Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abstraktutasun (orobat abstraktotasun g.er.) izond abstraktua denaren nolakotasuna.

Jesarlekuko zuloaren abstraktutasuna kontuan hartuta, pilotak hainbat norabide har zitzakeen; hala nola, ezkerra, eskuma, goia, behea... edo, beste era batera esanda, iparra, hegoa, ekialdea, mendebaldea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.

Esan lezake norbaitek ezetz, hiriko aurpegi zerrendek ez dutela hipnosia eta introspekzioa sortzeko beharrezkoa den abstraktutasunik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Beldur handiagoa ematen dit Ohala/Jaeger-ena bezalako lan garrantzizkoak ahazteak edo Kiparsky-ren abstraktutasun mota bati buruzko giltzez ez gogoratzeak, zenbait fonologiaren geroko ibilbidea ulertzeko orduan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 20. orr.

Irudi sinbolikoa gauza abstraktuak irudikatzen dituena da ("irudiak berak baino abstraktutasun maila handiagokoa").  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus