Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzeratu, antzera(tu) antzeratzen du ad antzera egin, imitatu.

Kapelaren azpian, zeinaren txirikordak domina-xingola bat antzeratu nahi baitzuen, aurpegi bat luzatzen zen, eta haren ondotik lepo luzeluze bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 77. orr.

Horren ordez, pantomima bat idazten hasi nintzen Simplicissimus aldizkari satirikoko estiloa antzeratu nahian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

"Ba al dakizu, kutuna?" -Imanolen osabaren sudur-ahotsa antzeratu zuen-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 41. orr.

Ahots apal-apalez, patioko iturriko ura eta Ruche jaunaren aulkiaren karranka antzeratu zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Halako arrandiaz eta marrumaz jarduten, non pentsatu baitut naturaren alogereko beharginen batzuek eginak ote zituzten jendeak, eta ondo asmatu ez, hain dorpeki baitzuten antzeratu gizakia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 119. orr.

Zaitak, axolagabekeria itxuratuz, hizketa molde nahigabetua antzeratu nahian: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Horra, beraz, babarrun efektua, Bohneffekt delakoa, osorik eta betean laboratorioan antzeratua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 277. orr.

Txori burlati bat gurutzatu zen lur arras eta intziri egin zuen haur baten antsia antzeratuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

Sterling Haydenena, esaterako, oso ongi zegoen ikusteko, baina lapur bilakatutako baserritar baten piurak antzeratzea bere ahalmenetatik kanpo zegoen, guztiz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 48. orr.

Hala nola diren haurtxoarengan maitagarriak helduen ibilera antzeratzeko ahalegin baldarrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

Gauza nauk horiek antzeratzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Frantsesez, totelka eta sudur-mintzoz hitz egiten dute; ingelesez, berriz, txorien doinua antzeratzen dute, eta fisionomiaz ere txori bihurtzen dira, eta, gainera, barre egiten dute txori-fisionomia hartzeko gai ez direnen lepotik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Jenio moduko bat, antzeratzen duen edozeri harrapatzeko forma-ezaugarriak, egitura-logika, estiloa, "hau-tasuna" (ez, ordea esanahia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Gazte alemanon eredua zen, haren estiloa antzeratzen genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Bevan jauna antzeratzen ibili ginen gelan atzera eta aurrera, eta pixka batean borrokan aritu ginen alfonbraren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 93. orr.

Eta amaren hizketa moldea antzeratuz, neskatxak osteratu zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

Aktore batzuek mozkortiaren imintzioak antzeratzen zituztela zirudien.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

-Ruche jaunaren akordea! - iragarri zuen Maxek, Nofuturen ahots erlastuaz, gero eta hobeto antzeratzen baitzuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 122. orr.

Matrix-eko fotograma bat azaltzen da pantailan: Triniti, hegazti baten hegaldia antzeratzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.

Hori gertatzen zaidanean, neure buruari galdetzen diot: "Neure ahotsarekin ari naiz, ala norbaitena antzeratzen?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzeratu nahian (4); antzeratu zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus