Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzeratsu Tibeteko goi-ordokiak ia gotorleku iristezin bat eskaintzen zuen desagertua zen Gizarte Indikoaren mahayaniar fosil tantrikoarentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.
Antzeratsu kontatzen da beti: eskolan euskaraz egitea debekatuta dago, eta debekua hausten duenak eraztuna jantzi beharko du, egin duen bekatu edo krimenaren seinale, harik eta beste ikaskideren bat euskaraz hitz egiten harrapatu eta seinalea hari pasatzen dion arte. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 25. orr.
Gasteizko alkate Alfonso Alonso ere antzeratsu mintzatu zen eta erasoari "gaitzespenik gogorrena" agertu zion. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Beste lantegi batzuetan ere antzeratsu aritu dela ziurtatu zuen enpresa batzordeak. Berria - Ekonomia 2004-01-04
Antzeratsu, Erroman ("xxxx"), iraultza ez da hasiko ideia grekoek inbaditu duten arte, eta gero ere ez da oso sakona izango. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.
Antzeratsu, Pax Hanica-k mundu sinikoan eskainitako aukerengatik lehian jardun zuten erlijio proletario indiko batek -mahayanak- eta bertako erlijio proletario sinikoa zen taoismoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.
Autobusarena gertatu zen egunean antzeratsu egon zen, nerbioak airean. «Bizia lo», 2003 - 39. orr.
Bigarren zatiari ekin eta antzeratsu joan zen neurketa, harik eta, ordu laurdena falta zela, nik hegaletik erdiraketa itxi bat egin nuen arte: Errealaren atezainak, baina, huts egin zuen, eta era hartan lortu genuen berdinketa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 75. orr.
Karmenengan aldaketa hain nabarmena izaten ez bazen ere, antzeratsu gertatzen zitzaion. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 185. orr.
Epaileek puntuaketan Joselu izan zela garaile erabaki zuten, eta antzeratsu jazo zen hurrengo bietan ere. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 154. orr.
Baina tabako-lainoa argitzen den bakoitzean antzeratsu jarraitzen du denak: argi zuriak tunelaren goialdean, eta ilara luzea aurrean, auto garestiak, furgonetak, kamioiren bat, banatzaileenak, dekorazio garestiko tunningak makina-musikaz gogaituta jadanik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 89. orr.
Delhi ez zen haien lehenengo hiriburua, baina aurrekoa ere, Agra, antzeratsu, erdialdeko tokia zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.
Ortzirala bertzeen kontrakoa, ziotsaten Iparraldean, eta Goierri aldean ere antzeratsu: Ostirala aste guzin kontrakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.
Espainiako Ligaren antzeratsu, ondoegi aritu ez diren taldeek jardun dute egoskorren fitxaketak egiten Europan. Berria - Kirola 2004-02-04
Pilula psikorekatzaile batzuk eman dizkidate lasai nadin, poztu nadin -leher nadin? -egun seinalatuotan, baina, hala ere, ezin ditut melankonia eta tristura ondo bereizi, infernua eta zerua ere ondo bereizten ez diren antzeratsu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.