Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antza 1 adlag dirudienez, zurudienez.

Antza, gerrak ez dira fenomeno historikoak, baizik naturalak; eta gerren kausak patologia arrazialekoak dira, ez historiko-sozial edo politikoak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 97. orr.

Antza, horrek ematen zien gero edukin sendoa, eta batez ere landua, jasoa, goratua eta zaindua, hizkuntzaren inguruko eduki guztiei.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.

Antza, buruan zebilzkion asmoak, kalkuluak eta oldozpenak oso atseginak ziren, zeren irribarre gozo baten aztarna uzten baitzioten behin eta berriro aurpegian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Antza, mutil gazte lizun batek egun batez emakume xarmant eta airos bat ikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 247. orr.

Antza, hiztegia egin duenak ez zuen gure amamarekin txintxonean ibiltzeko aukerarik izan, bestela jakinen zuen Tximinoa izan dela beti karta hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 41. orr.

Antza, haien etorreraren berria beraien aurretik iritsi zen: berehala onartu zituzten, isilik eta galderarik gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Antza, laster aski ikasi zuen herrialde hartan bi dialekto zeudela: lingala eta munikutuba.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 319. orr.

-Antza, gustura aritzen zara kantuan -esan zuen emakumeak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

"Handi" ez baita, antza, aski handi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 173. orr.

Emakumea, antza, ez da ezertaz jabetu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 132. orr.

Kokaleku gehienak, antza, sakonune biribil edo eliptikoak dira, baina badira batzuk konplikatuagoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Ezin izan zuen, antza, zama handiago hari ihes egin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 146. orr.

Italian sekula ez da, antza, idazle burusoilik, ile beltzik, ile gorririk egon.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

Bada, antza, uso baten gibela dut, eta behazuna falta laidoa mingosteko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.

Ez du, antza, deus entzuten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 32. orr.

Ez zen, antza, tarte luzea izan, inork egoera kezkagarri hartan ikusi baino lehen itzuli bainintzen neure onera, Orain ez, antza, orain dena da zilegi eta lehen kontraesana zena, aurrerapenaren azalez jantzita dabil.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Atea zaintzen zuen belzkotea, Txomin izenekoa, antza, bermeotarra omen zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Bien arteko elkarrizketa gogotsua, antza, estetika kontuei zegoen loturik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.

Buruz ikasitakoa ahazteko beldurra dauka, antza, eta nireari jaramonik egiteke jarraitu du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Denbora asko neraman orri-pasa, eta liburua zarpailduko niola pentsatzen ari zen, antza, gizona.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Adak igerri egiten zuen, antza, Danelek su zaharrak berritu nahi zituela, eta ahalegin guztiak egiten ari zen txingar zaharrik ez hauspotzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Harri zahar haiek neure eriez ukitzean, eroturik antza, mirari batez agian mintzatuko zitzaizkidan esperantzatan itxura zenez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.

Prostatako minbizia zeukala uste zuen, eta ez zuen hil nahi, antza, nik hura jakin gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.

Paretetan iltze herdoildu batzuk josirik zeuden: alferrikakoak, antza, zenbait, eta beste zenbait, berriz, orri horixkatu batzuei eutsiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Inork ez zion, antza, isilik egoteko eskubidea zuela jakinarazi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.

Berak ez zeukan bere burua militartzat, antza, infanteriako lotinanta zen arren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.

Analisi molekularraren emaitzen arabera, espezie berrien sorbidea ez da, antza, bestelako gene eta bestelako funtzio berriak gehitzea, besterik gabe, organismo zaharragoak hortik gara daitezen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Baina une horretantxe, antza, patuak Txitxikovez errukitzea erabaki zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.

Labanaz eraso zion, antza, emazte zenari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 128. orr.

Aurreko egunean Potzolorekin izandako elkarrizketaren oihartzunen bat gelditzen zitzaidan, antza, kasko barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Zaratak, antza, kanpoko harresiaren atzeko patiotik zetozen une hartan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 219. orr.

Informazioa baino, txingarra mantentzea da, antza, kontua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 34. orr.

Eta bitxitzat dute taldean ibili gura ez izatea, ez baldin bada atzoko lagunarekin geratu delako ze, antza, amesgaiztoetan lagunaren izentzat hartu duten zeurea ahoskatu ei du behin baino gehiagotan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 46. orr.

Nondik-nahiko ekaizteen erasoa sufrituagatik ere, sustrai amorratuak gero eta lurminago barneratzen dituen landare temati eta bakarzaletzat dauka Perurenak, antza, bere burua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.

Fonsecak ipinitako epeak zertarako eman zezakeen neurtzen ari zela zirudien Mentxuk, baina indar biltze saioa baino ez zen izan, antza, itaundu aurretik: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 94. orr.

Gogorregia egin zaio, antza; ezin zuen gehiago.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Nahikoa, antza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Senarra periodiko atzean dago ezkutatuta, haserre samar eta gogaitua, antza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

Atzera egin zuen, bizkarrarekin fatxada ukitzeraino; perspektiba izateko, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

Browne jaunak, hala ere, ez zuen ulertu, antza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 300. orr.

Orpoz orpo zerraikion Eustasio Amilibia Donostiako alkatea, are motelago, erabat akiturik antza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.

Marraztean ere ez zen bere gaian kontzentratzen Stephen, antza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

"Gerrako denborak gogoratzera" hari eman zion erantzun murritzak ez zuen, noski, txoferraren jakin-mina ase; alderantziz, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.

Tik eta klik horiek hartzen zioten denboraren heren bat, eta, eginbehar hori, antza, ezin zuen saihestu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Egin zizkioten testek agerian jartzen zuten, antza, emozio eta adimen arloan zituen akatsen larria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Kolorearen ikusmenak, antza -ikusmen primarioaren beste prozesu batzuek bezala: mugimendua, sakontasuna eta forma pertzibitzekoak, esaterako-, ez zuen lehenagoko ezagupenik eskatzen, ez zen ikasiaren edo esperientziaren araberakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Mendekua hartu nahian zebiltzan, antza.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Beste honako hau ere ez nekien nik: Joachim 1935 urtetik aurrera gogotik aritu zela itsas haraindirako emigrazio-baimena lortu nahian, Johannarengandik banandu beharrik ez izateko, edozertarako prest baitzegoen, antza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

Baina mutila erne eta susperturik zegoen, antza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

2 (izenondo gisa)

Halako batzuei abuztuan bisita egitean, era askotako umeak ikusi nituen: batzuk argiak, beste batzuk atzeratu antzak, irekiak zein lotsatiak, nork bere nortasun berezia zutenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

3 antza denez

Antza denez, erronka botatzea erabaki zuen lehen ministroak atzo, koalizio gobernuko kide "gogorrekin» ituna egiteko saioek porrot egin ondoren.  Berria - Mundua   2004-05-29

Munizio alemaniarra da, eta, antza denez, "erraz lor daitekeena».  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Antza denez, norbaitek eraso egin dio: ubeldu batzuk ikusi dizkiogu bizkarrean, ezer larririk ez, baina erortzean edo erasotzaileak eginak izango dira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 152. orr.

Jendetasuna, funtsean, animalia sineskor izatetik datorkigu, antza denez, eta egun areago, emakumea gizonari sinesten erakusten honen serio hasi zaionetik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Sexuen arteko berdintasuna baino, Portalisen esana desberdintasunaren errekatik dator (honetan ere, Napoleonen ustea, antza denez, eragingarri), eta horren indarrez ere, aita familiakoaren ahalgo nagusi eta gailenaren aldetik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 23. orr.

Antza denez, nolabaiteko erantzukizuna sentitu du nirekiko, eta anfitrioi lana ahalik eta ondoen betetzen saiatu da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.

Antza denez, hiru lagun hil ziren Brasilgo selekzioaren partiduan edo inauterietako ekitaldi jendetsu batean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 93. orr.

Tiro bat entzun zen: baina Malacartek airera bota zuen, antza denez, beldurrarazteko bakarrik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 150. orr.

Antza denez, esandakoa baino pixka bat gehiago zekien beti.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 137. orr.

Kezkatzekoa da nola harritzen garen berandu heltzeagatik, baina antza denez, zail zaigu beste era batean ibiltzea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 84. orr.

Eta, antza denez, zu ere berdin zaude.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 85. orr.

4 antza eduki

"Osaba Lazaroren antza daukak", esaten zidan aitak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 44. orr.

Baliteke umeek aititaren antza edukitzea, baita birraititaren itxura ekartzea ere, gurasoek euren gorputzean askotariko lehenki ugari nahasturik gordetzen baitute sarritan, lehen jatorritik hara aitatik aitara datorrena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.

Ba al daraman ezer janariaren antza daukanik, neska?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

Zergatik geratzen zen talaiaren antza zeukan sukaldean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 38. orr.

'Orgasmoak' 'pleonasmoaren' antza dauka, odol, gihar eta tripakiz eginiko zerbait dirudi.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 15. orr.

Bi orenetan xuxen, jantzi berezia zuen enplegatu batek kapera biluzi baten antza zeukan gela tarro batera sarrarazi gintuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Komisione berri horrek ere, betikoaren antza dauka, neologismoa barkatzen badidazu, Patri, hitzolarena, hitz fabrika berri batena.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 77. orr.

-Honen antza zeukan -Marcosek.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 32. orr.

Umetan bitxiloreekin egiten genuen jokoaren antza dauka Athleticen ibilbideak.  Berria - Kirola   2006-02-05

Tori Amos eta Ani DiFranco ere erreferentzia egokiak izan daitezke, baita Patti Smith eta PJ Harvey ere, baina Apple andereak badaki haien antza edukitzen eta erabat desberdina izaten aldi berean.  Berria - Kultura   2006-01-05

Alabaina, dantza honek antza dauka gure dantza debekatuekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 160. orr.

Eta aurrerabide horiei esker jakinen du azkenik, ni eta nire antza daukaten gainerako biziki ñimiñoak onberak edo gaiztoak ote garen, eskuineko bularra moztuko dioten ala ez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 66. orr.

Salman Rushdieren antza dauka eta ezkutuan ematen du egun osoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Gernikak labe baten antza zeukan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 64. orr.

Oso txikia zen; zutik jarritako hosto baten antza zeukan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 185. orr.

5 antza eman

Irrealak, traketsak iruditu zaizkizu, eta torturatzeko tramankuluen antza eman diozu bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 187. orr.

Sabaiaren erdian argi-armiarma bat zegoen, artile zarpailezko zorro batean bildurik, zeinari seda-harraren kuskuaren antza ematen baitzion hauts ugariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Santa Anako farola gorriak halako deabru antza ematen zion Hucken aurpegiari, garrek izututako deabruarena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.

Ez da batere erosoa horrela jokatzea, eta kantxan antza ematen zaio.  Berria - Kirola   2004-01-17

Irakaslea, Pablo Esparza izeneko gaztea zen, betaurrekoek eta beti goraka zuen ile horailak zoro antza ematen ziotena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

Beren ezjakintasunari, baita beren asmatutako itxurapenei ere egiaren antza emateko antze sofistikoa zen, Logikak oro har ezartzen duen zehaztasunaren metodoa kopiatzen zuen eta bere topika asmo hutsal oro estaltzeko erabiltzen zuen antzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Ba, iruditzen zait, nitaz egingo duzun antzezpena... makillajeaz nire antza ematen ahaleginduta ere... altuera horrekin...  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 81. orr.

Elizabethen antza eman zion Nathanielek Bostongo inprimategi txiki batean, artean tinta-usainaz, pilaturik zegoen bere nobelako Hester Prynneri ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Itxura denez, espainiar gripearen antza ematen diote mutazioek H5N1ari.  Berria - Gaiak   2006-03-25

"Ez dugu farora joaterik izango, James", esan zuen Ramsay jaunak, leiho ondoan zutik, trakets hitz eginez, baina emazteaganako begiruneagatik ahotsa goxatuz, jator antza emateko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 21. orr.

6 antza hartu

Haren antza hartuko ote dute alabek?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 223. orr.

Ur-baporea askatzen zuten makinei begira gelditu zen Monike; negutegiko sabaitik zintzilikaturik zeuden, eta gargolen antza hartu zien une batez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Izarren antza hartuz ibai bat dago hemen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Harryk euritako beltz zimurtu baten antza hartu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

Eta goi mailako zaldunak badira, behekoen antza hartzeagatik, hantxe eta hantxe hil behar dutela diruditenak; beren gehiago nahiz edo onbidez igotzen dira haiek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Nik ez dut ulertzen nolatan akademiko batek ezezta dezakeen honela mintzo den norbait: honi txuri antza hartzen diodala badakit; hau nire belarrien gozamenerako dela badakit.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 50. orr.

Pase sakon pare bat Kovacevic eta Nihati eta Reala aurreko denboraldikoaren antza hartzen hasi zen.  Berria - Kirola   2004-01-11

Tximuaren antza hartzen du askotan akzioen portaerak, adarrez adar jauzika, gora eta behera.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Ahalegin horri txanpon-makinen antza hartzen diot nik: txanpona sartu eta sartu, eta inoiz saririk ez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 104. orr.

Igaro ziren hilabeteak, eta urriaren erdialderako Tomek ia hamar kilo galdu zituen, eta behialako Erpurutxo Doktore gaztearen antza hartzen hasia zen berriro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Augustok altxor publikoari esleitu zizkion legeok ezgaitzat jotzen zituztenen oinordekotzak eta legatuak .332, eta lege horiek lege fiskalen antza hartu zuten, politiko eta zibilen antza baino gehiago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Ikasleen antza hartu zien inguruan eseririk zeuzkan gizon haiei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Jesusen antza hartu nion, hantxe Iddesleigheko elizan gurutziltzaturik, ostera etxea gogora ekarririk.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 120. orr.

Kaleak Mediterraneoko festen antza hartuko dute etzi Camaleo txotxongiloen eskutik.  Berria - Kultura   2004-05-19

Ostiraleko zoritxarra atzean geratu zelarik, benetako abiatzeak besta antza hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

7 antza izan du ad

Edo hitz opakoak, Perti kimikako gure irakaslearen espresioa erabiltzeko: "Gezurrik eraginkorrena, opakoa: ispiluaren antza izanagatik ere, ez du argia pasatzen uzten".  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

Errekako uraren antza badu, pixkanaka harria garbitzen eta leuntzen duen ura.  Berria - Kultura   2004-02-26

Kontuz ibili! Pakistandar antza duen edonor La Reunion uhartekoa izan daiteke!  Berria - Harian   2005-05-08

Eta horrekin zerikusirik badute ere Poztasunez nahiz Tristuraz hunkitzen gaituzten objektu horiek, afektu ber horiez hunkitu ohi gaituzten objektuekin antza izate hutsagatik, hurrengo Proposizioan erakutsiko dudan bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 267. orr.

Esaten zuen haren antza zuela Morfeok.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 76. orr.

Maitasun sendoak urre garbiaren antza du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Trenbideen itxiturak blokeatzen dituen katigamenduen kabinak Ariston ikaragarri handi baten edo Forbes makina baten antza zuen; telegrafoaren mahaiak lehengo leiho beraren azpian segitzen zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Pentsatzen dut, bai, zeren antza izango duen gaur egungo sendagile baten kontsultak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Izan ere, horretan, turistenen antza dute prentsa argazkiek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 60. orr.

Hilda eta lurperatua zegoen jendearen oroitzapenean: inori ez zitzaion bururatu ere egingo, hara, hara komediantearen antza du ba clochard-homeless-kalejale-txanponerruki horrek!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 76. orr.

Gizarte gerarazi hauek erle eta inurrien sozietateen antza dute, bere horretan geldi egon direlarik giza bizitza lurrean agertzen hasi aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.

Horregatik, angelu guztiek sentimenari ihes egiten diotenean, harri eraikina torneaturik ikusten da, ez hurretik hala ikusten eta benetan biribil direnak bezala, baizik era lanbroan hauen antza dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.

Kontatuko dizut akaso aurtengo igeriketa-irakasleak noren antza duen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 92. orr.

Aitak mago baten antza zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus