Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udatzen batean, basoak gorritzen ari zirelarik, antzara bat aurkitu zuen lurrean zauritua. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 161. orr.
Erakustokian zintzilik zegoen antzara edo indioilo bat 121 antzar, ahate bat eta kaio bat hil ditu birusak mendebaldeko Qinghai eskualdean. aztore batek zauritutako antzara baten hiru odol tanta daude elur gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.
Urrunxeago ahardi beltz bat, eta indioilar bat, oinazturak izutu eta derrepente makakorroka hasi zena, eta harantzago antzara batzuk, indioilarrak asaldaturik, beraiek ere marraka. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.
Hogei antzara gari beratua jaten ari ziren etxean, baina menditik arrano bat etorri zen, eta denei lepoa okertu eta hil egin zituen Mendi eta basoetako isiltasun berezian, txorien kanta eta azienden marruma besterik ez denean, edo ardi, behi eta behorren arranena, oso goiko antzar eta kurrilloen garramixtoetaz ere jabetuko zen gure aitona: Goraka antzarrak, artzaiak egun txarrak, botako zuen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.
Antzarak, behiak eta ahuntzak aspalditik zeuden gorderik, eta haiek harroturiko hautsa aspaldi jaitsia zen lurrera, eta abeltzainak, lana amaiturik, abeletxeetako atetzarren alboan zeuden, esne-lapikoen eta arrain-zoparako gonbitaren zain. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.
Kerry, bestetik, antzarrak ehizatzen aritu zen atzo Ohion. Berria - Mundua 2004-10-22
Antzarak hegaz doaz lerro-lerro, oso goiti. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 91. orr.
Goiz batean atea zabaldu zion eta antzarak ihes egin zuen indarberriturik, hegan eginez dotore. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 162. orr.
Antzara baten gisara karkaraka hasi zen: kar-kar-kar! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.
Antzara bat, bakarka, maldan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.
Jendea ez da beharbada ohartu, baina, Idatzederrek eskuetan zuen luma ez zen antzara batena... bai ordea, sai gorri batena! Berria - Kultura 2004-07-27
Belatz horrek menditik etorri eta antzara harrapatu duen bezala, hala egingo du Ulisesek ere: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.
Irudi analogikoak, beraz, berezko antzaren imitazioa eta gizartean komunika daitezkeen zeinu-sorkuntza proportzio aldakorretan nahastuz gizakiak egindako sorkariak izan dira beti. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.
Garai batean, idazteko baliatzen ziren antzaren lumak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.
Horren ondoren, esnatu egin zen, eta jauregiko antzarak ikusi zituen, beti bezala garia jaten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.
Jangelara abiatu ziren gero, etxekoandrea, antzarak bezala ibiliz, haien aurretik zihoala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.
Inorengatik antzarak lumatzen ari dela esaten denean, poz-pozik dagoela adierazi nahi da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.
Antzaren hazkuntzako egitekoetan pasatzen zituen egunak, beraz; eta luma-bilketaz edredoien betetzekoetan ere, lan eskerga burutzen zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 123. orr.
Islandiako Olafsvik herriko nasan jesarri da hoztuta gizona, antzarrei begira, mimetismoaren bila, Iparraldeko iparrari gertuago begiratzeko. Berria - Kultura 2004-10-23
Antzarak karrankan, kartzela gaineko zeruan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.
Petrusen etxe berria, urmael zaharra, non orban batzuk ikus ditzakeen, ahateak behar dutenak, eta orban handiagoak ere bai, antzara basatiak behar dutenak, Lucyren ikusliar urrutitik etorriak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.
Haatik, ahate basa eta antzara basa asko ere. Herria 2005-09-08
Tente jarri da, lepoa zut, amorrarazitako antzara zuriaren antzera, ukabilak estu ohe ertzean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 83. orr.
Begira zer nolako antzara lerdena! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.
Horrela mintzo zela, belatz bat igaro zitzaion hegan eskuin aldetik, erpeetatik zintzilik antzara handi bat -oilategiren batetik harrapatua- zeramala; jendea zetorren atzetik lasterka. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.
Goialdean, barra bateko kakoetatik behera, antzara gizen batzuk zeuden esekita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Antzara arre gizen bat zegoen mahaiaren mutur batean eta, beste muturrean, perrexil-adaxkaz estaliriko paper izurtuzko ohe batean, urdaiazpiko handi bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.
Antzara amorratuak bezala txistu eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 141. orr.
Presoen arteko aliantza horretan ez dutela garrantzi makala ukaiten latzean behin antzara karrankariei egin ohi zaizkien kontu kitatze odoltsuek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.
Antzara karrankari hori! Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 96. orr.
Behar izanez gero, antzara-talde osoa zatitzeko prest. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.
Baina nire ustez txori talde hura antzara-aldra bat zen, besterik gabe. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.
Sekulako antzara pila ari da pasatzen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.
Indioilo edo antzara puska bat erosten zuen beheko dendan hamabi sosean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.
Marka gorri bat, antzara zango formakoa, ezarri behar zuten jauntzietan josirik. Herria 2003-10-30
Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak, gazteei belarrietan kilimak egiten zizkietenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Denbora urtzen zitzaidan eta hondarrean, ohean eta bakarrik ohean egotea ekintzarik seguruena nuela sinestera heldua nintzen, antzara-lumazko estalia anitz ez higatuagatik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Ulertzekoa zen naski, aitzineko egunetan jakinarazia niolako, baraualdian nengoenez ardi gasna puska batez lagunduriko antzara-gibel xerra batez asetzen nintzela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 173. orr.
Denak eremu hertsian kokatzen ginen, ahatekiak eta antzara-gibelak paper finean troxaturik, gure bildotsak barne. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 78. orr.
Susanna izeneko (hots, hebreeraz, "lirio") emakume maratz prestu batez maitemindu zen, zeinak antzar-hestebeteak prestatzeko errezeta mendeen mendeetatiko baten jakile baitzen Antzar lumak elur malutak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.
Haiexek daude orain modan, eta hain uhukatu eta gaitzetsiak, aldiz, antzoki arruntak -hala deitzen diete-, ezen hainbat ezpatadun bapo, antzar-lumen beldur, doi-doi ausartzen baita bertaratzera. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 925. orr.
Marka gorri bat, antzara zango formakoa, ezarri behar zuten jauntzietan josirik. Herria 2003-10-30
Antzara-zirinezko orban bat. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.
Cazenavetarrek ez zuten mainuen moda berrietan sobera sinetsi, eta antzara hazkuntzari eutsi zioten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 119. orr.
Gabrielek eta Daly andereñoak antzara-platerak eta urdaiazpiko- eta haragi-platerak trukatzen zituzten bitartean, Lily afaldar batengandik bestearengana joaten zen, patata bero irintsu batzuk, eskuzapi zuri batean bilduak, plater batean zituela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.
Denek protesta egin zioten eta garagardo beltzari trago luze bat eginez amore eman zuen, antzara zatitze-lanak egarritu egin zuela konturatu baitzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.
Aurpegi txiki eta erkineko gizon horrek ez zuen deabruaren antzik txikiena ere, baina haren antzara-karkaran bazen zerbait espetxearen santutasuna eta sendotasuna ezeztatzen zituena. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.
Lapurdi guzian, Biriatu herri bakarra gelditzen da antzara-jokoaren ohidura horri atxikia, nahiz han-hemenka ahate-jokoa egiten den, molde berekoa dena. Herria 2003-11-13
Besteak baduelarik aitzinekoa antzara ferratzera bidaltzeko ahala. ETC-prentsa Berria, 2005-09-08
Jurdaneko profeta eta haren paulotar ikasleak antzara ferratzera bidaliak genituen aspaldian. ETC-zientzia, zuzenbidea Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016
Hiru urte eta erdiko bizi laburrean hainbeste poxolu, nor nahik denak antzara ferratzera igorriko zituen lotsaturik, Euskal Herriko Laborantza Ganbara beti hor dago xutik abiatua, eta lan jarraikia badarama. ETC-prentsa Herria, 2008-09-18
Orain, Hitzarmen Bereziaren salbatzaile gisa agertu nahiko dute beren burua sozialistek, Lurralde Elkargoa antzara ferratzera igorri dutela ahantzaraziko baligute bezala. ETC-prentsa Berria, 2013-09-13
Jendeak gibeletik zernahi erran lezake haren aurka, baina antzara ferratzera joan bitez! ETC-literatura, saiakera Mahatsaren begia, Eneko Bidegain, Elkar, 2005
Denak eremu hertsian kokatzen ginen, ahatekiak eta antzara-gibelak paper finean troxaturik, gure bildotsak barne. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 78. orr.
Baraualdian nengoenez ardi gasna puska batez lagunduriko antzara-gibel xerra batez asetzen nintzela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 173. orr.
Antzara hankagorrizta ("Anser anser") Anatidae familiaren ahate domestiko eta ez-domestikoa da, "Anser" generoan arruntena dena. ETC-entziklopedia Antzara hankagorrizta, Wikipedia
Gainera, hamazazpi ur-hegazti espezie desberdin aurki daitezke aintziretan, haien artean, ahatebeltz arrunt eta ahatebeltz hegazuriak, beltxarga oihulariak, izotz-ahateak, murgilari handiak, zerra txikiak, eta antzara hankagorriztak. ETC-entziklopedia Kolari, Wikipedia
Kaletik kilometro bat eskasera, hiriaren erdian ikusi zituen: txilinporta txikiak, koartzak, murgilari arruntak, ahate gorriztak eta basahateak, kopetazuri arruntak, antzara hankagorriztak eta indiar antzarak, eta batik bat belabeltzak. ETC-literatura, saiakera Collini auzia, Ferdinand von Schirach (Anton Garikano), Erein/Igela, 2015
Antzara hankahoria ("Anser fabalis") Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia Antzara hankahori, Wikipedia
75-90 cm garai da eta Europako antzara handiena da, antzara hankahori urria baino apur bat handixeagoa ez bada ere. ETC-entziklopedia Antzara hankagorrizta, Wikipedia
Gainera, hamazazpi ur-hegazti espezie desberdin aurkitu daitezke aintziretan, haien artean, ahate gorriztak, ahatebeltzak, ahatebeltz hegalzuriak, beltxarga oihulariak, murgilari handiak, zerra txikiak, eta antzara hankagorriztak, hankahori hankahoriak, antzara muturzuriak eta antzara nanoak. ETC-entziklopedia Kittiläko geografia, Wikipedia
Antzara indiarrak (Anser indicus) Everest mendikatearen gainetatik migratzen du; 9.000 metrotik gora hegan egiten ikusi izan dira espezie honetako banakoak (altuera horretan itsas mailakoaren herena da O2-aren presio partziala). ETC-zientzia, zuzenbidea Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011
Lapurdi guzian, Biriatu herri bakarra gelditzen da antzara-jokoaren ohidura horri atxikia, nahiz han-hemenka ahate-jokoa egiten den, molde berekoa dena. Herria 2003-11-13
Antzara jokoaren imitazioa baina PP eta PSOEren lehia irudikatuz. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Antzara mokolabur, Anser brachyrhynchus. ETC-entziklopedia Sibley-Monroe hegazti zerrenda 2, Wikipedia
Antzara nanoa "Anser erythropus". ETC-entziklopedia Anser, Wikipedia
Antzara hankagorriztak, antzara hankahoriak, antzara muturzuriak eta antzara nanoak bezalako hegaztiak aurki daitezke. ETC-entziklopedia Iso Lohijärvi (Kittilä) Wikipedia
Oso ohikoak dira bertan, urre txirri arrunt abeslariak, belatz beltz handiak, antzara nanoak, ipar-belatzak, arrano beltzak eta elur-hontzak bezalako hegaztiak. ETC-entziklopedia ? árajávrrit, Wikipedia
Zebra-bide batean lau gizon ikusi zituen antzara pausoan eta txoro koadrila bat zela pentsatu zuen. ETC-prentsa Argia, 2016-12-18
Zoriontasunak, Dixon, Madden, Crotthers, Costello, Lenehan, Bannon, Mulligan eta Lynch, kirurgiako ikasleen mantal zuriak jantzita pasatzen dira, launakako lerrotan, antzara-pausoan, erritmo zaratatsua ondo markatuz desfilatzen. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
-Egin ezazu antzara pauso bat, Adolf -esan dio Ernestek. ETC-literatura, saiakera Mrs. Hemingway, Naomi Wood (Garazi Goia), Txalaparta, 2016
Garai batean antzarak ferratzera bidaliko gintuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 212. orr.
Ugazabandrearekin ondo moldatzen nauk eta ez diat nahi dena antzarak ferratzera bidali... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.
Nahiago nuke antzarak ferratzera bidaliko bazenu Garry McVicker delako hori. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.
Bere oroitzapenak papereratuko ote lituzkeen galdetu eta harentzat batere espero ez zuen hordagoa izan zen, baina ez gintuen ezezko zorrotz batekin antzarak ferratzera bidali. Berria - Kultura 2004-01-03
Mikelek emakumea antzarak ferratzera bidaltzeko aukera darabil istant batez bere buruan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 14. orr.
Eta neure arrazoiak dauzkat abokatu guztiak antzarak ferratzera bidaltzeko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 168. orr.
Eta, hurrengo -: Antzarak ferratzera bidaliko naitek oraingoan, Tommo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.
Lepoa eginen nuke bat baino gehiago ni antzarak ferratzera igorri beharrean jarri nuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Bere posizioneaz eta zahartasunaz baliatuz, antzarak ferratzera igortzen zituen zaintzaleak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 94. orr.
Eta baten bati gustatzen ez bazaio, antzarak ferratzera joatea dauka. ETC-literatura, saiakera Txatartegirako ipuinak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2010
Antzarak ferratzera joan zitezkeen beren bizitza europar perfektu horiekin guztiekin. ETC-literatura, saiakera Orgasmus, Askoren artean, Txalaparta, 2010
Baina kasu honetan, presagatik, Basque Country Street-eko kanta tristea antzarak ferratzera joan zaie. ETC-literatura, saiakera Hodeien adorea, Yoseba Peña, Susa, 2012
Inorengatik antzarak lumatzen ari dela esaten denean, poz-pozik dagoela adierazi nahi da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.
Baina zoriontsu jarri nau, antzarak lumatzen, Juan Kruz Igerabide adiskide aspaldikoak bidali didan gutunak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.
Euskal antzara Euskal Herriko bertako etxeko hegazti arraza baten izena da. Euskal Herriko baserrietan aspaldidanik egon da gris koloreko antzar mota hau. ETC-entziklopedia Euskal antzara, Wikipedia
Gueñesko Eoalak elkarteak lanean dihardu du gaur egun, eta euskal antzara desager ez dadin ere egiten dute beharra. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2013-07-19
Erakusten du horrela Atxagaren jokoko euskal antzarak urratsak egiten dituela segur munduan barna, eta bereziki miarritzen bereko gune deseuskaldunduetan. ETC-prentsa Herria, 2009-11-19
Euskal oiloa, mos, pedresa, piñeira eta asturiar pintoa oilo arrak ez ezik, euskal antzarak ere bilduko dituzte. ETC-prentsa Berria, 2008-10-17
Zenbatutako betizuak 810 inguru dira Euskal Herrian, karrantzar muturbeltza 732, Enkarterriko astoak 105 eta euskal antzarak 80. ETC-prentsa Berria, 2014-05-24
Kaletik kilometro bat eskasera, hiriaren erdian ikusi zituen: txilinporta txikiak, koartzak, murgilari arruntak, ahate gorriztak eta basahateak, kopetazuri arruntak, antzara hankagorriztak eta indiar antzarak, eta batik bat belabeltzak. ETC-literatura, saiakera Collini auzia, Ferdinand von Schirach (Anton Garikano), Erein/Igela, 2015
Bertan bizi dira animalia espezie ugari, besteak beste: Hartz arreak, elur-lehoinabarrak, otsoak, markhorrak, Marco Polo argaliak, Asia erdialdeko kaioak eta indiar antzarak. ETC-entziklopedia Pamir, Wikipedia
Ross antzara, "Anser rossii". ETC-entziklopedia Anser, Wikipedia
antzara bat (10); antzara baten (3); antzara edo (3); antzara jokoa (4); antzara jokoaren (3); antzara luma (3); da antzara (3); edo antzara (3); urrezko antzara (3)
ahateak eta antzarak (3); antzarak ferratzera bidali (9); antzarak ferratzera bidaliko (4); antzarak ferratzera igorri (3); antzarak lumatzen (3)
arteko antzaren (3)