Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antze 1 iz trebetasuna.

Egintza horiek askotarikoak ditugu, arrazoitzeko ahalmenari darizkion antze horien kopurua infinitua baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Badirudi antze honen maisuei ez zaiela falta beren buruan konfiantzarik, ezta publikoari itxaropen handiak haien trebetasunagatik ere, baldin eta inoiz honetaz aritu behar badute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 251. orr.

Zeren eta jaun Marcelek baitzuen bertzeen bihotzen ukitzeko zenbait antze eta trebetasun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.

Sukaldariek beti bezala agertuko dute beren antze, jakitate osoa, janariak moldatuz arta haundiarekin; beraz hurbildu gabe ez gare aise egonen.  Herria   2004-07-15

Antze hori ez litzateke, alabaina, azpijokoetan nahasten den gizonaren hezibidean irakatsi behar?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.

Emango zion gazte bati bere lehen aukera, sustatuko zuen haren lana bere ohiko antze eta graziarekin, sortuko zuen lan horrentzat merkatu bat, hasiko zen etekin on samar bat ematen, eta gero, bi edo hiru erakustaldi egin ondoren, artista hark hanka egingo zuen New Yorkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Logika transzendentalaren bigarren zatiak, beraz, itxura dialektiko horren kritika izan behar du eta Dialektika transzendentala izena du, ez itxura hori dogmatikoki iradokitzeko antze gisa (tamalez ameslan metafisiko anizkunen antze oso arrunta dena), baizik eta, adimenaren eta arrazoimenaren kritika den aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Doilorkeria honi, gai garen maiestate eta antze guztiaz behar diogu, aurpegi ez ezik, desenkusa ere eman.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.

2 (izenondoekin)

Nik, ordea, ez dut eskola handirik jaso, ez dut menderatzen txukun hitz egitearen antze zail hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

Iltze gehiago eta arotzen aldetik antze hobea eskatzen zuten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.

Batean bi pertsona zarela, alegia, gazte sutsu, oldarkor, joko eta abenturei guztiz emana, eta aldi berean zure trebetasunetan antze handiko gizona, zorrotz eta serio, arduratsu eta mugarik gabe jantzia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Korinton ba omen zen familia bat, haize indartsua geldiarazten antze haundia zuena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Gerritik gora eranztea lortu zuen antze handiz eta, beharrik, metraila puskak sorbalda ukitu besterik ez ziola egin ikusi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Obra horrek jende asko liluratu du, antze handiz idatzita dagoelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.

Legelariak erantzun zion mundua hitz-jalez beterik dagoela, eta antze handiz ulerrarazi zion arranoa hegan baino hobe dela txepetxa eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 500. orr.

Zabala bere asmoetan, soila asmoak gauzatzerakoan, inork ez du egundo izan gauza handiak erraz eta zailak laster egiteko antze handiagorik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Aurreko epigrafean ahozko estrategia batzuek testu idatzietan duten garrantziarekin topo egin dugun bezala, oraingo honetan ahozko testuek idatzizko poesiaren antze bertsua erakuts dezaketela ikusten dugu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 164. orr.

Nahiz eta berak denboraldi hartako gertaera guztiak antze miresgarriz eman, hura ez da inondik ere ageri autoreen obretan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 299. orr.

Agerpenei eta beren forma soilari dagokienez adimenaren eskematismoa giza arimaren sakonean dagoen antze ezkutu bat da, eta bere benetako funtzionamendua nekez ezagutaraziko digu izadiak, bera desestaliz begi-bistan jartzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.

Argumentu kosmologiko honetan hainbeste oinarri-esakune sofistiko biltzen dira, ezen baitirudi arrazoimen espekulatiboak hemen bere antze dialektiko guztia eskaintzen duela, itxura transzendental ahalbait handiena sortzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 219. orr.

Orobat, giza soinaren egitura ikusten dutelarik, zoratzen dira eta antolaketa eder horren kausak ez baitakizkite, hortik ateratzen dute ez dela antze mekanikoz egina baina jainkozko edo naturazgaindiko antzez osatua dela alde batek beste baten ez zaurtzeko gisan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 113. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nahiz eta antze-lanetan motzagoa ibili hasieran amaieran baino, Rodolfo garbia atera zuen, berekoia eta desorekatsuaren rolean; bularretako ahots gardena gehienetan zabaldu zuen hala goi tesituran nola behekoan.  Berria - Kultura   2004-09-22

Aldiz zurrunago ikusi genuen bai abesgintzan zein antze-moduetan hasierako Mi chiama-no Mimí-n esaterako, batere apaldu barik bere arrakasta.  Berria - Kultura   2004-09-22

Legeek ez dute izan behar sotil-bihurriak; adimen kaxkarreko jendearentzat eginak dira; ez dira logika-antze bat, baizik eta familiaburu sinple baten arrazoia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus