Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez aita horrela abstraktuki izateko, baizik eta zure seme-alaben aita izateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.
Gramatikariaren lanaren emaitza nagusiak "hizkuntz egituraren teoria orokorra izan behar du, teoria horrek gramatika naturaletan erabiltzen diren lanabesak abstraktuki aurkeztu eta aztertzen dituelarik, hizkuntzon aipamenik egin gabe". Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.
Hemen existentzia aipatzean ez naiz mintzo iraupenaz, hots, abstraktuki ulertzen den existentziaz eta halako kantitate mota batez bezala; existentziaren izaera propioaz naiz ari. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 213. orr.
Balioak berak, zuzenki eta abstraktuki, guretzat ez dira "Jainkoaren hitzagoak" ala gutxiagoak (edo razionalagoak ala gutxiagoak), ertarotarrentzat erlijioak izan zitezkeen bezala. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 87. orr.
Nahiz eta, abstraktuki bederen, gaitzetsi egiten duen krudelkeria, ez daki bera izaeraz krudela edo goxoa ote den animalien aldera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.