); bere antzerki (5); beste antzerki (10); euskal antzerki (21); euskarazko antzerki (7); gure antzerki (5); izeneko antzerki (8); kale antzerki (20); kantu eta antzerki (8); lehen antzerki (5); musika eta antzerki (7); nazioarteko antzerki (15); nazioarteko kale antzerki (7); zinema eta antzerki (7)