Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzera (orobat antzora g.er.) 1 adlag era bertsuan, gisara.

Antzera gertatu zitzaion amari ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.

Antzera izaten dira galduak denboraren poderioan giza oroitzapenak oro; ustekabeko une batean, ordea, argi izpi bat iritsi, eta orduan ikusten dugu aurpegi ahaztu berbera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Antzera mintzatu zen Jose Izquierdo ezker hegalekoa ere, baina epaileen lanarekin pazientzia apur bat eduki behar dela esan zuen: "Ea hobetzen hasten diren, talde guztiak berdin epai ditzaten".  Berria - Kirola   2004-10-07

Antzera aritu zen Piepoli, erasoak jo baino gehiago, erasoen bila irten bazen ere.  Berria - Kirola   2004-06-03

Antzera gertatzen da beste gaixotasun batzuekin ere: behin ikusi nuen nola jarri zioten apomorfina-ziztada bat ezagutzen dudan parkinsondun bati, zurruntasuna eta "izoztea" arintzeko: handik bi minutura desizoztu zen, eta irribarreka esan zuen: "Ahaztu zait parkinsondunak bezala ibiltzen".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Nik ere, jaio ondoren, guztion airea arnastu nuen eta, denoi antzera eusten digun lurrera etortzean, nire lehen mintzoa guztiona izan zen: negarra.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,3

Antzera jokatu zuen beste behartsu batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 335. orr.

Aurten antzera gertatu zaio, eta beharbada okerrago.  Berria - Kirola   2004-04-06

Futbolean antzera pasatzen da: epailea beti irizpide berarekin jarduten da; baina, nahi gabe bada ere, errazagoa da Osasunaren aurkako penaltia adieraztea Real Madrilen aurkakoa baino.  Berria - Kirola   2006-02-17

Leon Handia aita santuak (K.o. 440-61) antzera ikusten zuen Erromatar Inperioa, kristautasunaren hedapena errazteko Jainkoak probidentzialki agindua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Emeak, gertaera hori ikusitakoan, antzera egiten du eta, supituan lehertuz, bazter guztiak betetzen ditu espermatozoide azkarren aukeran geratzen diren obuluz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

Ligan ere antzera gerta liteke hiruzpalau partidako kanporaketa luze batean.  Berria - Kirola   2006-01-06

Eta antzera jokatzen zuen arratsaldeetan ere, ikastolatik bueltatzen nintzenean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 12. orr.

Athletic ere antzera dabilela iruditzen zait.  Berria - Kirola   2004-11-02

Kaleak hutsik zeuden eta etxera eraman ninduen tranbia ere, antzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Planteatu bakarrik egingo ditut, adibide antzera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Horregatik kezkak, tesi antzera agertuak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 199. orr.

Lanak ematen zizkigun esaldiak txukun antzera josteak, gerra ez zela amaitu, eta zazpigarren kalkoraino bakarrik irakur zitekeen, bazter utzi genuen paperketarena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 164. orr.

Bai, jende asko gara, ideiak bakan; denek pentsatzen dugu oso antzera, arrunt aisa hartzen edo lapurtzen dizkiogu ideiak elkarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

Begiratuko zien txoriei, eta aspertu antzera jarraituko zuen beraien hegaldia, aurreko garaietan bezalaxe, berdin-berdin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 41. orr.

Iharra, motz antzera gelditzen zitzaizkion mahukek iharrago zuten egiten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 76. orr.

Babeslea edozein izanda ere, behin indartsu ekiten ikasita, zergatik ez antzera jarraitu, garaipen batzuk lortu eta aurrerantzean lasaiago korritzen saiatu?  Berria - Kirola   2006-02-07

Ea nirekin antzera gertatzen den.  Berria - Kirola   2006-03-03

Atzo Labriten egin zuen azken saioa Belokik, hogei bat minutuz piloteoan aritu zen bi eskuekin, arin antzera hasieran, eta indartsuago ondoren.  Berria - Kirola   2004-02-29

2 (-en atzikiaren eskuinean)

Lan-saio oso interesgarri baina beti bezala aspergarri samar baten ostean, kafea hartzen eta berriketan ari ginen, afalondoan, neu eta neure antzera zeregin hoberik ez zeukaten beste batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 13. orr.

Bagdad-eko gauetako jardinetan barrena alderrai zebilen kalifaren antzera, abentura misteriotsuak desiratu zituen, jakingura baitzen kontakizun ezezagunez eta pertsona arrotzez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.

Parkeko gure eserlekuan, mimosen azpian, Peneloperen antzera, niretzat trikota egiten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 195. orr.

Stephenek, J.D.ren antzera, trebetasun miragarria zuen forma abstraktuak ezagutzeko eta ikusmenezko analisirako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Ardoak gaindituriko gizonaren antzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 66. orr.

Denek hire antzera jokatuko balute, ez lukek inortxo ere geratuko zerbitzuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 377. orr.

Haiek bezain zabarki esertzen ziren damen aldamenean; haien antzera, frantsesez hitz egiten zuten, eta Petersburgen bezalaxe barre eragiten zieten damei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Neurri handi batean atzerriko ereduen arabera hezi bazuten ere, atsegin zitzaion jaun errusiarren antzera jokatzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Kontua da erabakitasunez jo zuela aurrerantz, jende artean igarobidea urratuz eta ezeri erreparatu gabe, gotorleku bat indarrez hartzera doan gerlariaren antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

Koldarren antzera ospa egin du, ni, hura amorrarazteko, hankako behatzak pixka bat zapaltzera deliberatu baino lehen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.

Bueltaka eta balantzaka, mozkorraren antzera, beren trebetasun guztia alferrik zutela.  Elizen arteko biblia   Sal 107,27

Postaburuak oharrarazi zuen Txitxikovek betebehar sakratua zeukala aurrean, aita baten antzera jokatu behar zuela bere nekazariekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 229. orr.

Pertsona guztien antzera dudarik gabe pertsona konplikatu bat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.

Denbora galduaren bila ote nabil, beste harako magdalenazale haren antzera?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Zergatik zabiltza ezkutuka gizon izutuaren antzera, garaipena lortzeko gauza ez den gudaria bezala?  Elizen arteko biblia   Jr 14,9

Begi-distira horrek bihotzetik heltzen badik, arimaren barreneraino sartuko zaik gezi baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Gero, nagiki, logurak erreta dagoenaren antzera, atzetik hurbildu zitzaion nagusiari eta, bizkor, behin eta berriro sartu zion aiztoa bizkarrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.

Bitartean, aldamenean daukanak gauza garrantzitsuei buruz hitz egiten dik beste batekin, zanbuluka eta hankei ezker-eskuin eraginez, ahuntz baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 256. orr.

Jokalari bakoitzak bere garrantzia du, xakeko piezen antzera.  Berria - Kirola   2004-04-30

Zaila izanen du, besteen antzera jokatuz, desberdina dela sinestaraztea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 58. orr.

Naturak, beraz, janari guztiak gorputz bizi bihurtzen ditu eta hemendik sortzen du bizidunen sentimen guztia, egun idorra garretan irekitzen eta gauza guztiak su bihurtzen dituen antzera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Halako batean, zerbait irabazi-ustean galtzen ari zarelako sentimenduak harrapatzen dizu pixkanaka burua, lurrun kirastu baten antzora.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Akaben senitartekoen antzera; Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera.  Elizen arteko biblia   2 Kro 22,4

3 (-en atzikiaren eskuinean, abereekin)

Gas-lanparak, katuen antzera, patxadan egiten zuen urruma.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

Arranoaren antzera oldartzen da etsaia, Botzraren gainera hegoak zabalduz.  Elizen arteko biblia   Jr 49,22

Zekorren antzera salto eragiten die Libanoko mendiei, bufalokumearen antzera Sirion mendiari.  Elizen arteko biblia   Sal 29,6

Lehoiak lastoa jango du, idiaren antzera.      - 0. orr.

Makurtu eta luze etzaten da lehoiaren antzera, lehoi-emearen antzera.  Elizen arteko biblia   Has 49,9

Busti beza zeruko ihintzak eta bizi bedi horrela zazpi urtez basapiztien antzera.  Elizen arteko biblia   Dn 4,20

Zoo bateko tximinoen antzera sentitu dugu geure burua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 142. orr.

Inurri nekaezinen antzera, bidean aurkituriko enbor lodi-lodi bat baitzeraman lepoan, bere izbarantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Zerrien antzera gobernatzen naiz, zerrien antzera!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 472. orr.

Inguruko herrien antzeko egin ziren, Jainkoak haien antzera ez jokatzeko agindu zien arren.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,15

Azkeneko trenean iritsitako gizonak burumakur sartzen ziren auzo ilunean, eta areto bero lurrintsuetan galtzen ziren, ipotx nekatuen antzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

Espetxetik epaiketara daramatenaren antzera nindoan: soa lurrari iltzatua, edo, zehazkiago, hegazkineko zurubiari: ni sartu eta berehalaxe jaregin eta baztertu zuten berau.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Orduan, gazela izutuaren antzera ibiliko da jendea, artzain gabeko artalde sakabanatuaren antzera.  Elizen arteko biblia   Is 13,14

4 (-en atzikiaren eskuinean, gauzekin)

Larrazken bukaeran abarrari lotu hostoaren antzera ikara zen suprefeta, bonba zuzendua zitzaiola konturatu zenean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

Erlijio erlikien antzera, armek indar berezia ditek -pentsatu nuen-, garunen baitako hari ezkutu, sakon-sakonen bat joko balute bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Ez dut nehoiz trebezia hori ukan, beti hein bat gogoz kontra zorri-zaku itxurako elkarte eta ekintzetan leporaino sartu naizelako, urak daroatzan haritz erraldoietarik haizeak hautsi eta erori abartxoen antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 9. orr.

Horregatik, txirularen antzera dardaraz daukat bihotza Moabengatik.  Elizen arteko biblia   Jr 48,36

Jaunaren arnasak emango dio su, sufre-bolada baten antzera.  Elizen arteko biblia   Is 30,33

Eta katua haize bolada leun baten antzera etortzen zitzaion, arin eta isil, eta amonaren lepo bueltan etzaten zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Seme horietako bat uholde baten antzera sartuko da bere gudariekin hegoaldeko mugetan barrena.  Elizen arteko biblia   Dn 11,10

Zuk haize eman eta itsasoak irentsi ditu; ekaitz-uretan hondoratu dira berunaren antzera.  Elizen arteko biblia   Ir 15,10

Bularrekoari urre garbizko katetxoak egin zizkioten soka bihurrituen antzera.  Elizen arteko biblia   Ir 39,15

Urrin iraunkorra zen, larruazalari zeta finaren antzera itsasten zitzaiona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Otso tzar baten ahoak irentsiko banindu bezala, garai batean -txiki-txikia nintzelarik- irudikatzen nuen antzera, otsoak sei antxumeak jaten zituen hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Ibai-Ertz aurkeztu ondoren kontatu dut hura sendiko nuela, amonaren lehengusu; Lotsati agerrarazi dut gero, aurretik gordea neukan karta ezkutuaren antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

Gizabanakoaren gorputzean badira, alde batetik, xede berezia duten atal batzuk: batzuek elikatze-organoen antzera, banakoaren kontserbazioa dute helburu; beste batzuek, hala nola ugaltzeko organoek, espeziearen irautea; eta are beste batzuk ere, hala nola eskuak eta begiak, gizakiak elikatzeko eta gisa bereko beste gauza batzuetarako behar dituen baliabideak lortu ahal izateko zuzenduak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 193. orr.

Gudari trebearen gezien antzera, ez dute huts egingo.  Elizen arteko biblia   Jr 50,9

Uholde baten antzera etorriko da azkena.  Elizen arteko biblia   Dn 9,26

"Nor da Nilo bezala hazten den hori, ibai oldartsuen antzera harrotzen den hori?  Elizen arteko biblia   Jr 46,7

Bularrekoari urre garbizko katetxoak egin zizkioten soka bihurrituen antzera.  Elizen arteko biblia   Ir 39,15

Amets sakonean erori aurretik gailur garai eta zuriak ikusi zituen, hodeien gainetik sartaldean behera zihoan ilargiaren argitara, uharte flotagarrien antzera dirdiratzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

5 antzerako izlag

Antzerako ohiturak bazituzten Palestinan bertan ere, Hebrongo artadian-eta: garaitsu berean eta debeku bertsuekin, hala arropari eta sexualitateari buruzkoak nola imajinak garbitzekoak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

Antzerako irakurketa egiten saiatu naiz Lazarragaren eskuizkribuaren aurkikuntzarekin.  Berria - Kultura   2004-02-21

Hotz gorriak Europako kontinentean barna, lehor eta minduta iristen zaizkigu antzerako egoera horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Ezkurra-Ionek eta Zeberio II.a-Auzmendik antzerako pilotak aukeratu dituzte biharko finalerako.  Berria - Kirola   2006-01-13

Antzerako partidak izan ziren: txarrak biak.  Berria - Kirola   2004-10-29

Gainerako zer guztiak antzerako gogokeraz errepasaturik, aurkituko duzu gorputzek gauza askoren haziak gordetzen dituztela eta forma ezberdinak dauzkatela barruan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.

Benetan ez da harritzekoa estatu unibertsaletan antzerako erakundeak aurkitzea "Txinatik Peruraino".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Eta gorpuzkera erabat ezberdina izanda ere, antzerako dohainak dituzten bi atzelari dira Zearra eta Eulate.  Berria - Kirola   2006-03-19

Oraindik orain, antzerako arazo bati egin behar izan dio aurre Kirmen Uribek "Bar Puerto" ikuskizunean ondarrutarrez jasotako adierazpenekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.

Beren historiako krisi antzerako horietan juduek eta parsiek beren nortasuna gorde zuten erakunde berriak asmatuz eta jarduera berrietan espezializatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Zalantzarik gabe zientzia bakar bati dagokionean bakarrik ezingo dira bereizi atalase ezberdin hauek eta ezingo da atalase hauen artean deskribatu antzerako desdoitze-multzo bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.

Halako eta antzerako gauzak maiz entzun arren, nire kontsolamendua ez zen erabatekoa izaten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 91. orr.

2001etik aurrera Woomeran (Australia) gobernuak kontzentrazio-esparruen antzerako paperik gabeko etorkinentzako atxilotze-zentro bat izan zuen martxan.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Ateko Zaindariek tunika beltzak eta itxura arraroko kasketak zeramatzaten: burutoki altukoak eta masailen aurka estu-estu ipinitako belarri-estalki luzeekin, amaieran itsas hegaztien hego zuriak zituztenak; baina kaskoek zilarrezko sugarraren antzerako distira zuten, zalantzarik gabe mithrilez egindakoak baitziren, bestelako garaietako handitasunaren oroigarri.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Ez diozu jaramonik egin nik esandakoari -toxa atzamar soil pareaz hamar zentimetro goratu eta, garabi baten antzerako jira emanez, lurrera jausten utzi zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 58. orr.

Oskolik gabeko barraskilo baten antzerako zerbait baizik ez naiz, pentsatzen zuen, lika, beratz, hauskor, zaurigarri.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Gaur egun, Microsoften Windows XP aplikazioak ere antzerako aukerak ematen die ikusmen arazoak pairatzen dituztenei.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Oso antzerako bilakaera eramango nuen Euskadi Irratian bertan ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 136. orr.

Joxerra Garziak inoiz edo behin idatzi izan duenez, hamabost urte lehenago oso antzerako gaia jarri zioten Uztapideri: "ama".  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 142. orr.

"gau", "ezkutatu", "diru", "kartzela", "amets" (hori, haatik, "bahalòm" esapidean bakarrik ia, hots, "ametsetan", horixe eransten baitzaio, burlaizez, solaskideak -eta hark bakarrik- alderantziz ulertu behar duen baieztapen bati), "lapurtu", "urkatu", eta beste antzerako batzuk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 24. orr.

Beste oso antzerako esaera, eta loturarik badukena, gero ikusiko dugunez, honakoa da: Ilargin bosta nolakoa, illabetea alakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 389. orr.

· (izenondo gisa) Erreakzio antzerako horrekin amaitu zen lehen zatia.  Berria - Kirola   2006-04-19

