Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antxumatu, antxuma(tu), antxumatzen 1 du ad besoez edo hankez mintzatuz, bata bestearen gainean jarri.

Lan-mahaiaren gainean besoak antxumatu eta negar egin nuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 68. orr.

"Jaungoikoak bakarrik egin lezake zerbait gure bizitzan", dio besoak antxumatzen dituela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Gorputza zuzendu du bat-batean, eta jarraian jakaren papar-hegalak goratu eta besoak antxumatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

Besoak antxumatuak ditu, eskuak besapean sartuak, eta etengabe mugitzen ditu oinak, izoztuak balitu bezala.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 117. orr.

Besoak bularrean antxumatuak zeuzkan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.

Besoak antxumatuta, atalburuan zutik, itxoiten ikusi nuen komisarioa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.

Leihoak itxi, eskutitzak ekarri, mantekin ni estali eta berriz ohe ertzean eseri zen, besoak antxumatuta, Benetan, nahiago besoak antxumatuta egon.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Atetik hurbil, Pedro Páramok besoak antxumaturik itxaroten zuen; ber-bertan, Valencia doktorea, eta haien ondoan beste jaun batzuk.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Inspektoreordea, zutik, besoak aulki baten bizkarrean antxumatuta, zuzen-zuzen begira daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.

Mutil gazte bat dago zutik eta besoak antxumatuta larrainaren ertzeko intxaurrondoaren azpian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 35. orr.

Azkenik, kalearen erdian, iturrietatik hurbil, Gavard topatzen zuen, mahuka hutsik, besoak mantal urdinaren bularrekoaren gainean antxumaturik, bere dendaren aurrean hitzaldia esaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Ez zuen ezer esan: matrail hezurrak estutu eta, besoak antxumatuz, begira geratu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 298. orr.

Tripulazioko kideak besoak popako petril metalikoan antxumatuta agertzen ziren, aurpegi nekatuekin, argazkiaren zuri-beltzak berunezko egiten zuen zeruaren pean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bizkarra aitzinatuz, bi ukalondoak mahai gainean tinkatu zituen, eta kokotsa, pikorrak aienatuak zitzaizkion kokots hori, bi esku antxumatuen gainean paratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besoak antxumatu zituen (4)

besoak antxumaturik (8)

besoak antxumatuta (11)

besoak antxumatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus