Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso minutu gutxitan, frantsesetik ingelesera pasatu zen eta ingelesetik, berriz, Salonika-ko espainieraren eta Makao-ko portugesaren halako elkarketa antzemangaitz batera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.
Nire ustez, askoz garrantzitsuagoa da barru-barruko beste eskema antzemangaitz horien kontra borrokatzea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 111. orr.
Erantzun hartako bi esaldien arteko lotura antzemangaitza hausnartzen gelditu nintzen, zehaztasun gehiago galdetzeko kikilduegi. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 72. orr.
Dozenaka anpoila etiketadunak aurkitu nituen, Astolfok Ilargian bezala, ehunka konposatu antzemangaitzak, bestelako sedimentu anonimo, itxura zenez aspaldiko belaunaldietatik ukitu gabeak, baina sodiorik batere ez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.
Isba barruan, "zedro-esnea" edaten, kazetariarekin hizketan ari eta, bat-batean txoko ilun bateko ikono antzemangaitzengana jiratu, otoi aldi bat egiten zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 18. orr.
Labirinto zirkular horietatik konprobazio bitxi batek salbatzen du, eta bestelako labirinto are antzemangaitzago batzuetan amilarazten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.
Mutilaren begitarte meheak, non begi distiratsuak zimur antzemangaitzen sare batean atzituak baitzituen, aurrera zegien atergabe, neskaren aurpegirantz, bapore baten branka irudi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.
Orbain bana geratu zitzaidan eskuin eskuko gainalde nahiz ahurrean (denbora pasa ahala antzemangaitzagoak), eta txakurrekiko mesfidantza bat buru barreneko zolan itsatsita, maite baditut ere kontaktu estua eragozten didana. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.