6 antzerakoxe izlag

Antzerakoxe planto batekin eten nituen harmonia ikasketak ere: baina, hori bai, lan pare bat aurkeztu norgehiagokan eta, lehen saria irabaztean, banekien harmonia-lanetan ongi nenbilena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amaren antzera (4); animalien antzera (7); antzera abiatu (4); antzera ari zen (3); antzera aritu zen (4); antzera bere (4); antzera beste (3); antzera bizi nahi (3); antzera biziko (3); antzera burua (3); antzera dago (4); antzera dardaraz (3); antzera daude (4); antzera edo (7); antzera egin zuen (9); antzera egingo (5); antzera egiten du (4); antzera egiten zuen (3); antzera egongo (4); antzera ere (3); antzera etorri (5); antzera ez (5); antzera funtzionatzen (4); antzera gerta (3); antzera gertatu zen (7); antzera gertatzen da (9); antzera hartzen (3); antzera hasi zen (9); antzera hasi ziren (4); antzera hil (3); antzera hitz egin (8); antzera hitz egiten (3); antzera ia (3); antzera ibili ziren (3); antzera ibiliko (4); antzera ibiltzen (4); antzera igotzen (3); antzera ikusi (3); antzera ikusten (5); antzera izango (3); antzera jarraitzen (4); antzera jokatu beharko (3); antzera jokatu du (4); antzera jokatu zuen (9); antzera jokatu zuten (3); antzera jokatuz (3); antzera jokatzea (3); antzera jokatzen du (3); antzera jokatzen dute (3); antzera jokatzen zuen (5); antzera mintzatu da (11); antzera mintzatu zen (19); antzera mintzo da (3); antzera mugitzen (4); antzera pasatzen (3); antzera pentsatzen (5); antzera samar (3); antzera sentitu (4); antzera tratatzen (3); antzera ulertzen (3); arin baten antzera (3); arranoaren antzera (5); askoren antzera (10); athleticen antzera (5); aurten antzera (3)

baten antzera ari (6); baten antzera egin (3); baten antzera egiten (5); baten antzera erori (3); baten antzera joka (3); baten antzera jokatu (3); baten antzera jokatzen (5); baten antzera sartzen (3); baten antzera sentitzen (4); baten antzera utzi (3); baten antzera zegoen (3); beltz baten antzera (3); berdin antzera (3); bere antzera (7); berri baten antzera (3); beste batzuen antzera (3); besteen antzera (5); bien antzera (3); bizitzaren antzera (4); dabilenaren antzera (3); dagoenaren antzera (8); dakienaren antzera (3); denak antzera (3); denaren antzera (7); diren antzera (8); direnen antzera (3); distiratsu baten antzera (3); dituen antzera (7); doanaren antzera (3); duenaren antzera (21); dutenen antzera (3); egin zuen antzera (3); egiten den antzera (3); egiten duen antzera (4)

egiten duten antzera (8); eguzkiaren antzera (3); en antzera (4); ere antzera dabil (3); ere antzera gertatu (4); ere antzera gertatzen (4); ere antzera hasi (4); ere antzera mintzatu (19); erraldoi baten antzera (5); eulien antzera (3); film baten antzera (3); gainerakoen antzera (3); gaixoaren antzera (4); gehienen antzera (7); gertatu zen antzera (3); gertatzen den antzera (9); gezi baten antzera (3); gizonen antzera (3); globo baten antzera (3); gure antzera (9); guztiaren antzera (3); guztien antzera (25); handi baten antzera (4); handien antzera (3); haur baten antzera (4); haurraren antzera (3); haurren antzera (3); hildakoen antzera (3); honen antzera (3); horien antzera (11); horren antzera (8); hotz baten antzera (7); ibaiaren antzera (4); iltze baten antzera (3); irudien antzera (4); izarren antzera (4); jaunaren antzera (3); katu baten antzera (4); katuen antzera (3); kriseilu piztuaren antzera (3); kristoren antzera (6)

lapur baten antzera (6); lasai antzera (3); lehoiaren antzera (4); mamu baten antzera (3); mamuen antzera (3); melkisedeken antzera (7); mosaiko baten antzera (3); neure antzera (4); nuen antzera (3); ohi duen antzera (3); oldartsuen antzera (3); oso antzera (13); otsoen antzera (3); pailazoen antzera (4); pilota baten antzera (3); realaren antzera (3); ren antzera (5); saldo baten antzera (3); suaren antzera (3); suge baten antzera (3); trumoien antzera (3); txakur baten antzera (3); txikien antzera (4); tximistaren antzera (3); txukun antzera (3); uholde baten antzera (8); ume baten antzera (4); umearen antzera (4); umeen antzera (6); zaharren antzera (7); zaku baten antzera (3); zakurren antzera (3); zerrien antzera (4); zezen baten antzera (4); zuenaren antzera (4); zure antzera (8); zurien antzera (3); zuten antzera (3)

ere antzeratsu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus