Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XVII. eta XVIII. mendeetan, anatomia konparatuak eta fisiologiak apurka-apurka atzeman dituzte zenbait antzekotasun, antolamenduari eta funtzioari dagozkienak, organismo taldeen artean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.
Gauzaren eta objektuaren arteko antzekotasun hori, objektu berorren baitan [...] Poztasunezko nahiz Tristurazko afektu batez kontenplatu dugu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 267. orr.
Errusiar intelligentsiak jada burgesiaren aurka hartua zuen norabide horren argitan, merezi du agian Mendebaldekoak ez ziren intelligentsien eta Mendebaldeko klase ertainaren arteko antzekotasun eta desberdintasunei erreparatzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.
Batxilerreko seigarren kurtsoa hasi berria zenean ohartu ziren, beraz, antzekotasun eta kidetasun hartaz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.
Parekatzen diren hitzak ez dira oraingoan berdin idazten, ezta ahoskatzen ere, baina antz handia dute eta antzekotasun hori agerian geratzen da. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 85. orr.
Arrainaren eta gizakiaren DNAk %87ko bateragarritasuna dute, eta antzekotasun horrek ikerketen baliagarritasuna ziurtatzen du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 85. orr.
Andres Hurtadoren familiak eta don Píorenak berarenak badute antzekotasun bat baino gehiago: [...]. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.
Beste antzekotasun bat topatu dute orain Georgiako ikertzaileek. Berria - Gaiak 2006-01-25
Zelula horiek, oso eginkizun desberdinak badituzte ere, antzekotasun batzuk ere badituzte oinarrian, eta ez da harritzekoa, beraz, arnasa hartzeko halako gaitasun bat izatea epidermisak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.
Ez da ez logos ez noesi, ez da mintzamenaren edo adimenaren gaia; ez da ez zenbakia ez ordena, ez handiera ez txikiera, ez berdintasuna ez desberdintasuna, ez antzekotasun ez desantzekotasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.
Antzekotasunek, aurrerago, antzekotasun sakonagoei utziko diete tartea, konpartitutako pasio zorrotzagoei, konplexuagoei, bereziagoei, edo bitxiagoei. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.
Haren esanetan, Euskal Herriak eta herri ijitoak antzekotasun ugari dituzte, "bi herriotako biztanleak migratzaileak izan baitira". Berria - Harian 2005-11-17
Biek betaurreko biribilak erabiltzea: hori zen antzekotasun bakarra, eta nahasbiderako bultzagarria. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 112. orr.
Jaiotza data lehena besterik ez da bi zuzendariak partekatzen dituzten antzekotasun ugarien artean, Korrespondentziak erakusketak egiaztatzen duen bezala. Berria - Kultura 2006-02-10
Katalanek eta euskaldunok antzekotasun handiak ditugula esan dut arestian. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 107. orr.
Elkarrizketatutako idazleak gertaera eta bizipen askok lotzen ditu baina ezin da esan antzekotasun handiko idazleak direnik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 12. orr.
Ez da bat eta bera Elorriagaren eta Magdalenaren literatura egiteko modua, baina badute antzekotasun sakonik, funtsean, literatura eta bizitzaren aurreko jarrerari. Berria - Kultura 2006-04-04
Izan ere, antzekotasun bitxiak daude gure artean, Harry Potter. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 264. orr.
Tales konturatu da eguzkiak berdin tratatzen dituela munduko gauza guztiak: antzekotasun betean murgildurik zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Antzekotasun grafikoa edota fonetikoa ahalik handiena bilatze horrek hiru oihartzun motatara garamatza. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 49. orr.
Robert Lopezek "Bi Mediterraneo" horien arteko antzekotasun geografikoa -hegoaldekoaren eta iparraldekoaren artekoa- azpimarratzen du; Hurbileko espezieak aztergai harturik, familia beraren baitan, antzekotasun nabarmenak aurkitzen ditugu garapenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Pertzepzio-jarraitasunaren oinarrian dagoen inbariantzaren hipotesiaren antzekotasun formala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.
Esanahien analogiaren gainean ezar daiteke elkarketa [...], edo alderantziz, hots irudien antzekotasun soilean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 161. orr.
Askotan sortu izan dira psikologia laborategietan pertsonek irudi mentala eta pertzepzioa nahasten dituzten egoerak, itxuraz bi horien artean halako antzekotasun funtzionalen bat ba ote den pentsarazten dutenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.
Antzekotasun harrigarri asko dago espartar eta otomandar sistemen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.
Zerabiltzaten gogoetek, jokamoldeek, irizpideek, eta esamoldeek ere antzekotasun izugarria ageri zuten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.
Nire iritziz, gramatika-egituraren aurkikuntzak bete behar omen dituen urratsen artean eta hizkuntz teoriaren garapenaren artean legokeen antzekotasun erratu batek eman dio indarra. Berria - Gaiak 2004-11-20
Analogia formalen joko edo antzekotasun semantikoen bidez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.
Izan liteke, baina antzekotasun hori axaleko eta anekdotikoa da eraginaz mintzatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 26. orr.
Jakintsuak inondik ere ez duela eginbeharrekoak betetzeari uko egiten esaten zuten, bere jokabide arauak errespetatzen baititu; baina hala ere egia, izadiaren ilunagatik edota antzekotasun iruzurtiengatik, ezkutuan eta nahasita zegoela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.
Estrategia hori arrakastatsua izan dadin, A eta B objektuak antzekoak direla (eta, ondorioz, biak triangeluak) diogunean, eta A eta C ere antzekoak direla (eta, ondorioz, biak triangeluak) diogunean, bi kasu horietan aipatzen ditugun antzekotasunek antzekotasun bera izan behar dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.
Izan begitarteak, izan gorpuzkerak, zerbaitek halako bulkada magiko batez erakartzen zuen; antzekotasun gisako bat izan zitekeen, begiak bainoago bihotza hunkitzen zuena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.
Ustezko antzekotasun horiek zalantzan dagoen irakurlea Perutzen liburuetara hurbiltzera bultzatzeko balio badute, tira; baina argi gera bedi Perutzen lanak ez duela bestelako amarrurik behar zalearen arreta eskuratzeko. Berria - Kultura 2004-02-14
Zehaztasun handiz definitzen dituzte antzekotasun-irizpideak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.
Interpositibotasun konfigurazio bat ez da auzokoak diren diziplinen multzoa; ez da antzekotasun-fenomeno behagarri hutsa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.
Baina antzekotasun-puntu horiek nabarmen uzten dituzte desberdintasun-puntu harrigarri batzuk ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.
"Aitak" Batasuna esan nahi du, zeinetan antzekotasun-gogoa baretzen baita eta itzaltzen izateko grina oro. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.
Antzekotasun-puntu harrigarri bat, bigarren ekitaldian, Mendebalde modernoko kultura sekularizatuaren harrera behetik gorantz hasi izana da, bai Txinan eta bai Japonian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.
Formen ugaritasunaren atzean, ordea, egitura- eta funtzio-antzekotasun harrigarri bat hautematen dugu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.
antzekotasun bat (4); antzekotasun fonetikoa (3); antzekotasun gehiago ere (3); antzekotasun gutxi (3); antzekotasun handia (5); antzekotasun handiagoa (4); antzekotasun handiak (8); antzekotasun hori (4); antzekotasun nabarmenak (3); antzekotasun puntu (3); antzekotasun ugari (3); arteko antzekotasun (7); badute antzekotasun (3); baina antzekotasun (4); horiek antzekotasun (3)
arteko antzekotasuna ez (3); duen antzekotasuna (3)
antzekotasunak eta desberdintasunak (4); artean antzekotasunak (3); funtsezko antzekotasunak (5)
badu antzekotasunik (4); badute antzekotasunik (4)