Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzeko 1 izlag antza duena.

Miranderen Haur besoetakoa berrirakurtzea lagungarri izan zaigu, antzeko eszena batzuk jasotzen dituelako.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

Bere bizitzan gurutzatu zen emakumeak ere antzeko itxura zeukan, eta izaeraz eratsu samarra zirudien, baina...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.

Luisak, gutxi gorabehera, antzeko hitzokin amaitu du:  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Ondoren 'Ez al dituzu argumentuak nahasten? ' eta antzeko azpigalderak etortzen dira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 32. orr.

Ezta ere "benetako gertaera batean oinarritutako fikzioa", antzeko zenbait kasutan esan ohi den bezala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.

Bestalde, i a, e, o batzerakoan, beste soinu bat sartzen da bien tartean sortaldeko hizkeretan, edo antzekoa, gehienetan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 80. orr.

Antzeko aldartean Ekialde Urruneko estatu unibertsaleko enperadore mantxuek zera uste zuten beren diplomazi tratuetan: gobernu guztiek, Mendebaldeko mundukoek barne, iraganean garai zehaztugaberen batean txinatar agintariengandik hartu zutela existitzeko baimena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Txapelak, alkandora zuriak, abarketa garbiak eta korbatak antzekoak dira, baina aurreneko ilaran lurrean eserita daudenak mozorrotuta daude.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 12. orr.

Ediporen konplexua islatzen ote duen, ustezko pedofilia agerian jartzen ote duen eta antzeko irakurketa morbosoak egin izan dira, baina ez gara ur handiegi horietan sartuko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Horrexegatik, beharrezkoa da esatea "zientifikoki edo teknikoki egokiena" edo "teknikoki bidezkoena den erabakia" eta antzeko leloen bizkarrean, sarritan bestelako jarrera eta arrazoibideak ezkutatzen direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Zentzu askotan da kristauen oso antzekoa, oso monoteista: liburu edo autore bakarreko jendea da, Biblia eta Yahve.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

Coruñara heldu eta gutxira antzeko gertaera bat ikusi zuen Joxanek.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 32. orr.

Batetik besterako distantziak antzekoak otu zitzaizkion, eta triangeluari esanahia bilatu nahi izan zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 109. orr.

Garai hartan etxe guztiak antzekoak ziren...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Obra sei liburuz osatzen da, denak antzeko egituradunak: Epikuroren, bere aholkulari eta maisu filosofikoaren gorespen baten ondoren, gaia garatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 17. orr.

Osaba Vernonen oso antzekoa zen: handia, mozkotea eta aurpegi gorrixkakoa; bibotea ere bazuen, baina ez bere nebarena bezain sendoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

"Nire gurasoen etxeko salan ere badago antzeko bat - esan zidan Mary Annek jantokian zintzilikatua zegoen Picassoren koadro ospetsuaren erreprodukzio bat seinalatuz -.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Horregatik, beste askotan bezala "gerra, bai, baina duintasuna ez genuen galdu" eta antzekoak esaten ari ziren batean, "sartu ez bagina, hobe" bururatu zitzaion berari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 32. orr.

Espazioa eta denbora, adibidez, Kanten aurretik, edo objektu absolutuak ziren, hots, espazio eta denbora absolutuak ziren, edo gauzen arteko harremanak ziren, egoera, urrunera eta antzekoen gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eta noizpait altxatu zenean, gosearen antzeko zerbait sentitu zuen, baina edaleek soilik izaten duten moduko gosea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 44. orr.

-Gainera -gehitu zuen ziurtasun handirik gabe-, zu haren antzekoa zarela esango nuke, aizu.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 19. orr.

Aurrekoa zerbait lauso eta nahasia baino ez zen izan, nire oroimena berriro inoiz murgildu ez den garaia, hautsez betetako soto baten antzekoa, armiarma sarez estalitako gauza eta pertsonez betea, hain nahaspilatuak ezen nire bihotzak ahaztu baititu.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Beste askoren antzekoa izan behar du nonbait.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 39. orr.

