Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzeman, antzematen (orobat antz eman g.er.) 1 du/dio ad gutxi gorabehera bederen nabaritu edo igarri.

Berak antolaturiko meteorologia tailertxo bat eratu du Zarautzen, eta hor dabil itsasoko eguraldi aldagaiei erreparatzen, galernak eta antzerakoak nondik antzemango.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

Neska gazte bat zen hura, izenez Miren, berak argitu zidanez, eta adinez nire modutsukoa, neronek antzeman nionez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 19. orr.

Zerbait gertatzen zela antzeman nion.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 76. orr.

"Hemendik, hemendik! " esango du beti baten batek, gainerakoak bide zuzenari antzeman ezinik dabiltzanean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Paperezko zapiarekin pasa zituen ezpainak eta beste zurrutada bat eman zion ardoari, zerbait bazetorrela antzemanda.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 98. orr.

Itxarotea diot, atrebimenduz, joera horri antzematen zaizkion traza guztiak aurkitu bainituen nik Troskiren ibileran.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 38. orr.

Bestetik, hemen bezala, helendarren filosofiarentzat ohikoa baino soka luzeagoa onartzen denean, helendarren filosofiaren hastapenak garai zaharragoetan antzematen direnean, autoritate arkaikoen auzia sortzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Profetak erantzi zuen berehala begiak estaltzen zizkion zapia, eta Israelgo erregeak antzeman zion profetetariko bat zela.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,41

Itxurazaleok! Badakizue zeru-lurren itxurari antzematen, eta nola ez diozue antzematen garai honi?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

Adibide hauetan, gramatika formaldatzailearen berezko ezaugarri batzuk antzeman ditzakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.

Lehen behakoan, tak antzematen dio pozik eta kontent utzi behar duen horri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 77. orr.

Ezin nuen tragediarik antzeman inon.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 34. orr.

Lasaitasun hits bat antzeman zuen haren begi grisetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 42. orr.

Ia zirkinik egin gabe zegoen eserita, eta noizean behin soilik, ezin antzemanezko mugimendua eginez, hatzez ukitzen zuen eskuin eskuko erdiko hatzean zeukan marra sakona, arestian kendutako eraztun baten arrastoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan, eta irribarre okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre-haize bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Egunero antzematen zuten Italiarren esku atsegin hura, eta xehetasunik hutsalenetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Eta begiei erreparatuta, ez litzateke aise antzemango.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Ikusten dudanean segituan antzematen diot talentuari, neuk ez dudan arren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Jadanik ez zen gauza egunsentiaren kolore leunez margoturiko akuarela samurrari antzemateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.

Arrebek eskuak soinean gurutzatuta jarri zizkioten, hatz hura falta zuenik antzeman ez ziezaion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 53. orr.

Zakurrak nagusia burutsua denetz berehala antzematen dio.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 44. orr.

Istiluaren zalaparta zabaldu da berehala giroan, pauso arin batzuk antzeman dituzue pasilloan barrena; zuen bila datoz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Ez zen zaila antzematea kanoi-zuloetako balek zekarten sutautsa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 11. orr.

Haren aurpegian ez zen antzematen alboko gela aztertu zuenik, eta hizkeran ere ez zen aldaketarik izan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 25. orr.

Ezin haren sudurrari antzeman, ezin begiak ikusi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Honezkero antzemango zenidaten, ni neu liluratuta geratu naizela SPrako tranbia irakurrita.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.

Ehuneko laurogeik ez du bere kontzientziari traiziorik egin eta bere iritziak baztertu nahi izan, baina berehalaxe antzeman dira ondorioak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

Lan honetan antzematen zaizkio horren zantzu batzuk, eta ondorengoetan are nabarmenagoa da hori guztia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 7. orr.

-Ba nik antzeman ere ez diot egiten agurearen gu hona etorrarazteko arrazoiari.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.

Oholen artean trenbideko argiei dirdaika antzeman dakieke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Lehenbiziko xurgaldian bake-une labur bat antzeman nion, ke goxoaren oroitzapen berritua birikak zeharkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Gauzak kontatzen dizkigu berez datorkion mintzairaz eta, denbora berean, ongi antzematen zaio hizkuntza landu duela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Oroitu nintzen, Orthezera agertu nintzen egunean ere antzeman zidala agure horrek bertze norbaiten eitea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.

Ahurrari orduan lika ikusezin baten gisako izerdia ateratzen zaio, aise antzematen ahal zaiona urre edo zilarrezko txanpon bat ezarriaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 44. orr.

Eta gaur egun, bi oztopo nagusi daudela antzeman nuen: adina (oraindik ere gai hau tabua da) eta drogak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 44. orr.

Barruko ilunpe grisbeltzetik, leihoko argitasunaren kontra, Goioren buru ilegorri eta aurpegi zurbila antzematen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Iluntasuna eta kea antzematen da beste aldean, sartu bezain laster, iluntasuna, kea, larruzko txupak, praka estuak, gandor gorri arteza, kateak eta giltzarrapoak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 61. orr.

Begiratu nola egiten dudan barre: begiratu leihora, tunelean sartzen garenean, kristalean egiten dudan islari antzemateko, badaezpada ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 12. orr.

-Ez diozu ezer antzeman? -xuxurlatu zuen Hofrat Klementik misteriotsuki-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.

Aldaketa askoz lehenagotik zetorren ordea, eta Txomin Agirrek bazekien, baita antzeman ere, ondotik zetorrena oso gustuko ez izan arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 67. orr.

Haren kulpante nor zen berehala antzemango zioten, seguru asko, baina mutila urruti, kristautasunaren aldeko gurutzaldian tiro botatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.

Eritegian herioari zain zegoen lasai asko, argal-argal, larrua hezurretan itsatsia, lepo aldean eta, zetaka beztakak antzematen zitzaizkiola.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.

Izan ere, hain zen tipikoa eta aurrez antzemateko modukoa!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Herri batzarrek, hala ere, berehala antzeman zuten legeria zibila kodetzeko premia, eta horretan jardun, xedez eta helburuz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Zera galdetzen zion Olivierrek bere buruari: emazteak antzemango ote zuen zerbait.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 53. orr.

Cecily, berriz, antzeman ezingo dituan errespetuzko arrazoiengatik osaba deitzen didana, nire landetxean bizi duk, Miss Prism irakasle miresgarriaren ardurapean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 31. orr.

Urrutitik antzematen zitzaion maiteminak jota zegoela, hain zegoen bere baitara bildua eta inguruko kontuez axolagabe.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 145. orr.

-Bada, nik esango diat hiri, antzematen zaiok gizon ikasia dela, eta etorri handikoa, baina infernuko hauspoaren kontu hori ez duk horrela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.

Antzematen zaio ez dela inguru hauetakoa, ezta?  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 39. orr.

Ahotsean antzeman nion aitari txantxetarako umorerik ez zuela.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.

Dibortzioa nabarmena da, eta egunero antzeman daiteke.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Berriz ere ikusi ez duzun irribarrea antzeman duzu Luisen ahotsean eta, eskuineko besoa luzatuz, ukabilkada txiki bat ematen diozu besaburua baino beheraxeago. 00OñeL01¬

Hazia zainetan gora zetorkidala sentitzean, atzera eginez atera nahi izan nuen taketa alu hezetik, baina izebak antzeman egin zidan eta eskuez ipurditik eutsi bere sabelaren kontra.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Jeinua lokarturik, emakumea besoak gurutze eta zer suma geratu zen, baina luze gabe zuhaitzaren gainean bi anaiei antzeman zielarik, jeinuaren burua lurrean pausatu, eta jaisteko agindu zien.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.

Urte pare baten buruan ezkondu ziren, krisi zantzuren bat bai baina etortzeko zegoena antzeman ezinik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 20. orr.

Nolatan ez nion Monari aurpegian antzeman zer gertatuko zen?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.

Bestela ari denari gutxi-gehiago antzeman egiten dio entzuleak, eta ez du behar hainbesteko komunikaziorik lortuko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 20. orr.

Oraindik segundo batzuk behar izan ditu Abelek ahotsari antzemateko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

Irudimenean nuen, hala ere, elkarrizketa hartan antzemandako une laburretako irudi argia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 82. orr.

Haren jokabidean, haren itxuran, haren izaera osoan, zerbait antzeman zitekeen batez ere, eta aurki ohartu zen horretaz tsarra, hots, "aginduak betetzeko" sortua zela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

2 ezin antzemanezko adlag

Ia zirkinik egin gabe zegoen eserita, eta noizean behin soilik, ezin antzemanezko mugimendua eginez, hatzez ukitzen zuen eskuin eskuko erdiko hatzean zeukan marra sakona, arestian kendutako eraztun baten arrastoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

Jainkoaren bideak ezin antzemanezkoak dira, David.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus