Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain Jesusen Taborko Antzaldatzea ospatzen baitu Elizak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 316. orr.
Hau guztia Santxo Panzak bere nagusiari entzun zionean, burua galdu ala barrez lehertu, hortxe-hortxe jarri zen; ongi baitzekien zer-nolakoa izana zen Dulzinearen antzaldatzea, gezurrezkoa dena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 148. orr.
Edurneren antzaldatzea hain izan da agerikoa, Fernanek berak galdegin baitio, bakarrik gelditu diren batean: [...]. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 81. orr.
Misterioen maisu eta legearen nagusi, pentsamenduaren tronuaren gailurretara goratua, Antzaldatzearen distira hitsak aurpegia harturik, zangoak elkargurutzaturik eta mihia alborantz okertuz, editoreak bere nahia paperean listukatzen du eta erabiltzeko moduko neurrietan zirtzilatzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.
Horra zergatik Aubrey-k, soilik gizonei atxikitzen baitzaie, ez duen iristen perfekzioa, ez baitu jakin lortzen Hokusai-k espero zuen antzaldatze mirarizkoa, hots, elkar-antzekotasuna anitz-ezberdintasun bilakatzea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 18. orr.
Adimendurik ez bada aski zorrotzik janarien antzaldatze miragarriak ezagutuko duenik, nola nahi duzu hurbildu janari noble honek izpirituaren lekurik garbienean, antzaldatua den hartan, sortu duen misteriora, ikusiz kanpoko gizaki gaixoa nagia dela, lotia eta denerako traketsa? Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.
Diruaren modutsuko moral zikin batek miragarrizko antzaldatze bat obratzen du nola bataren hala bestearengan, eta garbiñezaleak garbizale ustel bihurtzen ditu bat-batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Ez nituen ahaztuan haren idazkera imitatzeko saioak, eta neke handirik gabe neureganatu nuen haren letra, antzaldatze handirik gabe jarri nuen eskua haren mugimendu eta bihurtzeetara. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.