Azpil-nahaspilak, nolabait esatearren, Zuberoako pastoralen antzeko ekitaldiak ziren, baina bere ñabardura propioak zituztenak, Zuberoan zuriak definitzen baitu aingeruen mundua, eta Azpilen, berriz, urdinak, besteak beste.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 23. orr.

Sorayaren eta beraren arteko ekinaldiek sugeen kopulazioaren antzekoak behar dute izan, hala irudikatzen ditu: luzeak, erabat hartan murgilduak, baina abstraktu samarrak, lehor samarrak, are beroenean ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 9. orr.

Ederrenek ere ez ditek irauten, hondartza baten antzekoak dituk-eta: beti heltzen duk olaturen bat ordu arteko indartsuenak utzitako arrastoa desegitera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Berehala senditu dut haren urratsaren neurria ez dela enearen antzekoa eta asmatu, presatu gabe, gizon gazte sekailaren heinean izanen naizela, ordu laurden bat barne, San Anton komentuaren murruak ikusi aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Segidan, ezer esan gabe, mahai gainean zeukan zurezko makilatxo bat, usta baten antzekoa, hartu eta zutitu ondoren leihorantz abiatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 38. orr.

Itxuraz ere - Euskal Herriko ardi-zakurrez ari naiz-, ardien antzekoak dira, txuri eta ile ugariarekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 25. orr.

Hitzaldi hauetan funtsezko egia bat ikasi zuen; Hasiera liburuaren 1. Kapituluko 27. txatala, Jaungoikoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jaungoikoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen, ez dela era antropomorfikoan ulertu behar, Jaungoikoa bizardun eta iletsua bailitzan, era espiritual teozentrikoan baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Hizkuntzalaritza eta, zentzu zabalagoan, psikologia giza hizkuntzaren ezaugarriak zein diren ulertzen eta giza hizkuntzak ezaugarri horiek edukitzearen arrazoiak aurkitzen saiatzen dira, haien antzeko beste jakintza batzuekin batera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.

Azken batean gure antzinako sofa horren antzekoa izateko itxura du honek: zuek utzi hortxe izarak eta konponduko naiz ni.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 10. orr.

Gorputza bere senarrarenaren antzekoa zuen, hezurtsua eta iletsua, bere zintzur-sagarrarekin eta bere zilborrarekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

"Jo dezagun burua Eguberrietako pinu horietako baten antzekoa dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Esku artean ez du klarineterik, Jeremy Ironsek The Misionen oihaneko seme-alabak liluratzeko erabili zuenaren antzekorik, ezta txistu kaxkar bat ere, euskalduna izan arren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 56. orr.

Ile uhintsua zuen, neskatila batenaren antzekoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

3 (izen edo izenondo soil baten eskuinean)

Baina ez ziren zuriak, hori antzekoak baizik, Veneziako san Marco Plazako harriek ilunabarrean hartzen duten hori kolorekoak, lur higatu eta gehiegi erabiliaren kolorekoa, desertu eta eremu kolorea, nekearen kolorea, gaixotasunaren kolorea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Bostera iristeko, patata ta tatamia surrealista antzeko hitz parea elkartu behar dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.

Eztarri zuloko azkura antzeko bat dakarkiote oroitzapen mingarriok; minak minari dei eginda bezala, bere orpoez gogoratu da: zapatilak erantzi ahala oinazea eta lasaitua nahastu zaizkio; gorriturik dauzka, urratua zauri bihurtzeko zorian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Hitz hauek berebiziko poza eman zioten semeari, erabakia balego bezala espedizioa egitearena, eta urtetan eta urtetan irrikatutako mirari antzeko hura eskura balego bezala, gau bateko iluna eta egun bateko bidaiaren ondoren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

Biblia nazional antzeko zerbait bilakatu da historia (ideologia nazionalaren jariatzaile nagusi).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.

4 eguzki antzeko

Antoniak lehertua zuen arrautza gorringoa, eta xardearen hortzez haur-marrazki batetik sortutakoa zirudien eguzki antzeko zerbaiti izpiak luzatzen zizkion platerean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

5 opalo antzeko

Kanpoaldetik ikusita, Cosmopolitan kafetegiak akuario lohitsua zirudien: bertan, kea opalo-antzeko kiribil urdin eta berdeetan igotzen zen eta mahaien inguruan aurpegi hitsak ez ziren geldirik egoten, gaizki sailkatutako arrainak bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.

6 txistu antzeko

Barrako gizonak txistu-antzeko hots bat jaulki zuen letaginen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

-Hi, adiskidea, alferrikako borrokan ari haiz hor -esan zion ispiluak txistu-antzeko ahotsarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Orduan Riddleren txistu-antzeko ahotsa entzun zuen: "hil ezazu".  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

antzeko adierazpenak (11); antzeko arazoak (17); antzeko bat (176); antzeko bat izan (10); antzeko batean (19); antzeko baten (9); antzeko batez (13); antzeko batzuk (16); antzeko beste (148); antzeko beste bat (9); antzeko beste batzuk (11); antzeko bidea (10); antzeko bihurtzen (9); antzeko da (17); antzeko dira (17); antzeko egin (9); antzeko egitura (9); antzeko egoera (37); antzeko egoeran (62); antzeko egoeretan (11); antzeko emaitzak (10); antzeko ezaugarriak (25); antzeko ezer (24); antzeko gauza (15); antzeko gauzak (25); antzeko hitz (9); antzeko hitzak (21); antzeko ibilbidea (10); antzeko iritzia (29); antzeko izan (21); antzeko izango (14); antzeko jarrera (18); antzeko kasuak (9); antzeko kontuak (11); antzeko maila (11); antzeko pilotak (10); antzeko zer (14); antzeko zer edo (13); antzeko zerbait (501); antzeko zerbait da (13); antzeko zerbait egin (20); antzeko zerbait egiten (15); antzeko zerbait esan (23); antzeko zerbait gertatu (49); antzeko zerbait gertatzen (54); antzeko zerbait sentitu (13); antzeko zerbaiten (11); baten antzeko (107); baten antzeko zerbait (35); bere antzeko (18); beste antzeko (19); denaren antzeko (10); duenaren antzeko (9); elkarren antzeko (10); haren antzeko (41); haren antzeko beste (9); honen antzeko (23); horien antzeko (12); horren antzeko (32); nire antzeko (13); oso antzeko (45); zuen antzeko (13)

antz antzekoa (9); antzekoa baita (11); antzekoa da (199); antzekoa dela (33); antzekoa den (22); antzekoa du (9); antzekoa egin (28); antzekoa gertatu (25); antzekoa gertatu zen (11); antzekoa gertatzen (25); antzekoa gertatzen da (12); antzekoa izan (70); antzekoa izan da (11); antzekoa izan zen (27); antzekoa izango (47); antzekoa izango da (23); antzekoa izaten (11); antzekoa zela (12); antzekoa zen (78); baten antzekoa (143); baten antzekoa da (31); baten antzekoa izan (10); baten antzekoa zen (14); duenaren antzekoa (18); dutenaren antzekoa (9); haren antzekoa (9); honen antzekoa (9); horien antzekoa (12); horren antzekoa (10); oso antzekoa (109); oso antzekoa da (29); zuenaren antzekoa (9)

antzekoak dira (102); antzekoak direla (27); antzekoak diren (19); antzekoak eta (13); antzekoak izan (30); antzekoak izan ziren (10); antzekoak izango (19); antzekoak izango dira (9); antzekoak izaten (11); antzekoak ziren (40); baten antzekoak (12); elkarren antzekoak (12); ere antzekoak (17); eta antzekoak (133); horien antzekoak (13); nahiko antzekoak (12); oso antzekoak (82); oso antzekoak dira (19); oso antzekoak direla (10)

antzekoren bat (12)

antzekorik ez (12); ez antzekorik (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus