Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzaldatu, antzalda(tu), antzaldatzen (ETCn 504 agerraldi) 1 (ETCn 504 agerraldi) itxuraldatu.

Kristo gure Jaunak hiru ikasle maite, Pedro, Santiago eta Joan, lagun harturik, antzaldatu zen, eta aurpegia eguzkiaren antzeko zuen, eta soinekoak elurraren.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.

Emakumea antzaldatu egin da txaloekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

Mimikarako iaioa zen; behiez, oiloez, ardiez eta txakurrez hitz egitean, antzaldatu egiten zen, haien begirakune, mugimendu eta ahotsak imitatzen zituen, alai-alai jartzen zen, eta bera ere piztia modukoa bilakatzen, azti baten gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Potzolori begitartea antzaldatu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Igandeetan marrazkiak egiten zizkidan, eta antzerkia, eta antzaldatzen ziren panpinak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.

Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri.  Elizen arteko biblia   Mt 17,2

Badira gizaki ezjakin eta zentzugabeak, hau hitzez hitz ulertzen dutenak, eta esaten ere dutenak eurak natura jainkozkoan antzaldatuko direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

Hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez.  Elizen arteko biblia   Flp 3,21

Jainkoaz blai, aldatzen da eta antzaldatzen jainko-erara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

Gizaki batek edontzia hustutzerik balu, eta honek eduki lezakeen guztia kentzerik, baita haizea ere, antzaldatuko luke ezbairik gabe koparen izaera eta hustasunak zeruraino igoaraziko luke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Nirekin arazoak zituela esan ohi zuen, etengabe antzaldatzen nintzelako -hasi zen gelan alderik alde ibiliz berriro ere-.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 187. orr.

Hau gizaki bikainen berezitasuna da, ongi barneraturik eta antzaldaturik daudenena; hauetan bat eginik doaz otoitza eta poza, batak bestea eragozten ez duela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Bizitza arautzen duen mekanismoaren antzeko batez, ordu oro Herioz antzaldaturik dagoen automata batek kanpai bat jotzen du, plazako biztanleei eta are urrunagokoei bizitzaren laburtasunaz gaztigu emanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Aski da gogoratzea, nola, urruti zegoela, suzko gurdian antzaldatuta agertu zitzaien anaiei eta nola Arlesko kapituluan gurutze irudian aurkeztu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 814. orr.

Hau, Durandarte nire laguna da, bere denborako zaldun adoretsuen eta maiteminduen lore eta ispilua; neroni ere, beste asko eta asko bezala, antzaldatua nago hemen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.

Ezkutuko misterioa da, izpirituan antzaldatua, arima-zolan ere bai, eta Jainkoagan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.

-Benetako idazleak mozorroaren profesionalak dira, inposturaren maisuak, antzaldatzen iaioak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Halakoari jeneralean bi aukera eskaintzen zaizkio bere buruaren gaztegintzarako: bata, "gizartea aldatzea", gizartea edo mundua bere osotasunean harturik txukuntzea, zuritzea edo antzaldatzea (osotasunean, eta ez bestela: osoaren zain egonez deus alda edo hauts ez dadin), eta orduan gaztea ONG batean sartzen da edo izatezko ezkertiarra edo modagoko zerbait egiten da zerbait izateko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ezteietako soineko antzaldatua.  Berria - Kultura   2006-05-02

Zirrikitu hartatik begiratuz gero, negua izan edo uda izan, presoak mundu antzaldatua ikusten zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.

Horixe eta bera egin ohi du gizaki barnekoi eta antzaldatuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Sinetsi biezat, nire jaun Don Kijote Mantxako, berorrek beharraldi dion hori edonon ohi dela eta edonora zabaltzen dela eta edozeini heltzen diola horrek eta ez diela antzaldatuei ere barkatzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Antzaldatuok, amodioz erdi erotuak gaudenok, bista ona dugu, badira txikikeriak beste batek sumatzen ez dituenak, baina guri ez zaizkigu oharkabean pasatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Egilearen aurpegi antzaldatua diseinatu gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.

Sinetsi biezat, nire jaun Don Kijote Mantxako, berorrek beharraldi dion hori edonon ohi dela eta edonora zabaltzen dela eta edozeini heltzen diola horrek eta ez diela antzaldatuei ere barkatzen -Eta jan, antzaldatuek jaten al dute? -lehengusuak galde.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzaldatu egin (5); antzaldatu egiten (3); antzaldatu zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus