Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Baita gaztetasunaren funtsa den eta haren ahotsean hain soinu argia egiten zuen zer antzemanezin hori ere. haren ahotsak aldaketa ilaun bat jasan zuen, aldaketa ia antzemanezin bat, baina guztiz erreala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.
Dena zegoen beterik, dena ekinean, ez zegoen hutsarterik, dena, ikara antzemanezinena ere, existentziaz egina zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 218. orr.
Bihotz-taupaden antzeko mugimendu txiki bat, antzemanezina ia, sentitzen duzu behatz-muturretan ireki eta ixten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.
-Bufff -erantzuten zuen Txatok, itsaso zabala bezain antzemanezina zen hots bat ateraz. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 12. orr.
Misterioa ia beti antzemanezina zela esan zuen, eta Blake baten edo Hölderlin baten sakontasuna erdiesteko nahitaezkoa zela, talentu berezia ez ezik, Tibeteko monjeena bezalako prestakuntza luzea eta lasaia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 137. orr.
-Zeuk ikusi, baina ez ahantzi Samandal erregearen aldartea oso aldakorra dela, eta haren erreakzioak antzemanezinak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 77. orr.
Dena eleek izaten duten osagairik antzemanezinenaren ildotik, hizkuntzalariek edo psikolinguistek nekez deskriba dezaketen hizkuntzaren alderik berezienetik abiatuta. Berria - Kultura 2004-10-30
Giza pentsamendua haren ernaldien ustekabe zorioneko bat baizik ez da, zoko batean gertatutako ustekabe igarokor, antzemanezin, lurrarekin batera desagertzera kondenatua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.
Durundi ozenez bete zuten erromatar silabek lurrezko patioa; nire beldurrak antzemanezin, amaiezintzat zeuzkan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.